Ez dugu behar edertasuna liluratzeko, baina ezinbestean eder-ederrak gara. Pertsonak, izatez, ez gara sentitzen egunero berdin, batzuetan gure sex-appeal edo sexu-erakarpena erakusteko grina dugu. Mundura atera eta bidean topatzen dugun orori gure erakarpen distira erakutsi nahi diogu, eta ez soilik komunean dugun ispiluari. Zenbat denbora pasatzen dugu ispiluaren aurrean apaintzen, arropa aukeratzen, gimnasioan jo ta ke sabeleko tableta izatearen ilusioz edo beste zerbait egiten itxuroso eta sexy egoteko?
Gazte askok dutxa hartu ondoren, euren burua apaintzeko hamar bat minutu behar dituztela diote; beste batzuk, ordea, egunero lau ordu apaintzen ematen dituztela diote. Baina, ba al dakigu zerk edertzen gaituen?
Umeei, gazteei eta zaharrei galdezka ibili ondoren, ezinbestean oso erantzun desberdinak entzun ditut. Hamar urteko umeetan bi jarrera eta pentsamendu desberdin agertu dira. Batetik, erakargarriak ez direla esaten dutenak, ume gehienak horrela azaltzen dira… A ze panorama! Bestetik, egon badago bestelako jarrera bat agertzen duenik ere, ezer berezirik egin gabe, erakargarriak direla esaten duten neskak eta mutilak. Gazte baten esanetan, egin behar den gauza bakarra benetakoa izatea da, autentikoa izatea da erakargarriak egiten gaituena. Denboraren datuari eutsiz gero, gazte askok dutxa hartu ondoren, euren burua apaintzeko hamar minutu behar dituztela diote; beste batzuk, ordea, egunero lau ordu apaintzen ematen dituztela diote.
Edadeko gizon batzuk edertasun kontuak emakumeen gauzak direla esan dute. Adin bereko emakumeak ordea gazteen interesak direla: “Gure adinean zertarako?”. Zertarako. Oso galdera interesgarria.
Baina, ba al dakigu zerk edertzen gaituen? Planteamendu horren aurrean harridura aurpegiak, irribarreak eta erantzun oso anitzak jaso ditut. Edadeko gizon batzuk edertasun kontuak emakumeen gauzak direla esan dute. Adin bereko emakumeak ordea gazteen interesak direla: “Gure adinean zertarako?”. Zertarako. Oso galdera interesgarria. Emakume baten esanetan pertsona izate bera da edertzen gaituena. Bere esanetan, begirada samurrak, behar dituzun hitz atseginak entzutea, besarkada grinatsuak, aho zirikatzailea, besteak beste.
Zuen erantzunak bilatzeko lagungarria izan daitekeen Benito Lertxundiren abesti batean agertze den esaldi batekin bukatuko dut zutabea: “Grinen zirrarek naute edertzen”.
