→Hego Uribe

Sagardotegian

Martxoaren 12an Berbalagunontzat ohitura bihurtu den irteera izan genuen. Urtero bezalaxe sagardotegira joan ginen. Oraingoan Euskarabilarekin bat egin genuen eta goizean eskualdeko hainbat euskaldun batu eta Leabururantz (Tolosaldea) abiatu ginen, Mahalakoei bisitatxoa egiteko asmoz.
Mahalara ailegatu eta ongi etorri ezin hobea egin ziguten, euren produktu gozo-gozoak armozatzeko eskainita. Benetan gustura ibili ginen mahai inguruan bibotea mugitu eta mugitu. Dena primerakoa! Jatekoa eta mahalatarrak! Bertan azaldu ziguten euren egunerokoa zertan datzan, baita euskararen alde egiten dutena ere: Mahalak euskara hutsean etiketatzen ditu bere produktuak. Gora zuek! Esan bezala, esnekien produkzioaren nondik norako guztiak oso ondo azaldu zizkiguten, baita txerrikien ingurukoak ere. Tripa beteta, asko ikasita eta gustura irten ginen bertatik. Ziur bueltatuko garena!

DSCN0199Leaburutik Adunara joan ginen, Aburuza sagardotegira. Sagardoa dzanga-dzanga edateko aukera paregabea izan genuen, baita jatekoa ere, sagardotegiko menu tradizional gozo-gozoa disfrutatu baikenuen. Hor ibili ginen hainbat herritako euskaldunak, basoa eskuan aurrera eta atzera, batekin zein bestearekin berbetan eta kantuan.

Eta egunari bukaera paregabea emateko Hernanira heldu ginen. Batzuk fin ibili ziren enparantzan dantzan; beste batzuk poteoan, kalean gora eta behera; kontzertuak ikusteko aukera izan zuenik ere bazen, bai frontoian, bai elizan, zein baino zein bitxiagoa. Eguna amen baten joan zitzaigun! Ederto ibili ginen seinale!

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak