Gutunak

Boladan gaude!

Astelehenean 400 etor­kin desagertu ziren (2015/04/13); ostegu­nean 41 (2015/04/16) eta gaur (2015/04/20) jakin dugu 600 etorkinetik gora hil direla Medi­terraneoan. Milaka dira dagoe­neko beren bizia arriskuan jar­tzea beste biderik izan ez duten etorkin eta errefuxiatuak. Bizia arriskuan jarri eta hil ere egiten dira asko, oraingoan Siziliako ka­nalean, Europar Batasunaren be­giradapean.

“Dirurik ez, babes politikorik ez”; hau da, ez dago borondaterik, ez dago bizia babesteko intere­sik, garapenean eta prebentzioan inbertitzeko gogorik. Baina Eu­ropako politika zorigaiztoko eta induzitutako gerra horien ondo­rioen ardura hartzeko ere ez dago gogorik. Herrialde pobreenak ito­ta eta herritarrak pobreziarik gor­dinenera kondenatuta ikusten di­tugu, bizi hobe baten bila.

Europar Batasuna bere mu­gak gero eta gehiago isten ari da. FRONTEX, RABIT (ekintza eta esku-hartzerako indar azkarrak), ILO (immigrazio arloko lotura-a­genteak) eta VIS (iraupen labu­rreko bisei buruzko komunikazio zerbitzua) delakoak, Europako patruila-sareak eta Batasunaren kanpoaldeko mugen zainketa-sis­tema dira elementu nagusiak po­breziatik ihesean dabiltzan horiek “harrapatzeko”.

Adierazpen hau sinatzen du­gunok Basauriko udalerriari dei egin nahi diogu udalbatzan za­baltzeko Europako migrazio-poli­tikak salatzen dituen dokumentu bat, Espainiako Estatuak babesten dituen eta “defentsan eta kontro­lean” oinarritutako politikak dire­la argudiatuz. Eskumen falta ezin da aitzakia izan errealitate hori zi­gorrik gabe uzteko.

Era berean, Basaurik, bere udal erakundeek eta herriko gi­zarte-mugimenduek bat egin de­zagun nahi dugu, pertsona guz­tion eskubideen alde borrokatu eta egoera aberrante hau salatze­ko. Etorkin eta errefuxiatuok: Bizi­tzeko eskubidea dugu!; familian bizi eta munduan zehar libreki ibiltzeko eskubidea dugu.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak