Sareak

Nor gara

Xedea

Geuria irabazi asmorik gabeko euskarazko komunikabide independentea da. Bizkaiko Hego Uribe eskualdeko herritarrekin eta herritarrentzat lan egiten dugu. Modu konstruktibo eta justu batean hurbiltasunetik, kalitatez eta formatu erakargarrian informatzen dugu, Hego Uribe hobea eta indartsuagoa lortzeko eta euskarazko informazioaren hartzaile-kopurua gero eta handiagoa egiteko.

 

Balioak

  • Konstruktiboak: Herritarren interesak gogoan dituen irakurketa editorial justuak egiten saiatzen gara.
  • Kritikoak eta independenteak: Editorialki, irizpide eta agenda propioak dauzkagu.
  • Hurbilak: Herritarrekin harreman hurbilak. Euren kezkak, arazoak eta erronkak lehen eskutik identifikatzeko.
  • Orekatuak: Herri bakoitzari gutxieneko batzuk errespetatzen dizkiogu estaldura informatiboari dagokionean. Berdintasun eta integrazio ikuspegia, komunitateko aktoreen presentzian oreka mantentzen da.
  • Anbiziodunak: Tokiko euskarazko kazetaritzak eskualdearen albisteak, istorioak eta ondarea gure eremuetatik harago zabaltzeko gaitasunean sinesten dugu.
  • Analitikoak: Gure jardunaren aldizkako analisiak, barne irakurketak eta kanpoko ikuspegiak uztartuz.
  • Konprometituak: Kalitatezko kazetaritzarekin eta kazetarien prestakuntza eta autonomiarekin konpromisoa.
  • Berritzaileak: Edukiak formatu berrietara moldatzen ditugu eta horren inguruko etengabeko hausnarketa
  • Euskaltzaleak: Formatu eta eduki erakargarriak euskaraz sortutako informazioa kontsumitzen duten pertsonak gero eta gehiago izateko eta euskararen normalizazioan erabilgarri eta eraginkor izateko.
2016ko paperezko edizioa / Geuria

2016ko paperezko edizioa / Geuria

Sorrera

Geuria 2014ko urrian sortu zen, hiru urtetan zehar (2011-2014) Hego Uribe eskualdeko hainbat erakunde publiko, elkarte eta norbanakoekin proiektuak izan behar zituen ezaugarrien inguruko hausnarketa sakon eta luzea egin ostean

Hego Uriben sortu den eskualdeko komunikabide bakarra da Geuria. Historikoki ez da inoiz egun 100.000 biztanle dituen eskualdea bere osotasunean ardatz izan duen komunikabiderik existitu, ezta hiru urtetik gora iraun duen euskara hutsezko egitasmorik ere.

Honakoak dira Hego Uriben izan diren aurrekariak, geografikoki izan zituzten lan-eremuak eta jardunaren epea:

  • Lapiko (Galdakao, 1979-1980)
  • Bost Axola (Basauri, 1996-1998)
  • Berbaz (Basauri, 1996-1998)
  • El Social (Basauri, 2000-2004)
  • Artandape (Arrigorriaga, Ugao, Zaratamo, 2003-2005)
  • Berbaz (Basauri, 2010-2012)

Komunikabide hauen bultzatzaile eta langileak Geuriaren sorkuntza prozesuan izandako elkarrizketen parte izan ziren eta euren esperientziak aintzat hartu ziren gure ibilbideari ekiteko eta gure helburuak zehazteko.

Geuriaren webgune berria

 

Fitxa teknikoa

Sortze data: 2014ko urria
Komunikabide mota: Generalista, euskaraz
Eremua: Hego Uribe eskualdea (Arrigorriaga, Basauri, Etxebarri, Galdakao, Ugao, Zaratamo, Zeberio)
Eduki motak: Gaurkotasuna, elkarrizketak eta erreportajeak, irudiaren presentzia handiarekin eta formatu erakargarriarekin.
Euskarriak:
-Paperezko edizioa: Hilabetekaria (20.000 ale)
-Webgunea: eguneratzeak egunero
-Sare sozialak: Instagram, Facebook, Twitter, Youtube

 

Lan taldea

Erakunde argitaratzailea: Ameba Kultur Elkartea
Editorea: Jon Villapún
Administrazioa: Ibai Villapún

Zuzendaria:
Eñaut Barandiaran – ebarandiaran@geuria.eus

Kazetariak:
Maider Ibañez – maider@geuria.eus
Jon Goikouria – jongoiko@geuria.eus

Publizitatea:
BIBA! · telefonoa 94 440 66 92 · email publi@biba.eus