Renfeko C3 linea Hego Uribe eskualdeko zenbait herritako bizkarrezurra da gaur egun. Bertako trenbideetatik igarotzen diren tren zuri-gorriek milaka pertsona ...

Eskabideak otsailaren 3ra arte bidali ahal izango dira. Irakasle-ikasketak edo diplomatura baliokidea eta 4. hizkuntza-eskakizuna edo baliokidea behar dira.

Ugao izango da eskualdeko lehendabizikoa. Handik Arrigorriagara, San Migelera, Basaurira, Etxebarrira, Aperribaira, Galdakaora eta Usansolora joango da 2015eko Korrika.

Taldeek eta bakarlariek martxoaren 22ra arte eman ahal izango dute izena, eta finala maiatzaren 9an izango da Basauriko Social Antzokian. Iaz 105 taldek parte hartu zuten.
2015eko Emakumearen asterako Batzordea osatzeko bilera irekia gaur izango da, urtarrilaren 22an, 19:00etan CIME eraikinean.

Azterketa objektiboa egin dezaten eskatuko die Ibon Uribe alkateak Arartekoari eta Emakunderi, “galdakoztarrek Etxebarriko herrian bizi duten ahulezia, bereizkeria eta babes-gabezia egoeraren aurrean”.
9 eta 11 urte bitarteko gazteei dago zuzenduta “Zonbiak” ekintza. Mirabatxo Klubak tailerra antolatu du eta zonbien inguruko pelikula ikusteko aukera egongo da.

Astelehenean Goardia Zibilak hamasei euskal abokatu atxilotu zituen ETAri babesa ematea eta delitu fiskalak egitea egotzita. Horren harira, Etxebarrik eta Basaurik kontzentrazioa deitu zuten.
Jai-egitaraua prestatzeko Batzorde bilera bihar izango da Kultur Etxean 20:00etan. “Denon gustukoak diren jarduerez beteriko jaiak bermatu” nahi ditu Udalak.

‘Beste hogei’ disko berriaren aurkezpena egingo du euskal musikariak urtarrilaren 14an Basauriko Social Antzokian. Mikel Azpiroz musikari eta sortzailea ere eszenatokian izango da.

Galdakaoko Udalak bateria bidez kargatzen diren furgoneta eta bi auto elektriko erosi ditu Obretako Brigadak egunero erabil ditzan. 60.000 euroko kostua izan dute ibilgailuek.