Galdakaoko jaiak pasa den igandean bukatu arren, atzo berriro bildu ziren kuadrillak Kurtzeko plazan jaietako kamisetan soinean. Bazkaria izan zuten ...
Aztarnak muralgileen taldeak Arrigorriagako Udalarekin lankidetzan grafiti erakustaldi bat antolatu du abenduaren 23an Abusu auzoan.
Administrazioa herritarrengana hurbiltzeko asmoarekin, Etxebarriko Udalak 2017ko aurrekontu proposamena aurkeztuko du bihar, abenduak 20.
Zaratamoko Enarria Elkarteak eta boluntarioek elikagai bilketa antolatu dute udalerrian abenduaren 20tik 22ra Elexaldeko Kultur Etxean.
Herri batzarra deitu du Galdakaoko Gure Esku Dago taldeak abenduaren 20an, asteartez. Bilera 19:30ean izango da Pepeto Txokoan.
Abenduaren 16an II. Booktube lehiaketaren sari banaketa ospatu zen. Aurten, Bengoetxe, Elexalde eta Eguzkibegi ikastetxeetako 47 ikasleek parte hartu dute.
Arrigorriagan sarri erabiltzen dugu erdara euskal hiztunok, euskaraz hitz egiteko gai izan arren eta herritar gehienek euskara ondo ulertu arren.
Abenduaren 16an Galdakaho azokaren inaugurazio ekitaldi ofiziala gauzatu zen. Abenduaren 21era arte egongo da zabalik Muguru kalean.
Euskal preso eta errefuxiatuen aldeko martxa antolatu du gaur Kalera Kalera ekimenak Basauriko espetxera Ugaotik eta Galdakaotik.
Abenduaren 17an eta 18an Arrigorriagak Gazteen Arte Azokaren edizio berri bat hartuko du udaletxeko plazan. Erakusketaldiak eta tailerrak antolatu dituzte.
Bizkaiko euskal preso ohiek hainbat mobilizazio eta ekitaldi antolatu dituzte egunotan, 'Kalera, kalera! Bakea eta askatasuna irabaztera' lelopean.