Zutabeak

Errenta aitorpena

Egun on.

-Kaixo, egun on.

-Datu basean ageri direnak aitortzeko agiriak ekarri dituzu?

-Baietz esango nuke, ea dena zuzen dagoen.

-Bada, has gaitezen. Familia.

-Aitite eta amamak hilda daude. Aitak minbizia dauka eta ama onik dago.

-Senar edo seme-alabarik?

-Ez, neskalaguna.

-Ez du balio. Horiek dira ehuneko handieneko karga dutenak.

-Ene bada, baina arbasorik gabe non ginateke!

-Ama soilik onik bada, familian %10.

-Ea lagunekin.

-Iazko zirkuluan: 7 ezagun eta 3 lagun.

-Bai, baina batek bere buruaz beste egin zuen.

-Zergatiaren arrastorik ba al duzu?

-Lanik ez zuelako. Etorkizunik ez zuen ikusten.

-Zergatia ohikoa da; ez du desgrabatzen.

-Nahikoa ordaindu ez bagenu bezala!

-Barkatu?

-Nahikoa sufrikario dela, jan ezin duenak gosez hiltzen ikustea.

-Litekeena da.

-Gehiago behar duzue, ezta?

-Hemen 10 pertsonen langa gainditu duzu, ze­gokizuna baino gehiago.

-Sareak sortzea beti izan da gobernuok kontro­latu nahi izan duzuena, bai.

-Apur bat gehiago eman beharko diozu ogasunari.

-Eta, zer gehiago eman behar diot?

-Ikus dezagun etxe kontua nola doakizun.

-Agidanez, nire ongizatea, nire kaltea.

-Ugaltzeko gela eta seme-alabentzako logelak dituen etxean bizi zara.

-3 logela dituen etxean bizi naiz.

-Baina ez zaude ezkonduta eta ez duzu seme-a­labarik.

-Ez.

-Ezingo duzu hipoteka sartu; zure etxeak ez du helburua betetzen.

-Lepotik ordainduko dut hori.

-Poltsikotik. Legea da, ez da nire kontua.

-Ordaintzeko lana badaukat behintzat.

-Egia, hemen ikusten ari naiz hori.

-Kostata luzatu didate kontratua, baina eskerrak.

-Lanaldi osoa daukazu gainera. Berria da hori.

-Bai. Astero nintzen kontratuak sinatzen orain arte.

-Enpresa berdinean, e?

-Bai, hala da. Orain 6 hilabetez hartu naute.

-Pozik nago, bai.

-Horren kontratu luzeek lasaitasuna ematen dute.

-Noski baietz!

-Horregatik konpartitu beharko duzu.

-Bada, zigorra hemen ere.

-Aurten negatiboa aterako zaizula dirudi.

-Lana, etxea, familia, lagunak, bikotea… dena nuelakoan…

-Bai, emozioetan aurreztu beharko duzu.

-Sentimenduak itzuli?

-Edo partekatu. Igandero mezatik ateratzen di­renak besarkatuko dituzu urtebetez, Gizartearen ongizate emozionalean egin duzun aportazioa ez da nolanahikoa izan 2014 urtean zehar. Eta denok gara ogasuna.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak