Renfeko C3 linea Hego Uribe eskualdeko zenbait herritako bizkarrezurra da gaur egun. Bertako trenbideetatik igarotzen diren tren zuri-gorriek milaka pertsona ...

Torrezabal Kultur Etxeak eskolako antzerki-lehiaketaren hamargarren edizioa hartuko du ekainaren 2an eta 3an. Eguzkibegi, Unkina, Gandasegi eta Urreta ikastetxeetako ikasleek hartuko dute parte.

Ugaoko jaietako pregoilaria eta bolari bira emateko hautagaiak proposatzeko epea zabalduko du Jai Batzordeak ekainaren 4tik 10era.

Maiatzaren 29an bere 25. urteurrena bete du Social Antzokiak. Benito Lertxundi kantautore euskaldunaren kontzertua eta gero kale-ikuskizun sorpresa izan da Deabru Beltzak taldearen eskutik.

042. alea – 2018 Ekaina – Geuria aldizkaria. Irakurri, jaitsi eta elkarbanatu aldizkaria. Eduki guztiak eta gehiago irakurgai geuria.eus webgunean.

Maiatzaren 30ean aurkeztuko dute Galdakaon Euskaraldia ekimena. Aurkezpena 18:30ean izango da udaletxeko udalbatza aretoan.

Besteak beste, Trastorna2, Mr. Pongo Band, Fetitxe, Zoo eta Akerbeltz taldeek musika kartela osatuko dute. Errugbia eta esgrima batzen dituen Jugger kirolaren erakustaldia izango da.

Txikientzako jaia izango da ekainaren 16an Artunduagako kanpoko igerilekuetan: puzgarriak eta jolasak izango dira. Irailaren 16ra arte egongo dira zabalik.

Maiatzaren 27an, igandez, ospatu da Galdakaon Nepaleko III. Festibala, Samsara Nepal elkarteak antolatuta. Besteak beste, yoga eskola eta mantra kontzertua izan dira.

Ekainaren 2an ospatuko da San Keremos jaia Kareaga auzoan hainbat ekitaldirekin: umeentzako arte ekintza Kaleartean ekimenaren baitan, parrillada eta musik-fest.

Galdakaoko etorkizuneko Metro linea Euskotren sarearen baitan egotea proposatuko du EH Bilduk. Metroaren 5. Linearen inguruan mozioak aurkeztuko ditu Podemosek Galdakaoko eta Basauriko osoko bilkuretan.