Metroaren aldeko Plataformaren historiak bermatzen digun heinean, talde hau erreibindikatzailea eta bakezalea da. Otxarkoagan atzo (apirilaren 7an) segurtasun-zerbitzuek gure erreibindikazioa protesta batekin nahasi zuten, eta halako premisaren aurrean Metroaren 3. Linea inauguratu zuten agintariek aukeratu zuten modu pribatuan egitea inaugurazio hori, 5. Linearen alde gaudenokin gatazka posible bat ekiditzeko asmoarekin.
Ulertzen dugu tankera honetako inaugurazioan instituzioetako ordezkariak ate nagusitik sartu eta irten behar direla eta ez bigarren mailako ate batetik.
Gure aldetik ez zen egon ez oihurik ez protesta-keinu txarrik ere. Sinpleki 30.000 herritarrek sinatu dutenen ordezkari ginen, Metroaren 5. Linea Galdakao-Usansoloko Ospitalera irits dadin aldarrikatzeko.
Agintariek ausardia eta adorea izan behar dute egoera latz baten aurrean ere egoteko, hori ere euren soldatapean baitago.
Gure presentziarekin adierazi nahi geniena da ez dugula amorerik emango eta borrokan jarraituko dugula 5. Linea Galdakao-Usansoloko Ospitalera heldu arte.
