Sareak

Hauteskundeak

Bai, ez?

|

Gogaituta, nazkatuta, indargabetuta eta azken batean zeharo nekatu gaituen politika instituzionalak bete ditu gizabanako ororen hitzak azken egunetan. Ez zertan norberak ahoan izan dituelako hauteskundeak -nahiz eta zenbaitek ez zuten beste munduko eztabaidagai entretenigarriagorik izango- baizik eta kanpotik etorri zaizkigulako. Irakurtzeko adierazpen idatzien forman, zein entzuteko irrati edota telebistan. Hitzen jario ordenatua eta gramatikalki zuzenak ez dute zertan hitz egiteko ekintza bermatu. Solastatzekoa. Komunikatzekoa. Alegia, bi aldeek aktiboki parte hartzekoa.

Hitzak ahokaturik sortzen dituzten mezuak hilezkorrak dira. Garaiz garai bidaiatzen dira, eta zentzu literarioak baliorik galtzen ez duen bitartean, indar aldakorreko esaldiak bihurtzen dituzte denborak eta zaratak. Hortan datza hitzaren boterea; gizakion plano abstraktuan eragin eta gorputza baino iraunkorragoa izateko gaitasunean.

Mezu politikoak ez du zertan propagandistiko izan. Izan ere, gaur egungo alderdi politikoek, ez dute ekintza politikoez ezer asko edaten. Politikak bizirauteko eguneroko borrokan hartzen du zentzu, hor baitago bizirik. Pertsonan. Eta gorputzak mugimenduekin politika egiten ari ez denean, buruan iltzatuta geratzen zaizkigun hitzak, esaldiak edota parrafoak ematen digu fisikoki martxan jartzeko kemena. Horretarako indar emari ziklikoa da sorkuntza artistikoa; sortzailearen ekintzek sortutakoa, hartzailea ekintza burutzera bultza dezakeelako. Adibidez, liburuetako zenbait hitzek edota kantetakoak gogoan geratzen dira zerbait astintzen digutelako, guk esan beharreko zerbait ahoan jartzen digutelako.

Askok bizitza oso bat daramagu Berri Txarraken ‘Oihu egin nahi dut arima urratu arte’ errepikatzen. Abesten. Horrekin batera oihukatzeko ekintza burutzen. Ezinegona letrek zabaldutako arrakaletik ihesi joaten uzten. Gure burua hein batean ahalduntzen. Kontra egiten. Gaur egun ordea, abestien letrek errebolta kolektiboa pizteko gogoa lehen bezainbeste biltzen ez dutelako, ardura sozialetik egozentrikora salto egin dugula uste dute zenbaitek.  Baina, ez al da posible errebolta gizabanakotik eta baikorki hastea?

Hauteskunde kanpainia hasita, Santana aretoan gitarrari buelta eman zion Gorka Urbizuk atzealdean idatzitako EZ handi bat ikus genezan. Ekintza zuzen eta eraginkorra. EZ. Ez dugu horrela bizi nahi. Beraz, BAI. BAI, aldaketa nahi dugu. BAI, aldaketa eragin nahi dugu. BAI, aldaketa eragiteko lanean dihardugu. BAI, EZ?

☉ Arrigorriaga

#U23 / Emaitzak / Arrigorriaga / Hiruko berdinketa PSE, EAJ eta EH Bilduren artean

#U23 / Arrigorriaga / Espainiako hauteskundeak 2023 / Emaitzak

|

Osorik irakurri

☉ Basauri

#U23 / Emaitzak / Basauri / PSEk irabazi ditu boto gehien, EAJk baino 2.000 gehiago

#U23 / Basauri / Espainiako hauteskundeak 2023 / Emaitzak

|

Osorik irakurri

☉ Etxebarri

#U23 / Emaitzak / Etxebarri / PSE garaile, EAJ bigarren eta Sumar hirugarren

#U23 / Etxebarri / Espainiako hauteskundeak 2023 / Emaitzak

|

Osorik irakurri

☉ Galdakao

#U23 / Emaitzak / Galdakao / EAJ garaile, EH Bildu oso gertu eta PSE hirugarren

#U23 / Galdakao / Espainiako hauteskundeak 2023 / Emaitzak

|

Osorik irakurri

☉ Ugao

#U23 / Emaitzak / Ugao / EAJk jaso ditu boto gehien soilik EH Bilduk baino 25 gehiago

#U23 / Ugao / Espainiako hauteskundeak 2023 / Emaitzak

|

Osorik irakurri