Aitor Garcia Salcedok (Zaratamo, 1991) ardiz osatutako artalde txiki bat dauka Upoko belardi eta basoetan. Anaiak, Beñatek ahuntzak ditu bertan, ...

Uztailaren 21ean hasiko dira Arrigorriagako jaiak eta hilaren 25era arte luzatuko dira. Besteak beste, kirola, musika eta gastronomia nagusi izango dira.

Bihar, uztailaren 18, bilduko da Usansoloko segregazio-prozesuaren barruan sortu den Batzorde Parekidea. Bertan hizpide izango dute Usansoloko muga geografikoa.

2017an kultur- eta kirol-jarduerak garatzeagatik diru-laguntzak emango ditu Zaratamoko Udalak. Eskabideak aurkezteko epea zabalik uztailaren 27ra arte.

Etxebarriko fruta-denda batean 500 euro eta udalerriko institutuan 20.000 euroko balioa duten 48 ordenagailu lapurtu zituzten. Uztailaren 13an atxilotu zituzten.

San Fausto, Bidebieta eta Pozokoetxe plan estrategikoari buruzko herri-kontsulta egiteko baimena eman du Espainiako Ministroen Kontseiluak. Abenduan izango litzateke galdeketa.

Babes-arnesa du zabuaren eserlekuak, baita segurtasun-itxigailua ere. Basauriko beste jolas-eremuetan mota horretako zabu gehiago ipintzea aurreikusi dute Udaletik.
Tokiko Osasun Sarearen irudia izango den logotipoa diseinatzeko lehiaketa zabaldu du Basauriko Udalak. Parte hartzeko epea irailaren 4ra arte dago irekita.

Bertako Pop Rock jaialdia ospatuko da beste behin Bilboko Aste Nagusian, abuztuaren 19tik 26ra. Sarrera doakoa izango da.

Vez-Labrador familia curling jokalari profesionalek osatzen dute eta aurten eurak izango dira Basauriko jaiei hasiera emango dietenak, urriaren 7an.

Etxebarriak Carsarte sarietako akzesita irabazi du eta Gomezek pintura azkarra ardatz duen Catedral de Burgos lehiaketaren bigarren saria.