Ekainaren 18an San Migeleko frontoiak XV. Gazte Txapelketako finalak hartuko ditu 10:00etatik aurrera. Guztira Bizkaiko 65 pilotarik hartu dute parte.
Ekainaren 11n, igandez, burutu da Usansoloko Herri Lasterketa. U113 Triatloi Taldeak antolatzen du eta aurtengoa bigarren edizioa izan da.
Ekainaren 9tik 11ra bitartean ospatuko da Basauri Eskubaloi Solidarioaren X. edizioa. Txapelketa puntuagarria izango da Espainian eta Europan.
Finalera Celta de Vigo eta Real Sociedad iritsi dira eta galiziarrek lortu dute garaipena (2-1). Espanyol, Athletic Club, Chertanovo eta Basauriko Selekzioak itxi dute sailkapena.
Ekainaren 3an eta 4an ospatuko da Soloarte futbol zelaian XIX. Piru Gainza Txapelketa. Aurten The Masters gimnasioa omenduko dute.
Ekainaren 3an San Migeleko Kros Solidarioa ospatuko da. Aurten hirugarren edizioa burutuko dute eta Wolf-Hirschhorn sindromea ikertzearen aldekoa izango da.
Ekainaren 4an, igandez, Usansoloko XV. Bira ospatuko da eta hilaren 11n, II. Lasterketa Herrikoiaren txanda izango da.
Hego Uribeko IX. Futbol Txapelketa ospatu zen maiatzaren 27an. Basauri garaile, Galdakao bigarren, Etxebarri hirugarren eta Arrigorriaga laugarren.
Maiatzaren 21ean Galdakaok Urrezko Aizkolariak txapelketako finala hartuko du 12:00etatik aurrera. Aitzol Atutxa, Ruben Saralegi eta Donato Larretxea.
2000 eta 2005 urte artean jaiotako gazteei dago zuzenduta Multiabentura programa. Izena emateko epea zabalik dago maiatzaren 15etik 26ra.