Sareak
[the_ad_group id="3890"]

Zutabeak

Paisaia eta euskara

Nork ez du erabili inoiz “Paisaia” hitza? “A zelango paisaia polita” moduko esaldiak erabiltzen ditugu begi bistan dugunaren edertasuna goraipatzeko, …

|

Nork ez du erabili inoiz “Paisaia” hitza? “A zelango paisaia polita” moduko esaldiak erabiltzen ditugu begi bistan dugunaren edertasuna goraipatzeko, kasu askotan konturatu barik baten batek hartzen duela horrela mantentzeko ardura (baserritarrak, dendariak, herritar xumeak, Udalak berak…).

Paisaia hizkuntza ere bada, eta zeinen erdalduna den gurea! Ume txikiak irakurtzen ikasten hasten direnean, hor doaz kalean zehar ikusten dituzten letreroak, paskinak, paperak irakurri nahian, baina zein hizkuntzatan deszifratzen dituzte mezu horiek? Gehiena gaztelaniaz dago!

Horrelakoetan konturatzen gara gurasook zein erdalduna den gure paisaia linguistikoa! Gure umeek eta gazteek euskarak gutxiago balio duela xurgatzen dute, eta gaztelania jaun eta jabe dela.

Egun hauetan sare-sozialetan bolo-bolo dabil herritar baten kexa eta bat egin nahi izan dugu berarekin. Salatu du Zuhatzuko futboleko instalazioen errotulazioa gaztelera hutsean dagoela eta eskatu arren, ez dela aldaketarik egon.

Paisaia ez denez argazki mugiezina, EH Bildu udal taldeak horrelako eskaerak babestu eta Euskara Sustatzeko Plana betearaztea bultzatuko du, bere politika linguistikoari jarraituz. Ekin diezaiogun espazioa euskarari!

Galdakaoko EH Bildu

Iritziak

Iritzia / Gaba on

Gabonei buruzko bi iritzi edo ikuspegi ezberdin plazaratu dituzte Arkaitok eta Karmele Gorroñok

|

Gabonei buruzko bi iritzi edo ikuspegi ezberdin plazaratu dituzte Arkaitok eta Karmele Gorroñok Geuriazko paperezkoan. 

Alde batetik, Arkaitz Aramendiak gehiago jo du Soziedad Alkoholikaren Feliz Falsedad “gabon-kanta” klasikoaren aho bizarrik gabeko kritikatik: “Otra vez llega la Navidad, la gente emana felicidad…”. Bitxia, edo hobe esanda, beldurgarria eta kezkatzekoa ere bada, abesti horretako hainbat pasartek gordetzen duten gaurkotasuna, batez ere honek: “es Navidad en Jerusalen, en navidad matan también…” Urteen joan etorriarekin, eta Arkaitok gogorarazi digun bezala, erlijio batek, kapitalismo basatiak, bestea, kristautasuna, ordezkatu du.

Otoitza eta guzti sortu du ugaoztarrak: “Gure aita Visa txartelan zarana, santu izan bedi diru xahuketa…” Ez dakit errezoak zelan jarraitzen duen, baina ziur nago jainko dagoeneko ez hain berri honek jarraitzaile franko izango dituela gabonetan bezala urteko beste 364 egunetan ere. Heltzear den Euskararen Nazioarteko Egunak bezala, baina kasu honetan bene-benetan, eta itxurakeriarik gabe.

Bestetik, iruditeria kolektiboan Gabonarekin lotzen dugun zuhaitzari egin dio gorazarre Karmele Gorroñok, eta bere adarretatik zintzilik heldu zaigu ilustrazioa. Apain eta dotore ageri zaigu zuhaitza, argiztatuta, garai honi dagozkion beste hainbat ñabardura soinean, izan gaztaina erreen usaina edo elur bola baten arrastoa. Pentsatzen hasita, badira urteak gabon garaian elurrik egiten ez duena Hego Uriben. Azken aldian gehiago bizi izan ditugu haizeteak eta eguraldi epela, beste ezer baino.

Baliteke hamar urte barru Geuriatik ilustrazioa eskatzea Karmeleri, eta gaztainak dauden tokian caipirinha irudikatzea, edo elurraren ordez eguzkitarako krema. Horrela balitz  momentu ona litzateke denok otoitzean hasteko: “Gure aita Visa txartelan zarana…”

Osorik irakurri

Zutabeak

Iritzia / Etxebizitza: eskubidea ala negozioa?

|

Datorren abenduaren 14an manifestazio handia egingo dugu Bilbon, etxebizitza eskubidearen alde. Eta, leloan diogun bezala, eskubidea bermatzeko, negozio izateari utz diezaion.

Nazio mailako mobilizazioa izango da, Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatuen Sareak eta Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak deitua. Era berean, hainbat eta hainbat eragile ari dira atxikimendua eta babesa erakusten, gizarte osoko sektoreetan eragiten duen arazoa dela argi utziz.

Gure eskualdeko egoerari begiratzen badiogu, baditugu hainbat arrazoi pentsatzeko arazo potoloa dela etxebizitzaren merkantilizazioarena. Azken lauzpabost urteetan martxan ditugun etxebizitza sindikatuei (Galdakaoko Etxebizitza Sindikatua eta Batu Elkarlaguntza Sarea) esker, hainbat kasu eta borroka argitara ekarri ditugu: Abusun azaroaren 25ean etxegabetu zuten emakumea, tratu txarrak ematen zizkion senar-ohiaren eskuetan utziz bera eta adin txikiko bi bizi ziren etxea; Galdakaon Kutxabank kaleratzen saiatu zen pentsiodunaren kasua; Basaurin hustu nahi duten San Faustoko blokea; Galdakaon hiru adin txikikoren ama bakarra kaleratu duen funts putrea; kalean bizitzera behartuta dauden hamarnaka herritar; inmobiliaria eta etxe jabeen arrazakeriagatik alokatu ezinik dabiltzan pertsonak…

Esan bezala, kasu horiek guztiak gugandik oso hurbil ditugu, gure auzo eta kaleetan. Ezin dugu ezikusiarena egin, eta pentsatu guri ez zaigula gertatuko. Lan, soldata eta nominadun jende ugariri ere tokatu zaio etxegabetzea pairatzea. Ezin dugu gure txanda noiz helduko besoak gurutzatuta itxaron.

Arazo honek baditu errudunak, eta horietako asko ere gure herrietan daude. Milioiak izanda ere herritar bati etxe huts bat emateko gai ez diren bankuak, funts putreekin negoziatuz aberasten direnak. Etxebizitzak jabetzan eta hutsik dituzten herritarrak, horien prezioa noiz igoko zain. Elkar babesten duten etxe-jabe eta inmobiliariak, arrazakeriaz eta baldintza ekonomiko itogarriz beteriko eskaintzekin. Soberan dituzten etxeetatik dirua ateratzen duten herritarrak, beste herritar batzuen kontura dirua irabaziz…

Beste batzuk, ordea, izen eta enpresa handien atzean ezkutatzen dira, haiengana iristea ezinezko bihurtuz. Mundu mailan antolatuta dauden eta negozioak dituzten funts putreak, etxeetatik bizilagunak bota, horietan inbertitu eta prezio ordainezinetan saltzen dituztenak, are gehiago aberasteko. Hainbat etxe salerosketarako erabiltzen dituzten enpresa eta norbanakoak, negozioak itsututa etxebizitzaren beharra eta eskubidea ikusi ere egiten ez dutenak…

Eta zeresanik ez instituzioez, horiek baitira jabetza pribatuaren eta negozioen bermea. Horren adibide dugu instituzioen menpe dagoen poliziak nor babesten duen etxegabetzea batean. Edota zenbateko dirulaguntzak bideratzen diren enpresa handien “erreskatera” eta zenbat, aldiz, etxebizitza benetan eskuragarri izan dadin jende guztiarentzat. Nori espropiatzen dizkioten etxe eta lurrak, noren azpiegiturak eraikitzeko. Norentzat igotzen den BEZ-a eta nori eskaintzen dioten beherapen fiskala.

Azken aldian lege berriekin limurtu nahi izan bagaituzte ere, guk argi dugu urrezko legeak etxe-jabe eta dirudunentzat direla. Guregana iristen diren neurriak nahastu eta entretenitzeko ogi-papurrak baino ez direla, emergentziazko egoeretan soilik ateratzen dituztenak, gehiago ezin dugunean, eztanda egin ez dezagun.

Badira asmo onarekin eta zintzoki neurriak hartzen saiatzen direnak instituzioetatik, esate baterako Galdakao “gune tentsionatu” deklaratzea. Ezin dugu ukatu horrek zenbait tresna eskaintzen digula etxebizitzaren arazoari aurre egiteko, baina ageri-agerikoa da ez direla nahikoa. Herri mobilizazioak soilik posible egingo du etxebizitzaren auziaren muinean dagoen gatazka ebaztea: alegia, merkantzia izateari utz diezaion lortzea.

Baina arrazoi gehiago ditugu haserre egoteko, zerrenda ez da aise bukatzen! Ez dadila etxe gehiago eraiki, hormigoiz gehiago kutsatu eta eraikuntza-enpresen poltsikoak betetzen jarraitzeko, baizik eta ditugun etxebizitzei zentzu soziala ematea, jendearen beharretara jartzea. Ez daitezela etxeak turistentzat eskaini, baizik egunero non lo egin behar dugunontzat.

Gure bizitza gure herrian eraiki nahi dugunok badugu esatekorik: zenbat etxebizitza behar ditugu? Nolakoak izatea nahi dugu? Norentzat? Nolako bizimodua nahi dugu? Norekin bizi nahi dugu? Ez ditzagun gure bizitzaren oinarrizko galdera horien erantzunak beste batzuen eskuetan utzi.
Har ditzagun gure eskuetan gure etxeetako giltzak.

Badakigu, etxebizitza eta negozioa, biak dira eskubide gure gizartean eta legedian. Horregatik, etxebizitza negozioa den bitartean, ez da gure oinarrizko eskubidea bermatuta egongo. Instituzioak lerratuta daude: jabetza pribatua eta negozioaren alde. Nork egingo du eskubidearen alde?

Kontrajarritako bi eskubideren artean, indar baturak eta borrokak baino ez du lortuko gure beharrak asetzea. Lerratzeko ordua da: negozioa ala eskubidea. Haien jabetzak ala gure bizitzak. Ez dago erdibiderik.

Osorik irakurri

Zutabeak

Iritzia / Etxebizitzaren desmerkantilizazioaren alde, abenduaren 14ean denok Bilbora!

|

Alokairu mugagabeak, hipoteka ordaindu ezina, lan egonkorraren amezkeria amaigabea, berogailua piztearen beldurra, hilabete bukaerako fakturak xixikatuko gaituelakoan, Etxebideko zerrendatan izena eman eta zozketa tokatuko zaigularen esperantza (edo desesperantza)… Hau da gure eguneroko gordina.

Eta hau guztia zergatik? Jabetzarik ez dugulako, ezer ez daukagulako. Beste batzuen etekin ekonomikorako lan egitera derrigortuta gaudelako; ondoren, gainera berriro ere etxebizitzaren ordainketa forman gure soldataren erdia baino gehiago aberats horiei itzultzera behartuak gaudelako. Gauzak horrela, etxebizitza ezin da eskubide bezala ezaugarritu, ez gutxienez merkantzia bat den heinean, diru truke erosi edo alokatu behar dugunean, alegia.

Etxebizitzaren aldeko politikak proposatu eta lege ezberdinak ezarri dituzten horiek, parlamentuaren ezker hegala diren arren, esan daiteke, funtsean ezkerretik eskuinera etxebizitzaren negozioaren alde egiten dutela, bakoitzak bere forman, baina oinarrian dagoen ideia partekatuz. Izan ere, alderdi poltiko parlamentario guztiek etxebizitzaren arazoa eskaintza faltan dagoelaren ideia partekatzen dute eta horretarako neurri ezberdinak proposatzen dituzte. Horien artean, kolaborazio publiko pribaturako akordioak (eraikuntza ezberdinak zein diru publikoz jabeak babesteko laguntzak), alokairua erakargarria egiteko neurri ezberdinak, okupazioaren kontrako legean gogortzea, RGIaren murrizketak…

Honekin guztiarekin ikus daiteke onartu duten etxebizitza legea, parlamentuko hautsak arrotzetik eta triunfalismo elektoralista hutsetik asko duen arren, ez duela langileriarentzat hobekuntza sustantzialik suposatzen. Izan ere, lege honekin jabe handi eta txikien negozio hedatzeko oinarriak jartzen dira, eraikuntza ziklo berri bat hauspotzen da, prezioaren igoera mantentzea baimentzen da, errentistentzako laguntzak eskaintzen dira.

Hala ere, aurretik aipatutakoak ez du esan nahi ezinbesteko neurri zehatzak hartu ezin direnik. Kontrara, bizi dugun egoera larriak emergentziazko aldaketak exigitzen ditu. Tartean, hauek dira gure aldarri edo exigentziak: etxebizitza prezio guztien jaitsiera; hipoteka interesen abolizioa; eta pisu hutsen eta pisu turistikoen espropiazioa.

Hortaz, gure ustez, arazoa ez da etxebizitza falta, etxebizitzara sarbidea baizik. Etxebizitza irisgarririk ez badago, ez da etxebizitza gutxi daudelako, baizik eta merkatua irabaziaren arabera antolatua dagoelako eta, horregatik, gaur egun jabeei errentagarriagoa zaie etxebizitza hutsak izatea, etxebizitza turistikoak hedatzea edota etxebizitzak prezio neurrigabeetan merkaturatzea.

Horren aurrean, ezinbestekoa da premiazko neurriak exigitzeko eta etxebizitzarako langileriaren sarbide unibertsala, doakoa eta kalitatezkoa bermatzeko mobilizatzea eta antolatzea.

Etxebizitzaren doakotasuna, kalitatea eta unibertsalizazioa lortzeko modu bakarra, langileriaren antolakuntza independientearen garapenaren bitartez, klase jabedunaren irabaziak espropiatzea da. Bide horretan, etxebizitzaren desmerkantilizazioa gizarte eredu sozialista baten eskutik bakarrik eman daiteke, aberastasun sozialaren unibertsalizazioa gorpuzten denean alegia.

Horrenbestez, Hego Uribeko Kontseilu Sozialistatik dei egiten dugu abenduaren 14an 13:00etan Bilboko Eliptika plazatik deitu den mobilizazioan parte hartzera.

Osorik irakurri

Iritziak

Iritzia / Musikaz eta euskaraz blai

MAZek eta Rockeinek erakutsi dute euskara eta kalitatea eskutik joan daitezkeela, are, joan badoazela, baita musikaren munduan ere

|

Musikak protagonismo berezia izango du hurrengo bi asteburuetan Basaurin. Azaroarekin batera, -nahiz eta giroa oraindik ere udatiarra izan- MAZ jaialdia eta Rockein lehiaketa helduko dira herriko kaleetara, eta Social Antzokira. Azken aldian aisialdia euskalduntzeko beharra azpimarratu dute sektoreko hainbat aditu zein taldek. Behar horri erantzunez sortu dira Pantailak Euskaraz bezalako taldeak, besteak beste. Eremu digitala euskalduntzea, eta euskaldunei (bereziki haurrei, nerabeei eta gazteei) eskaintza duin bate egitea funtsezkoa da hizkuntzaren osasunerako. Aurrerapauso txikiak eman dira, tanta bat ozeanoaren erdian, eta badirudi zerbait mugitzen ari direla gure ekosisteman, berandu eta oso astiro bada ere. Basaurira ekarrita, euskarak inoiz baino presentzia nabarmenagoa izango du bai batean zein bestean. Askorentzat horrek ez du garrantzirik, ze, azken finean, zer nahiago duzu, mediku/erizain/irakasle/langile/musika talde ona ala euskalduna?

Dikotomia faltsu horri erantzunez, MAZek eta Rockeinek erakutsi dute euskara eta kalitatea eskutik joan daitezkeela, are, joan badoazela, baita musikaren munduan ere. Musikaren munduan bereziki, gehituko nuke; sorkuntzarekin lotutako beste arlo askotan gure hizkuntza zokoratuta egon izan den bitartean, musika arnasgune bat bilakatu da maiz, eta horren adierazgarri dira azken hamarkadetan loratu diren musika talde, estilo eta eszena ezberdinak. Zailtasunak zailtasun, euskaraz egindako musikak badauka prestigioa eta sona gure gizartean, bada gai gazte jendea erakartzeko, eta artista askori musikaren mundu  gupidagabean leiho bat zabaldu eta arnasa sakon hartzeko parada ematen die. Munduan egoteko modu eta leku bat, azken finean.

Gozatu dezagun musikaren hizkuntza unibertsalaz, baita euskaraz ere. 

Osorik irakurri

Zutabeak

Iritzia / Egunero (ez) da Martxoak 8

|

Demagun emakumea zarela eta haurdun zaudela.

Demagun erakunde publiko batek antolatutako lan eskaintza publiko baten izena eman duzula eta azterteketaren egunean bertan erditzea eragingo dizutela, Osakidetzak aurreikusitako erditze-data igaro delako eta ezin delako gehiago atzeratu.

Demagun lan eskaintza hori zuzentzeko izendatutako epaimahaiko kideei zure egoeraren berri ematen diezula, alegia, azterketaren egunean bertan erditzea probokatuko dizutela eta, Berdintasun legeak zein lan eskaintzaren oinarriek aurreikusten duten bezala, zure parte hartzea prozesuan beste interesdunekiko baldintza berdintsuetan egiteko hartu beharreko neurriak har ditzan eskatzen diezun.

Demagun epaimahaikide horiek ebazten dutela baietz, zure egoera dela eta moldatuko dutela azterketaren ezaugarritzea eta aukera ematen dizutela ospitalean bertan azterketa egiteko, hau da, azterketa egin beharko duzula ohiko deialdiaren egun berean, erditzerako prestatzen ari zaren bitartean, erditzen zaren bitartean edo erditu berritan.

Ez dirudi egoera horretan azterketa bat egitea aurretik aipatutako berdintasun printzipio horrekin bat datorren, ezta? Ez dirudi ezta ere Berdintasun legearen 1/2023 Legegintzako Dekretuak bere 21. artikuluko d) atalean adierazten duen aipuarekin bat datorrenik: “Neurri batzuk, hautaketa-prozesuak… garatzerakoan amatasunari behar bezalako babesa emateko bai jaio aurreko aldietan bai jaiotza ondoko aldietan… sexuan oinarritutako diskriminazio-egoerarik ez gertatzeko. … deialdi bakarreko sistemaren araberako ariketak edo probak edo hautagaiak bertaratzea eskatzen duten bestelako jarduerak … haurduntza-, erditze- edo edoskitze-egoerek, … ekitaldiaren denbora- edo leku-inguruabarrak aldatzea eragin dezakete … Aldaketa-eskabideak kontuan hartzerakoan, beharrezkotzat eta egokitzat jotako antolamendu-neurriak hartuko dira hautagai guztien lehia-berdintasunaren printzipioa bermatzeko”.
Are gehiago, dirudiena zera da: sexu izaeragatiko diskriminazio zuzeneko kasu baten aurrean gaudela, haurdun egoteagatik diskriminatuta hain zuzen ere.

Ba horixe bera gertatu zaio Z.G.G.-ri, Basauriko Udalak Etxe Maitia nagusien egoitzarako antolatutako lan eskaintza publikoan izena emandako basauriarrari. Ondorioa? Azterketarik egin ez eta prozesutik kanporatua. Nori okurritu ahal zaio erditzen zaren egunean azterketa bat egiteko moduan egongo zarenik?

Basauriko Udala urtero-urtero lerrokatzen da emakumeen eskubideekin Martxoak 8aren bueltan, urte osoan zehar berdintasunaren aldeko eta sexu-arrazoiengatiko diskriminazio ororen aurka borrokatzeko prest agertzen da baina, tamalez, badirudi konpromiso horiek guztiak praktikan jartzeko momentua heltzen denean haizeak eramaten dituela…

Zenbat dagoen egiteke oraindik.

Osorik irakurri