→Zeberio

Sutea piztu da Zeberioko Uriondo auzoan, sasitza batek su hartuta

Mendian sasitza batek su hartu du Zeberioko Uriondo auzoan eta sutea piztu da. Suhiltzaileek bigarren mailakoa dela informatu dute, eta oraindik lanean ari dira itzaltzeko.

Sutea Zeberioko Uriondon // Zeberioko Udala

Zeberioko Uriondo auzoan astelehenean hasitako sutea berpiztu egin da bart gauean, baina suhiltzaileek itzaltzea lortu dute. Bizkaiko Basozainek azaldu dutenez, 8 hektareako pinudi baten azpian dagoen ohianpeari eragin dio.

Zeberioko Udalak eskerrak eman dizkie lanetan egon diren talde guztiei. Artaza, Urioste, Basauri, Iurreta eta Gernikako suhiltzaileek eta Basalaneko langileak hartu dute parte itzaltze lanetan, baita Bizkaiko Foru Aldundiko talde teknikoak eta basozainek ere. Gurutze Gorria laguntza logistikoaz arduratu da.

Zeberioko Uriondo auzoko sutea // Bizkaiko Basozainak

Sutearen hasiera

Sua astelehenean, uztailak 18, hasi zen mendian, sasitza batek su hartu ondoren. Udalak 15:00ak pasatxo eman zuen abisua sare sozialen bidez, baina arratsaldeko zazpiak aldera, suhiltzaileek informatu zuten kontrolpean zegoela. Bigarren mailako sutea izan zen, eta hiru parkeko suhiltzaileak hurbildu ziren hasieran, zortzi ponpa-autorekin, itzaltze lanetarako. Bart gauera arte gunea hozten aritu dira, zuhaitz azalera handiko lursaila izanik, sua berriz piztea ekiditeko.

 

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak