→Zeberio

Zeberio Ugaorekin lotzen duen errepidearen azken zatia berritzeko lanak esleitu ditu Udalak

BI-3524 errepideko lanak / Zeberioko Udalak

Zeberio eta Ugao lotzen dituen BI-3524 errepidea berritzeko lanekin ari da Udala. Joan den hilabetean bukatutzat eman zuten erdigunetik gertu dagoen errepide tartearen berritzea, eta orain berritzeko dagoen Ugaora arteko tartea txukuntzeko lanak esleitu dituzte. Sei enpresak parte hartu dute lehiaketa publikoan eta, lizitazioaren zenbatekoa 89.000 euro ingurukoa izanda, Asfaltos Uribe S.A. enpresari esleitu diote kontratua, 58.035 eurotan, BEZ barik. Udalak bere gain hartu du kostuaren ehuneko ehuna.

Errepidea berritzeko lanak uztailean hasiko dira eta datorren urtearen hastapenetan bukatuta egotea espero dute udal agintariek. Hala, 2021erako Ugao eta Zeberioko erdigunea lotzen dituen BI-3524 errepidea erabat berrituta egongo litzateke. Era berean, auzoetako bideen sasitzak eta belarrak kentzeko bi urteko kontratua esleitu du Udalak. 33.000 euro inguruko lizitazioan lau enpresak aurkeztu dituzte eskaintzak eta Malikar S.A. enpresari esleitu diote kontratua, 25.600 euro inguruan.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak