Urriaren 20an Kepa Santos VI. Memoriala jokatuko da Etxebarriko frontoian. Profesionalen partidua Titin III-Merino eta Urbieta-Zabala artekoa izango da.
Hamabigarren urtez, Bizi Kirola Euskaraz Eguna ospatuko dute Basaurin. Irailaren 22an izango da ekimena Artunduaga kiroldegian.
Ibaizabal Saskibaloi Taldeko emakumezkoen talde nagusiak, GDKO Ibaizabalek, denboraldi berria hasiko du urrian LF-2 ligan, Espainiako zilarrezko kategorian.
Arrigorriagako Udalak Nordic Walking tailerra antolatu du irailaren 22an, larunbatean, 10:00etatik 13:00etara, udal-kiroldegian. Trek Euskadi arduratuko da ikastaroa emateaz.
Larunbatean sare sozialetan zabaldu zuenez, Igor Anton galdakoztarrak txirrindularitza profesioanala uztea erabaki du, 14 denboraldi ondoren.
Pumptrack eta Cross Country zirkuituak eta bolei- eta eskubaloi-hondartzako kantxa eraiki dituzte Etxebarrin. Zirkuituak irailaren 14an inauguratuko dituzte.
Denboraldi berriari ekiteko irailean hasi dituzte entrenamenduak Besagain Pilotazale Elkarteko pilotariek. Oraindik izena emateko aukera dago.
Irailaren 8an eta 9an Basauriko Udala XIV. Eskubaloi Txapelketa ospatuko da Artunduaga kiroldegian. Guztira sei partidu jokatuko dituzte asteburuan.
Euskal Telebistako euskarazko kateak Gailurra Xtreme saioko bigarren edizioa abiatu du. Bertan, Unai Etxezarraga usansolotarrak parte hartuko du.
Urretako kiroldegiak 21 ikastaro eskainiko ditu eta Unkinakoak 7. Ikastaroetan aurreinskripzioa egiteko epea zabalik dago irailaren 12ra arte.