Zutabeak

Business eta euskara

Bezeroaren beharrak eta nahiak asebetetzea eta zerbitzu bikaina eskaintzea dira merkatuan irauteko errezetarik onenak. Azken finean, bezeroek hautatzen eta erabakitzen dute zeintzuk diren arrakasta izango duten negozioak.

Ideia hori ez da berria: joan den mendeko hirurogeiko hamarkadan zabaldu zen. Baina negozio batzuk historiaurrean bizi dira oraindik. Uste dute euren zerbitzua egokia dela berez, eta bezeroak ez badaki hori antzematen eta estimatzen, hark duela arazoa.

– Ebaki bat, mesedez

– Caballero, así no nos vamos a entender…

Tonu eta hizkuntza ez egokia erabilita, betiko uxatzen dira erosleak. Negozioan arrakasta izateko, zerbitzua kontsumitzailearen nahietara egokitu behar da. Gurean, gero eta pertsona gehiago gaude ohituta zerbitzuak euskaraz jasotzen eta joera hori areagotu egingo da. Hurbilago sentitzen da zerbitzua norberaren hizkuntzan denean, harreman estuagoa sortzen da komertzioarekin. Izan ere, saltzaileak adierazten du, inplizituki, bezeroaren nahiak eta premiak benetan axola zaizkiola.

– Ebaki bat, mesedez

– Bai, oraintxe. Berria daukazu hor, irakurri nahi baduzu. Ezarri lasai, mahaira eramango dizut kafea.

Ikerketek erakusten dute kontsumitzaileen erabaki gehienak emozionalak direla eta ez arrazionalak. Beraz, bezeroaren leialtasuna garatzeko gakoa da maila emozionalean konektatzea, eta hori erosleak gogokoen duen hizkuntza erabilita lortzen da, hau da, bezero askoren kasuan, euskaraz.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak