Zutabeak

Mundu eroan, harreman eroa

Aurreko mendetik gaur egunera sexologia eta sexualitatearen aniztasunaren aldeko elkarteek lan handia egin behar izan dute OMEk (Osasunaren Mundu Erakundea) hainbat praktika, desira eta harreman osasuntsuak direla onar dezan eta sexualitatea erotasunarekin ez lotu ez dezan. Baina kasu, munduan lau pertsonetatik batek gaixotasun mentalen bat bizitzaren uneren batean izan dezakegula entzun nuen hitzaldi batean aurreko astean. Beraz, galdera alderantziz planteatu behar zela konturatu nintzen, nahasmen edo gaixotasun mentalak zelako eragina dute norbere eta gizartearen sexualitatean?

Burua galtzea ohikoa bada ere, eta gehienok depresio, antsietatea edo bipolaritatea zer den jakin badakigula uste badugu ere, ezer gutxi ikertu eta lantzen dira nahasmen mentalak. Gaixotasuna dutenen artean oso gutxik topatzen dituzte haien errealitateaz hitz egiteko gai diren eta haien berezitasunak kontutan hartzeko prest dauden pertsonak.

Nahasmen edo gaixotasun mentalak norbanakoaren sexualitatean eragina du? Kasuak kasu oso errealitate desberdinak topatuko ditugu. Baina pertsona askok depresiotik ezin atera, desira ukatuz bizi dira, eta desirarik gabe, depresioan goibeltzen dira. Beste batzuk, mania garaian, edozer gauza egiteko gai sentitzen direnean, bere ideiak edo desirak aurrera ateratzen saiatuko dira, haien limiteak, eta noski besteenak ere, mesprezatuz.

Bikote harremanetan gaixotasuna kutsatzen da? Bikotekidea ere zoratuko da? Nire ustez, bai, halabeharrez. Horregatik ikasi beharko dugu burua galtzen eta batez ere berreskuratzen, eta prest egon beharko gara besteokin burua galtzeko, baina batez ere berreskuratzeko. Eta horretarako gure desirak premiazkoak dira!

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak