Ekainaren 2an eta 3an jokatu da Basauriko Soloarteko futbol zelaian XX. Piru Gainza torneoa. Aurten txapeldun izan da Real Sociedad, Real Madrid penaltietan irabazita (0-0; 2-4).
Piru Gainza torneoaren 20. edizioa martxan da. Lehen partidua jokatu dute Basauriko Selekzioak eta Athletic Clubek. Partiduaren emaitza izan da 2-1 Basauriko Selekzioaren alde.
Ekainaren 3an, igandez, Usansoloko III. Lasterketa Herrikoia antolatu du U113 Triatloi Taldeak. Izena emateko epea dagoeneko zabalik dago.
Maiatzaren 25etik 31ra bitartean Kerik Gabeko XIX. Astea ospatuko da Arrigorriagan. Programa horren barruan, maiatzaren 25ean Hiri-ibilbidea antolatu dute.
Maiatzaren 26an, larunbatez, Aizkolarien Eusko Label Sari Nagusiaren finalerdiak jokatuko dira Galdakaon. Era berean, harri-jasotzaileen erakusketaldia izango da.
Maiatzaren 20an ospatu da Basauriko Meeting Paralinpikoa. Aurten 20. edizioa bete du eta nazioarteko eta bertoko 240 atleta batu ditu Artunduagako kiroldegian.
Zazpigarren urtez antolatu dute Zeberio XTrem lasterketa eta bi modalitate izango ditu aurten ere: BTT eta Trail. Ekainaren 3an izango dira lasterketak.
Basaurik Athletic Club eta Santutxu futbol taldeen arteko lagunarteko partida hartuko du maiatzaren 23an. Santutxu Futbol Taldeak 100 urte bete ditu aurten.
2015ean igo zituen azkeneko aldiz tasak Udalak. Gainera, %70era arteko hobariak eskainiko dizkiete abonatuei, bakoitzak duen sarrera-errentaren arabera.
Nerbioi-Ibaizabal eskualdeko udalek Abentura Anitzeko Udalekuak antolatu dituzte 12 eta 17 urte arteko gazteentzako. Bi txanda izango dira adinaren arabera: ekainean eta uztailean.