Gaixotasun kroniko degeneratiboa da Ménière sindromea, jatorri ezezagunekoa eta tratamendurik gabekoa. Existitzen diren tratamenduak aringarriak dira, baina ez sendagarriak. Sintomei ...

Maiatzaren 30ean eta 31en eta ekainaren 7an eta 8an taularatuko dituzte Galdakaoko EPA-Galdarra, Aztiak, Izarra eta Alborada Berri taldeek euren obrak Torrezabal Kultur Etxean.

Hego Uriben, Arrigorriaga, Basauri, Ugao, eta Zaratamoko Enpresa Handi zein Enpresa Txiki eta Ertainek (ETE) jasoko dituzte diru-laguntzak Indartu progaramaren bitartez ekoizpen-inbertsioak egin eta lehiakortasuna hobetzen badute.

Ekainaren 3an, igandez, Usansoloko III. Lasterketa Herrikoia antolatu du U113 Triatloi Taldeak. Izena emateko epea dagoeneko zabalik dago.

Maiatzaren 25etik 31ra bitartean Kerik Gabeko XIX. Astea ospatuko da Arrigorriagan. Programa horren barruan, maiatzaren 25ean Hiri-ibilbidea antolatu dute.

Maiatzaren 26an, larunbatez, Aizkolarien Eusko Label Sari Nagusiaren finalerdiak jokatuko dira Galdakaon. Era berean, harri-jasotzaileen erakusketaldia izango da.

Basauriko lorezainek mobilizazioak deitu dituzte zerbitzuak jasan dituen murrizketen aurka. Egunero ordubeteko lanuztea egingo dute 15 langilek.

Udaberri Kulturala programaren baitan Etxebarrik Euskarazko XVI. Liburu eta Disko Azoka hartu du maiatzaren 18tik 19ra bitartean.

Kontsumo arduratsu eta eraldatzailerako kanpainaren barruan Sare kooperatiboak ehunduz, ekonomia hutsetik haratago emakumeen topaketa antolatu dute Basaurin maiatzaren 22an.

Maiatzaren 27an Los Miraballes izeneko bisita gidatua antolatu dute Ugaon Udalak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak elkarlanean.

Maiatzaren 26an eta 27an defentsa pertsonala ikastaro trinkoa antolatu dute Arrigorriagan 12 urtetik gorako emakumeentzako. Izena ematea doakoa da.