Hauteskundeak

Botoa hausnartu

Oraingoan ez naute engainatuko, ez ho­rixe! Sinetsi egin nien aurreko udal hauteskundeetan. Eman nien botoa, kalean ikusi nituen karteletan agertzen zenari kasu eginda. Gerora ikusi nuen ez zutela bete esandakoa.

Eskarmentuak erantzukizun handiagoa eska­tzen dit; are handiagoa kontuan hartzen badugu krisi ekonomikoa oraindik indarrean dagoela, eta erakunde publikoak ordezkatzen dituzten pertsonekiko konfiantza kinka larrian dagoe­la.

Baina oraingoan diferentea izango da. Ikasi dut ez dudala fidatu behar azalean agertzen denarekin. Ahalik eta mitin gehie­netara joango naiz kandidatoen hitzak en­tzuteko. Baloratu egingo dut: hizlariaren nortasuna, esango duenaz konbentzituta ote dagoen, transmititzen duen indarra, energia.

Arretaz jarraituko dut kanpaina egun­karietan eta telebistan. Aztertuko ditut kalean pegatutako kartelak. Badakit nire botoa garrantzitsua dena, eta ez dut nahi edozein modutara erabili, edozeini eman. Ondo hausnartutako botoa emango dut.
Badakit zer nahi dudan nire herrirako, eta nire nahiekin bat datorren kandidatua­ren bila ibiliko naiz. Nire botoa nahi badu­te, konbentzitu egin beharko naute.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak