Zutabeak

Txingar txikiak

Askotan entzuten ditugu euskararekin loturiko berri txarrak eta kezkak. Errealitatea bere horretan ikusi behar da, baina etsigarria izan daiteke gehiegizko pesimismo-dosia errealitatearen interpretazioan. Euskal hiztunok ilusioa behar dugu aktibatzeko, egiteko eta eragiteko. Ilusioa eragin zidan niri Durangoko Hizkuntza Aktibismoa tailerrak: aktibatu egin ninduen. Han entzundako bi ideia azalduko dizkizuet.

Lehen ideia da itzelezko iraultza lortuko genukeela euskararen erabileran, ditugun aurreiritziak gaindituz gero. Semaforoaren metafora erabiltzen du Gemma Sanginesek aurreiritzien arazoa azaltzeko. Euskaraz egiteko, noiz dago berde semaforoa? Erantzun zuzena da komunikazioa gauzatu daitekeen egoera guztietan; esate baterako, lagunak erdaraz erantzun arren, ulertu egiten duenean zer esan nahi diogun.

Euskaraz egiteko, noiz dago berde semaforoa? Erantzun zuzena da komunikazioa gauzatu daitekeen egoera guztietan; esatera baterako, lagunak erdaraz erantzun arren, ulertu egiten duenean zer esan nahi diogun. Euskaldun askok, ostera, semaforoa berde egon arren, gorri ikusten dugu.

Euskaldun askok, ostera, semaforoa berde egon arren, gorri ikusten dugu. Esate baterako, ez dakigunean ziur aurrean dugunak euskaraz egin nahi duen ala ez, edo erdaraz egiten digunean lehen hitza. Baina semaforoa egon berde dago. Daltonismoa eragiten digute aldean daramatzagun betaurrekoek, hau da, aurreiritziek. Nire kasuan, behintzat, betaurreko horiek kenduko banitu, sano areagotuko nuke euskararen erabilera.

Bigarren ideia da hizkuntz inbertsio txikien batuketak mesede handia egin diezaiokeela euskararen erabilerari. Gemmaren iritzian, norberak erabaki behar du zenbat inbertitu nahi duen erronka linguistiko bakoitzean. Adibide bat erabiltzen du iritzi hori azaltzeko. Baraurik eta presaka zoaz goizean lanera; tabernara sartzen zara, bost minutu duzu gosaltzeko, gosaria euskaraz eskatzen duzu eta tabernariak “no te entiendo, en castellano” esaten dizu. Beharbada, egoera horretan ez du merezi hizkuntz inbertsio handirik egitea: lehenbailehen gosaldu eta lanera.

Hizkuntza aktibismoa zabaltzen bada euskal hiztun komunitatean eta dimentsio kolektiboa hartzen badu, errotik aldatuko dira egungo hizkuntz jokabideak. Izan ere, askotan, nahikoa dira txingar txikiak su handia pizteko. Ez galdu protagonista izateko aukera!

Beste egoera batzuetan, berriz, erakargarriagoa izan daiteke hizkuntz inbertsioa. Adibide moduan, kontatuko dizuet lagun bati gertaturikoa. Eroskira joan zen, iluntzean, azken orduko erosketak egitera, eta haur-taldea topatu zuen atean, zozketa baterako txartelak saltzeko asmotan: lau neska, hamar urte ingurukoak. Erdara hutsean eta denak batera hasi zitzaizkion txartelak eskaintzen. “Banan-banan eta euskaraz, mesedez; bestela ez dizuet ezer ulertuko” esan zien, eta euskaraz hasi zitzaizkion haurrok azalpenak ematen.

Esan zioten zertarako zen zozketa, eskaut taldeak antolatua zela, saria zein zen… eta, esanikoa frogatzeko, zozketa-txartelak erakutsi zizkioten. Harrituta geratu zen laguna, txartelak erdara hutsean baitziren! Euskaraz zenez elkarrizketa, gehiago luzatu nahi izan zuen eta galdera batzuk egin zizkien haurrei. “Ondo – esan zien amaieran – txartel bana erosiko dizuet, baina hitzeman behar didazue eskaut taldean esango duzuela euskaldunontzat ere egin behar direla txartelak: euskaraz”. “Bale!” esan zioten haurrek, barrez eta saltoka. “Ze majoa gizona!” entzun zien urruntzean.

Bost minutuko eta lau euroko inbertsioa izan zen lagunarena.

Gustura geratu zen bera, hizkuntz jokabide eredugarria erakutsi zuelako eta, bost minutu horietan, behintzat, euskaraz aritu zirelako haurrak. Etxera heldu eta posta elektronikoa idatzi zien eskaut taldekoei. Pentsa daiteke horrelako keinuak hutsalak direla, baina mota horretako hizkuntz inbertsio txikiek norberaren ilusioa eta motibazioa berpizten dute.

Gainera, keinu txiki asko batzeak eragin handia izan dezake euskararen erabileran. Hizkuntza aktibismoa zabaltzen bada euskal hiztun komunitatean eta dimentsio kolektiboa hartzen badu, errotik aldatuko dira egungo hizkuntz jokabideak. Izan ere, askotan, nahikoa dira txingar txikiak su handia pizteko. Ez galdu protagonista izateko aukera!

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak