Lege-oharra
1. Identifikazio-datuak
Informazioaren Gizarteko eta Merkataritza Elektronikoko Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legea betetze aldera, jakinarazten da www.biba.eus, www.bidebietairratia.com, www.geuria.eus eta www.bidebieta.eus (aurrerantzean, «webgunea») webguneak Asociación Cultural Ameba Kultur Elkartea de Basauri-ren (aurrerantzean, «Erakundea») titulartasunpekoak direla, Basozelai 11, -3 · 48970 Basauri (Bizkaia) helbidean, eta haren IFK G48855068 dela. Webgunearen titularrarekiko komunikazio elektroniko oro helbide honetara bidali behar da: info@geuria.eus
2. Xedea
Erakundeak erabiltzaileen eskura jartzen ditu webguneko edukiak, komunikabidearen eta erabiltzaileen arteko komunikaziorako, kontsultarako eta harremanetarako tresna bat eskaintzeko.
3. Baldintza orokorrak
Webgunea erabiltzeak erabiltzaile izaera ematen du, eta, horren ondorioz, erabiltzaileak ezagutzen eta onartzen ditu indarrean dauden baldintza orokorrak, legezko ohartarazpenak, erabilera-baldintzak eta sarbide-uneko pribatutasun-politika. Erabiltzaileak ez baditu onartzen datuen pribatutasun- eta babes-politika, cookie-politika eta erabilera-baldintzak, eta, beraz, ez badu baimenik ematen, ezin izango du webgune honetan nabigatu edo, gutxienez, ezin izango du osorik nabigatu, erabiltzailearentzat zaindutako esperientzia batekin.
Erabiltzailea bere borondatez sartu ahal izango da webgunean. Sarrera orokorra doakoa da. Webgune honetan jasotako informaziora sartzea eta informazio hori erabiltzea erabiltzailearen erantzukizuna izango da soilik. Horrela, erabiltzaileak konpromisoa hartu beharko du webgunearen helburuarekin bat datorren informazioa erabiltzeko. Erabiltzaileak, beraz, ezin izango du webgunean dagoen informazioa legez kontra erabili. Era berean, ezingo du webguneko sistema informatikoei kalte egin diezaiekeen ekintzarik egin.
Erabiltzaileek debekatuta izango dute webgunean eduki faltsuak edo okerrak txertatzea edo erakundeari jakinaraztea, eta ezingo diote erakundeari beste erabiltzaile batzuk edo beste pertsona edo erakunde batzuk nahastea eragin dezakeen edukirik eman. Ezin dira hirugarrenen datu pertsonalak erabili haien baimenik gabe. Halaber, debekatuta dago hirugarrenen identifikazio-datuak beste pertsona edo erakunde baten lekuan jartzeko erabiltzea. Erabiltzailea izango da, beraz, eragiten dituen kalteen erantzule bakarra.
4. Jabetza intelektuala
Erakundea da webgune honen jabea, eta hari dagokio bertan dauden eduki, erreferentzia, testu, argazki, irudi eta logotipoen titulartasuna, baita haien diseinua eta egitura ere, hirugarrenen jabetza gisa adierazitako edukietan izan ezik.
Webgune honetan sartzeak edo nabigatzeak ez du esan nahi, inola ere, erakundeak jabetza intelektual edo industrialeko eskubideei uko egiten dienik, ez eta erabiltzaileari erabilera pertsonalerako lagapen edo baimen osoa edo partziala ematen dionik ere. Debekatuta dago webgune honetako edukiak eta erabilerak erreproduzitzea, banatzea, merkaturatzea, jendaurrean jakinaraztea, eraldatzea edo beste edozein jarduera egitea, salbu eta erakundeak aldez aurretik, berariaz eta idatziz, baimena ematen badu, betiere komunikabideak onartzen duen CC lizentziaren barruan.
Erabiltzaileak webgune honen titulartasuna kaltetzen duen edozein ekintza ez egiteko konpromisoa hartzen du. Webgunean dagoen informazioa baimenik gabe erabiltzeak, edo titularren jabetza intelektual eta industrialeko eskubideak urratzeak, dagozkion legezko akzioak egikaritzea ekar dezake, eta, hala badagokio, horiek erabiltzearen ondoriozko erantzukizunak betetzea, ekonomikoak barne.
5. Bermeak baztertzea eta erantzukizunak kentzea
Webguneko edozein eduki erabiltzailearen erantzukizunaren eta onarpen askearen pean deskargatzen da, eta horrek espresuki salbuesten du erakundea sor daitezkeen edozein motatako kalte-galerengatiko erantzukizunetik.
Webgunean argitaratzen diren edukietan akatsik egon ez dadin lan egiten du erakundeak. Beraz, edozein unetan aldatzeko eskubidea gordetzen du. Erakundeak espresuki uko egiten dio webgune honetako edukietako akatsen edo ez-egiteen erantzukizunari, bai eta horien egiazkotasun-, zehaztasun- eta gaurkotasun-faltaren ondoriozko kalte-galeren erantzukizunari ere.
Webgune honek beste webgune batzuetarako estekak izan ditzake. Erakundeak ez du bere gain hartzen estekatutako gune horien gaineko inolako erantzukizunik, ez baitu horien gaineko kontrolik, ez eta horien edukiek eskaintzen dituzten produktu eta zerbitzuen gainekorik ere. Esteka hauen helburua erabiltzaileei beste informazio-iturri batzuen berri ematea da; beraz, eduki horietarako sarbidea haien erantzukizunpean egingo da, bertan araututako baldintzetan. Erakundearen edo hirugarrenen titulartasuneko webgune edo sare sozialetarako esteken kasuan, haien erabilera-baldintzen arabera arautuko dira.
6. Pribatutasuna eta datuen babesa
Erakundeak Datuak Babesteko 2016/679 Erregelamendu Orokorra betetzen du. Erabiltzaileen datuak behar denean baino ez ditugu jasotzen, komunikabidea behar bezala garatzeko beharrezkoak direnak soilik, eta, hala egiten dugun guztietan, behar bezala informatzen ditugu erabiltzaileen tratamendua eta eskubideak. Hemen kontsulta ditzakezu gure “Pribatutasun-politika eta datuen babesa” eta gure “Cookien politika“.
7. Jurisdikzio-eskumena
Baldintza hauen interpretaziotik edo zerbitzuaren erabileratik sortutako edozein eztabaida ebazteko, erakundeak eta erabiltzaileak epaitegi eta auzitegien jurisdikzioaren mende jartzea erabaki dute.
8. ICANNek ezarritako informazio-zerbitzua
Domeinu-abusurako kontaktu-puntua:
Emailaren gaia: “GEURIA. Lege-oharren inguruan”.
Helbide elektronikoa: info@geuria.eus
Telefono zenbakia: +34 944 406 692
ICANNen WHOISen informazio-baliabideak