Datorren maiatzaren 24an eta 31n ‘Sexualitate eta Indarkeria’ izeneko tailerra antolatu dute Zeberioko udaletxeko plazan.
Egun bietako saioak 18:00etatik 20:00ak arte izango dira eta parte hartzeko izena eman beharko dute interesdunek 946 481 079 telefonora deituz edo udala.zeberio@bizkaia.org helbidera e-posta bidaliz.
