Berriz ere, gutun honen bitartez neure kexarik biziena agertu nahi nuke herritar askok erakusten duten gizagabetasunagatik.
Behin eta berriro salatuagatik ere, badirudi oraindik ez direla hartu behar diren neurri minimoak hartu. Beti bezala, kalean nonahi aurki daitezkeen gorotzengatik kexatzera nator. Bandera berdeak urtetik urtera irabazten ari gara eta zerbitzua ezin hobea dela esaten dute udaletxean, baina niri iruditzen zait lana ez dela horren ondo egiten ari.
Bide batez, gizonezko askoren jarrera gogor kritikatu nahiko nuke, edozein leku ona baita txisa egiteko. Eta ez naiz ari bakarrik gazteez, baita jende nagusiaz ere, egun argiz bere gogoak parkeetan asetzen dituenaz. Kontrolatu edo sartu tabernara.
El Social – Basauriko aldizkaria
2003ko urtarrila
J. Elorriaga
