Basauriko kaleak txisturik gabe ez lirateke berdinak izango. Eta horren ardura Danbolin Txistulari Elkarteak du. Iazko azaroan 40. urteurreneko kontzertu ...

Irailaren 7tik 10era ospatuko dira jaiak. 95.000 euro bideratu ditu Udalak lau egunetan zehar 50 ekintzatik gora antolatzeko.

Autoarekin hainbat ibilgailu jo, ihes egin eta kontrako norabidean gidatzen ari zen. Gainera, autoaren gurpiletako bat lehertuta zeukan eta alkoholaren eraginpean zegoen.

Hitzaldiak, tailerrak eta irteerak antolatuko dituzte Etxebarrin euskaraz hitz egiteko eta gozatzeko. Izena emateko epea zabalik dago irailaren 24ra arte.

Eguraldi onarekin esnatu da gaur Hego Uribe eskualdea. Hala ere, ekaitz puntualak eta laburrak izan dira hainbat puntutan, eta txingorra ere bota egin du.

Basurde familia bat agertu da bart Artunduaga inguruan. Irudien arabera, basurdeak ageri dira korrika Artunduaga kaletik gora, Zabalandi auzorantz.

Torrezabal ondoan 31 etxebizitza eraikiko dituzte eta guztira 359 eskaera jaso dituzte. Horietatik 10 baztertu dituzte, ezarritako erroldatze-denbora ez betetzeagatik.

'Isilunearen poetikak, oihartzuna sortzen duten esentziak' proiektua aurkeztuko dute Bosteko 2018 erakusketan. Zornotza, Arrigorriaga, Leioa, Basauri eta Getxon izango da.
Ertzaintzak 37 urteko gizonezkoa atxilotu du Basaurin, bere benetako identitatearekin bat ez zetozen hainbat dokumentu aurkeztuz kontu korronte bat irekitzen saiatu ondoren.

Elezkano eta Zabaleta 22-9 nagusitu dira finalean Olaizola II eta Larunberen aurka.

Bake-epaile titularra eta ordezkoa aukeratzeko deialdia zabaldu du Etxebarriko Udalak. Eskabideak aurkezteko epea irekita egongo da irailaren 14ra arte.