Zutabeak

Ikusmen murriztuarekin bizirauten

arantza uliarte 2016 geuria 1

Erretinosi pigmentarioarekin bizitzea ez da erraza. Begi-sareko edo erretinako endekapenezko gaixotasuna da eta ikusmena galtzen da modu jarraikorrean. Modu berean, ikusmenarekin batera autonomia galtzen da.

Erretinosi pigmentarioarekin bizitzea ez da erraza. Begi-sareko edo erretinako endekapenezko gaixotasuna da eta ikusmena galtzen da modu jarraikorrean. Modu berean, ikusmenarekin batera autonomia galtzen da.

Gidatzeari, lan egiteari, irristaketa praktikatzeari edota bizikletan ibiltzeari utzi, astiro mugitu, segurtasun eza, argi gutxi badago itsu geratu edo argi asko badago… zer izango da hurrengo? Irakurtzeari, telebista ikusteari, ezagunei kaletik agurtzeari edota koloreak bereizteari utzi… eta gainera “arraro” itxura izan? Aurrean dagoen guztiarekin estropezu egin, gauzak lurrera bota, aurrean duzun zerbait ez aurkitu, zure aldamenetik pasatzen diren pertsonak aurretik eraman edota bertan daudenik ere ez jakin.

Ikusten ez duzulako modu arrotzean jokatu eta gainera sufritu ulertzen ez zaituztelako. “A zelako mina! Amarratzeko eskorarekin berriro estropezu egin dut!”, “A zelako jende andana! Agian, makila atera beharko dut. Gainera iluntzen ari da… Baina zer pentsatuko du jendeak? Whatsappa erabili berri dut eta!”

“Aizu! Itsu al zaude ala! Ez al daki- zu aurrera begiratzen!”, “Barkatu, ez dut ondo ikusten”. Ez, ikusmen murriztuarekin bizitzea ez da batere erraza. Eta are gutxiago zure begirada normala denean. Zure begiek osasuntsu dirudite. “Ze pena, dituzun begi polit horiekin! Egia al da ez duzula ikusten?” “Egia borobila”.

Era berean, ez da erreza ikusmen murriztua duen bat identi katzea. Inori ez zaio gustatzen bere eragozpenak azaltzea, baina ikusteko gaitasun zuzena ez izateaz gain, ulertu gabea edo gaizki ulertua sentiaraztean, ikusgai bihurtzeak indarra ematen dizu. Momentu hauetan ‘Ikusmen murriztua dut’ bereizgarria lagungarria da: zama psikologikoa kentzen dizu, jendeak ulertzen zaitu eta ingurukoek gureganako enpatia izatea lortzen du. Txapa honekin edonora joateko ahalmena dut.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak