Zutabeak

EGA, benetako jakituria?

EGA edo HABE azterketak direla eta zenbait sektorek haien desadostasuna azaldu dute. EGAko arduradunek diotenez, asko dira urtero euskara azterketa batera aurkezten direnak eta gehiengoak kale egiten du.

Esan gabe doa, datuen atzean dauden arrazoiak askotarikoak direla; izan ere, asko azterketara aurkezten da ezer prestatu gabe, zortea probatzea. Hori dela eta, EGAri buruzko emaitzek ez dute errealitatea islatzen. Esan gabe doa ere, prestatuta daudenen artean ez gaien porzentaia izugarrizkoa dela.

Ezin daiteke ahaztu azterketaren mintzameneko atalari dagokionez, askotan ohitura txarrak hartzen omen direla, eta horrelakoak azterketa egunean ikusten direla.

Gure ikaskide baten kasuan, adibidez, txikitan euskara batua ikasi zuen eta 12 urte zituela bizkaieraz ikasten den ikastola batera joan zen. Hori dela eta, mintzamenean arazoak ditu, euskalkia eta euskara batua nahasten dituelako. Horrekin batera, urte asko darama euskara ikasten, eta diru nahikoa ordaindu eta gero, oraindik ez du lortu titulua ateratzea. Gainera, Magisteritza ikasi zuenez, lan egiteko behar-beharrezkoa zaio 3. mailako agiria edukitzea, horregatik ikastola guztietan ez dute bere curriculuma kontuan hartzen.

Zorioneko agiri hori lortzeko urtean zehar bi deialdi daude. Printzipioz, lehenengo aldian lortzeko pentsatuta dago. Hala eta guztiz ere, ez da hori beti gertatzen. Nahiz eta ikasketak euskaraz egin, gutxienez bi urte behar izaten dugu gainditzeko. Hori dela eta, hainbat aldaketa egin dute azterketa errazteko. Hala ere, ez da nahikoa urtero erdiek baino gehiagok ez dutelako gainditzen. Agian, ez da probaren arazoa. Orduan, non dago afera? Koska hementxe dago: txikitatik euskaraz ikasi dugu, hainbat ordu euskaraz jardun dugu eta gero ez gara kapaz maila on bat edukitzeko. Leloak gara, ala?

Ondorioz, 3. mailako ikasleak izanik, uste dugu EGA eta 3 .mailako azterketak errebisatzea ondo legokeela, izan ere, zenbakiek zerbait adierazten dute. Horregatik, sakonean aztertu behar da, ikasleen errua baino ez da? Agian ez daukagu mailarik ikasprozesuak ez duelako funtzionatzen edo, agian, ebaluazioak egiten duelako huts.

Dagokionari eskatuko genioke euskaltegietan ebaluazio jarraitua egitea eta euskaraz ikasketak eginez gero agiria lortzea.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak