Renfeko C3 linea Hego Uribe eskualdeko zenbait herritako bizkarrezurra da gaur egun. Bertako trenbideetatik igarotzen diren tren zuri-gorriek milaka pertsona ...

Usansoloko trenbide-pasabidea ezabatzeaz gain, bide berri bat eraikiko dute Torreondo kalean dagoen gaineko pasabidearekin lotzeko. Obrek bi hilabeteko iraupena izango dute.

Ekainaren 8tik 10era bitartean ospatuko dira Bidebietako jaiak. Aurten bigarren urtea da Bidebieta Auzo Elkarteak jaiak antolatzen dituena.

Uztailaren 19tik 23ra bitartean ospatuko dira Arrigorriagako jaiak. Lehiaketa Andere Molinuevo Martin arrigorriagarrak irabazi du, Lastoginak lanarekin.

Gure Esku Dago plataformak ekainaren 10erako deitu duen giza katea Etxebarritik igaroko da. Goizean zehar hainbat jarduera antolatu dituzte Etxebarrin.

Ekainaren 1etik 3ra bitartean ospatu dira Arkotxako jaiak. Igandean, tortilla eta sukalki lehiaketak izan dira, baita herri bazkaria ere.

Ekainaren 2an eta 3an jokatu da Basauriko Soloarteko futbol zelaian XX. Piru Gainza torneoa. Aurten txapeldun izan da Real Sociedad, Real Madrid penaltietan irabazita (0-0; 2-4).

Piru Gainza torneoaren 20. edizioa martxan da. Lehen partidua jokatu dute Basauriko Selekzioak eta Athletic Clubek. Partiduaren emaitza izan da 2-1 Basauriko Selekzioaren alde.

Euskal Herriko hainbat udalerrietan kontzertuak eskainiko dituzte, tartean, Hego Uribe eskualdean bi emanaldi iragarri dituzte: Zaratamoko eta Zeberioko jaietan, alegia.

Galdakaok Mozoilo Eguna ospatuko du hirugarren urtez ekainaren 2an. Egun osoko egitaraua antolatu dute: mendi irteera, dantzak, herri bazkaria eta musika, besteak beste.

Caritas Basauri erakundeak Bizi-Bete proiektua aurkeztuko du ekainaren 2an. Hartu-emanik eta gizarte edota familia babesik ez daukaten nagusiei dago zuzenduta programa eta euren gaitasunak suspertzea eta...