Zutabeak

Polimaitasuna

Halakoa izan daiteke ezkontza gonbidapen bati emandako erantzuna: “Kaixo familia lehengusinaren ezkontzara bi mutilekin joango naiz, bera izan da nire maitasun istorioa hasieratik ezagutu duen bakarra eta noski, hirurak gonbidatu gaitu”.

Bi pertsona edo gehiagorekin harremana izatea da polimaitasuna. Garai batzuetan ligatzea ezinezkoa egiten zaigu eta beste batzuetan maitasuna gure alde jartzen denean, nola esan ezetz gustuko dituzun bi mutilekin egoteko aukerari?

Bikotea harreman eredu bakarra edo ideala duten herrietan ere egon badaude polimaitasun harremanak. Bai, Basaurin, Arrigorriagan, Bilbon zein Leioan izan badira.

Alde batetik, gero eta emakume gehiagok maitasun erromantikoa kritikatu eta feminismoaren teorietatik hasita harreman eredu desberdinak sortzen dituzte. Bestetik, pertsona asko, pentsatu eta espero ez genuen arren, harreman poli hauetan murgildu ginen, aukera izan genuenean. Bikote itxiaren mugak duten garrantzia baliogabe bihurtzen dira, eta ez dugu behar mugek ematen duten babesa, maitasun bikoitz edo hirukoitz baten energia dugulako. Beste batzuk, beti jakin izan zuten haien kuriositate erotikoa eta maitatzeko gaitasuna handia izateagatik polimaitasuna zela bere sexualitatea hoberen azaltzen zuen hitza. Ezagun batzuen iritziak bilduz, zailtasunak ere izaten dituzte, batzuetan segurtasuna galtzea, lehia sortzea edo esparru publikoan mugitzea.

Homosexualitatearekin gertatu zen bezala armairutik atera eta eskubide berdinak eskatzen hasi dira; ezkontzeko eskubidea edo seme-alaben erregistroa egiterakoan. Noizko?

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak