Basauriko kaleak txisturik gabe ez lirateke berdinak izango. Eta horren ardura Danbolin Txistulari Elkarteak du. Iazko azaroan 40. urteurreneko kontzertu ...

Agirre Lehendakaria parkeko jolasgunea estaltzeko obrei ekingo diete, hirugarrenez. Urtarrilaren 25ean 17 metro luzeko kamioi berezia sartuko da Arrigorriagara, metalezko egituraren zatirik handiena ekartzeko.

Basauriko eta Galdakaoko pilotariek hartuko dute parte Eskuz Binakako Laboral Kutxa Emakume Master Cup txapelketako Promozio mailan. Lehen Mailan Patri Espinar usansolotarrak jokatuko du.

Etxebarriko kale batzuetan ibilgailuen abiadura kontrolatzeko radar informatiboak jarriko ditu Udalak, "zonalde jakin batzuetan bide-segurtasuna hobetzeko asmoarekin".

Errefuxiatuek eta etorkinek pairatzen duten zorigaitza salatzeko literatur lehiaketa antolatu dute Arrigorriagan. Lanak aurkezteko epea martxoaren 2ra arte dago zabalik.

Otsaileko bigarren astean ospatuko dira aurten Inauteriak eta Zaratamon badute mozorro lehiaketako gai nagusia: Zinema. Urtarrilean zehar inkesta zabaldu du Udalak mozorro lehiaketako gaia aukeratzeko.

Hainbat bertso, istorio, historia, kantu, hausnarketa eta gertakizunen bidez bertsolaritzak 90 hamarkadan izandako eraldaketaren errelato pertsonal bat egingo du Maiak.

Arrigorriagako Institutuko eta Ugaoko eskolako ikasleek euren udaletxeak bisitatu dituzte eraginkortasun energetikoaren eta aldaketa klimatikoaren alorrean egiten dituzten jarduketak ezagutzeko.

Urtarrilaren 26an, ostiralez, hitzaldi-solasaldia antolatu dute Zeberion. 'Mikromatxismoa eta biolentzia sinbolikoa komunikabideetan' izango da hitzaldiaren gaia.

Etxebarri Martxan ekimeneko talde sustatzaileak sarea identifikatuko duen logotipoa aukeratzeko lehiaketa jarri du martxan. Lehiaketaren irabazleak 200 euro eta kiroldegiko urteko abonua jasoko ditu sari gisa.

Luis Etxebarria Ugao-Miraballesko azken gudaria zena hil da Zeberion, 98 urte zituela. Burdin Hesia Ugaon elkarteak omenaldi publikoa egingo dio.