Zeberioko Udalak sareetan gogoratu du Sandoniak ez direla aurten ospatuko : “Ezin diogu errealitateari bizkarra eman eta ezer gertatuko balitz bezala jokatu, egoera hau hasi zenetik hildako eta gaixotutako pertsona kopuru handia alde batera itxita”, azaldu dute.
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren arabera, pandemia hasi zenetik abuztuaren 23ra arte zortzi Koronabirus positibo kasu egon dira herrian eta hildakorik ez. Uztailean positibo kasurik egon ez arren, abuztuan PCR positibo bi atzeman dira herrian, hilabete bukaeran: bata hilaren 20an eta bestea, 24an.
Gauzak horrela, Udalak erantzukizun eta elkartasun ariketa eskatu die herritarrei Sandoniak ez ospatzeko, Zeberion hurrengo egunetan kutsatze handirik gertatu ez dadin: “Badakizu aurten ez dagoela jairik. Ez ospatu“.
