Youtubeskolak egitasmoa jarri dute martxan Bizkaiko Foru Aldundiak eta Azkue Fundazioak. YouTuben euskararen erabilera zabaltzea da asmoa.
Agirre Lehendakaria plazako Haurreskola berria martxan da dagoeneko, baina 18 familia kanpoan geratu dira. Arazoari irtenbide emateko, prozesu parte hartzailea zabalduko du Galdakaoko Udalak.
Etxebarriko Euskaltegiak 2019/2020 ikasturterako matrikulazio epea zabaldu du irailean, interesdunek euskara ikas dezaten.
Etxebarri, Ugao eta Zaratamoko ikastetxeek energia aurrezteko Euronet 50/50 Max proiektua gauzatu dute ikasturte honetan, bigarren aldiz.
Emakumezko haurren futbol kanpusa izango da ekainaren 22an, larunbatez, Basozelain. Arrate Orueta futbol jokalari ohia izango da jardunaldiko gidaria.
Lehen Hezkuntzako 6. eta 5. mailako ikasleek itsuek kirola nola praktikatzen duten ikasi dute edota gurpildun aulkiekin saskibaloian aritu dira, Haszten Elkartearen eskutik.
Andra Mari, Bengoetxe, Eguzkibegi, Elexalde, Galdakao Helduen Heziketa eta Ostalaritza ikastetxeek ‘Ibai eta itsasoak zaindu. Stop plastikoak’ programa burutu dute.
Zuztarluze lehiaketako finala ospatu dute ekainaren 7an Etxebarrin. Kukullaga ikastetxeko Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleek hartu dute parte.
Libe Goitia Artetxe ikasle galdakoztarrak saria lortu du Urruzunotarrak Gehituz literatura-lehiaketan, poesia arloan.
Euskarazko lehenengo eTwinning proiektuaren bigarren topaketa egin dute maiatzean Urbi Institutuko ikasleek Donibane Lohitzunen.