→Zeberio

Zeberioko eskolak irakasle bulgariarren bisita izango du larunbat honetan

Maiatzean, Bulgariako ikasleak hartuko dituzte Zubialdean, eta udan garaian, zeberioztarrak joango dira Ekialdeko Europara

Zeberioko eskolako umeak Txekiako eta Letoniako ikasleekin, ekainean // Zubialde eskola

Urtero egiten duen bezala, Zeberioko Zubialde eskolak atzerriko hezkuntza zentroekin ikasle trukea egingo du aurten ere. Larunbat honetan (azaroak 5), Bulgariatik etorriko diren irakasleei harrera egingo diete, eta astean zehar, Zubialden nola lan egiten duten erakusteko dinamikak egingo dituzte.

Biharko ongietorria 2023ari begira antolatuko dituzten mugikortasun programen prestakuntzarako lehen pausoa izango da. Maiatzean, Bulgariako ikasleak hartuko dituzte Zubialdean, eta uda garaian, zeberioztarrak joango dira Ekialdeko Europara.

Pasa den ikasturtean, ekainaren hasieran, Txekiar Errepublikako eta Letoniako irakasleen eta ikasleen bisita jaso zuten herrian. Erasmus+ programaren barruan, energiari buruzko proiektu bat garatu zuten bi zentroek lankidetzan, umeek herrialde bakoitzean zein garai ezberdinetan baliabideak nola erabiltzen ziren ezagutu zezaten.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak