Sareak

☉ Ugao

Anaiak Tabernak irabazi du Gorbeia Pintxoa sortzeko lehiaketa Murgian

|

Otsailaren 28an Murgiak (Araba) Miniature izeneko pintxo kongresua hartu zuen. Bertan, Gorbeia Pintxoa sortzeko lehiaketa antolatu zuten eta irabazlea Ugaoko Anaiak Tabernako Amaia Torres izan zen.

Gorbeiako txahal ekologikoa, ardi-gazta ondua, perretxiko saltsa eta agrazoi txuriaren marmeladarekin egindako pintxoa aurkeztu zuen Ugaoko tabernak.

 

☉ Ugao

#M28 | Ugao | EAJ eta EH Bildu: Mentxaka eta Gaztaka

#M28 | Ugao | Udal hauteskundeak 2023 | Emaitzak. Hautagaiak, alderdiak, boto kopurua, zinegotziak, datu historikoak, aurreko hauteskundeak.

|

Ekaitz Mentxaka izango da hirugarrenez EAJko zerrendaburu Ugaon. Azken hauteskundeetan emaitzak hobetu zituen arren, zinegotzia bat galdu zuen, baina helburu berarekin egingo die aurre datozenei, gehiengo zabala mantentzeko. EH Bilduk Maider Gaztaka aurkeztu du berriro alkategai bezala. Ilusioz eta eraberriturik ekingo die hauteskundeei ezker koalizioak, egungo emaitzak hobetzeko asmoz. PSEk Loly De Juan jarri du zerrendaburu (Basauriko alkate ohia, 2007-2011) eta PPk Luis Malaxetxebarria aurkeztu du zerrendaburu bezala.

Osorik irakurri

☉ Ugao

#M28 | Osasun zentroa, auzoetako taxia eta alokairu sozialak nahi ditu Ugaoko EH Bilduk

Sei puntu biltzen dituen hauteskunde-programa zabaldu du Ugaoko EH Bilduk. Osasun zentro berria sortzea izango da lehentasun nagusietako bat

|

Herritarrak Ugaoko kaleetan // Geuria

Udal hauteskundeetarako lau egun eskas falta direla, Ugaoko EH Bilduk zabaldu du datorren legegintzaldirako prestatu duen programa. “Ugaotarrak erdigunean izango dituen gobernua da gurea”, azaldu du Maider Gaztaka alkategaiak: “Herritarren beharrak zeintzuk diren badakigu, eta horren arabera, lehentasuna duten epe laburrerako beharretan eta epe luzerako proiektuetan gogor egingo dugu lan”. Horrela, sei puntu zehatz biltzen dituen proposamena ehundu du koalizio ezkertiarrak.

Lehentasun nagusia, baina, neurriotatik kanpo dagoen jarduketa bat izango da: osasun zentro berria eraikitzea. Alderditik azaldu dutenez, egungo zerbitzua ez da bizilagunen beharrizanetara egokitzen: kontsulta gelak txikiak ditu, gurpildun aulkiak edota haurren gurdiak ez dira gela guztietan sartzen, ez dago larrialdietarako irteerarik… Eraikin berria egiteko, lursail publikoa lortzeko bideak bilatu nahi dituzte EH Bildutik, eta herriaren erdigunean kokatu “irisgarritasun neurri unibertsalak eta segurtasun neurri guztiak beteko dituen zentroa”.

Auzoak

Irisgarritasunari lotuta, gainera, herriko hainbat gunetan jarduketak egin nahi dituzte datorren legegintzaldian; bereziki, auzoetan. “Hirigunetik kanpoko auzo guztiak bilduko dituen foro bat sortuko dugu auzotarren beharrak ezagutzeko, kasu bakoitza aztertzeko eta irtenbide bat emateko”. Era berean, auzo horietan, prezio murriztuan taxi-zerbitzua eskaini nahi diete, larrialdietarako eta bestelako beharretarako.

Kasu partikularrei lotuta, Goikiri herrigunearekin lotzeko plana ere abiatu nahi dute EH Bildutik, “aldapa gutxiago eta seguruagoa duen oinezkoentzako ibilbide alternatibo berri baten bidez”. Ondategin eta Asitibin, berriz, oinezkoentzako bidea berrantolatuko dute, eta atseden guneak eta jarduera fisikoa praktikatzeko lekuak sortuko dituzte ibilbidean zehar. Ildo beretik, haur gehien dituzten auzoetan, “Eskola-Bidea” proiektua jarriko dute martxan, “guztiak batera eta eskolara lagunduta joan daitezen”.

Emakumeak eta gazteak

Umeez gain, andrazkoei eta gazteei zuzendutako esku hartzeak ere proposatu dituzte hauteskunde-programan. Lehenengoei dagokienez, lehentasuna eman nahi diote herriko eragileekin batera “biltzeko, guztien artean ikasteko eta bizi-kalitatea hobetzeko” aukera emango duen Emakumeen Etxea sortzeari. Gazteei dagokionez, beste hainbat proiektu garatu nahi dituzte: “Emantzipazioa erraztuko dugu, diru laguntzak emanez eta inguruko enpresetan lana sustatuz; haiek antolatutako ekitaldiak babestu, gazte sorkuntza bultzatzeko baliabideak sortu eta gazteentzako espazioak bilatuko ditugu”.

Alokairu soziala

Ugaotar zaurgarrienei laguntzeko, herrian hutsik dauden etxebizitzak alokairu baxura bideratzeko proiektua ere aurkeztu du koalizio ezkertiarrak. Egun, alderdiaren arabera, 200 etxe daude bizilagunik gabe: “Jabeekin batera egingo dugu lan, alokairuan segurtasuna eta garantia eskaini ahal izateko”.

Osorik irakurri

☉ Ugao

#M28 | Bidegorria, osasun zentro berria eta aparkaleku gehiago egin nahi ditu Ugaoko EAJk

Hauteskunde-programan 10 ildo nabarmendu dituzte Ugaoko jeltzaleek. Adinekoei eta gazteei zuzendutako esku hartzeak eta irisgarritasuna hobetzekoak ere aurreikusi dituzte

|

Arrigorriaga-Ugao bidegorria Martiartun // Bizkaiko Foru Aldundia

Ugaoko jeltzaleek aurkeztu dituzte hauteskunde-programako ildo nagusiak. Datorren legegintzaldian agintera helduz gero, EAJk Ekaitz Mentxaka alkategaiarekin jarri nahi ditu martxan lau urteei begira prestatu dituzten 10 neurriak. Bidegorria martxan jartzea, polikiroldegiko piszinan aldaketak egitea eta irisgarritasuna hobetzea izango dira jarduketetako batzuk.

Bizkaiko Foru Aldundiarekin hartu-emanetan egon ondoren, eta urte askotako lanaren ostean, bidegorria datorren legegintzaldian bukatuta izan nahi dute jeltzaleek. Herria igaroko duen bizikletentzako bidea haientzako “lehentasuna” dela adierazi du Mentxakak: “Inplikazio osoa eta konpromiso guztia daukagu”.

Halaber, luzetik datorren beste proiektu bati ere heldu nahi diote: osasun zentro berria sortzea. EAJtik jakinarazi dutenez, “modernoagoa, irisgarritasun hobea duena eta zerbitzu berriak ematea ahalbidetuko duena” izango da aurreikusita daukaten zentroa.

Horrekin batera, polikiroldegia herritar guztiei hurbiltzeko esku hartzeak ere egin nahi dituzte. Kiroldegian piszinarako banatutako bi espazio sortzea da proposamenetan biltzen dutena: horietako bat uretako ekintzak egitera bideratuko lukete (haurrentzako edo adinekoentzako igeriketa, adibidez); eta bestea, lasaitzeko gunea izango litzateke (spa eta antzekoekin).

Irisgarritasuna eta bideak

Auzoetan eta bideetan egin behar diren jarduketei lotuta, hainbat zona banatu dituzte jeltzaleek. Ugaotar guztien gozamenerako Goikirin berdegune handia prestatzeaz gain, auzunerako sarbideak hobetzea planteatu dute. Era berean, San Bartolome eta Glorieta de Epalza (Haurreskolako parkea) birgaitzeko obrak egin nahi dituzte.

Hezkuntza zentroetarako bideak hobetzeko, berriz, hilerriko zubitik eskolara doan bidea erdipeatonalizatuko dute, segurtasuna eta irisgarritasuna hobetzeko. Eta ildo beretik handituko dute herriko txandakako aparkalekuen kopurua ere.

Adinekoak eta gazteak

Kolektibo espezifikoei zuzendutako neurrien artean, EAJk nagusienak eta gazteenak jarri nahi ditu erdigunean. Horregatik, jubilatuen etxerako langile gehiago kontratatzea proposatu dute datorren legegintzaldirako, eta gazteei zuzenduta, hauentzako jarduera gehiago antolatzea hitz eman dute (kontzertuak, irteerak, formakuntza eta baita beste herri batzuetako jaietara joateko autobusak).

Energia burujabetza

Urte askotan zehar lanean aritu diren beste proiektuetako bati jarraipena ematea da neurrietatik hamargarrena jeltzaleentzako. Energia berriztagarrien arloan luze jardun arren, egiteko asko dagoela gogoratu dute. Ildo horretatik, “plaka fotovoltaikoak jarriko ditugu, auto elektrikoak kargatzeko puntuak, eta energia-komunitate bat sortzeko aukera aztertuko dugu”, adierazi du Mentxakak.

Osorik irakurri

☉ Ugao

Udiarragako Ama Birjinaren baselizara bisita gidatua egingo dute Ugaon, ekainaren 2an

Udalak, Historia Ezagutzeko Zentroak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak antolatuko dute bisita: 19:30ean hasiko da, gaztelaniaz izango da eta doan

|

Udiarragako ermita plazatik // Geuria

Udiarragako Ama Birjinaren baselizaren ateak gutxitan zabaltzen dituzte herritarrentzako. Baina ekainaren 2an (ostirala) bisita gidatua egingo dute ugaotarrek ermita barrutik ikusi dezaten. Udalak, Historia Ezagutzeko Zentroak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak antolatuko dute bisita: 19:30ean hasiko da, gaztelaniaz izango da eta doan. Parte hartzeko, alde aurretik eman beharko da izena Jane Jauregian edo 946480804 telefonora deituta zein kultura.ugao@ortzadar.es helbide elektronikora idatzita.

Museo Eguneko bisita gidatua Udiarragako baselizan // Geuria

Baselizaren jatorria

Udiarragako ermita 1775ean eraiki zen, izen bereko mendiaren magalean. Baina herritarrengandik urrun egoteak eragiten zituen eragozpenengatik, herrira jaistea erabaki zuten. 1776an, zaharra bota eta harriz harri plazan berria eraikitzen hastea erabaki zuten.

Osorik irakurri

☉ Ugao

Bideoa | On Joan Bizkaiko Jaunak Ugaoko historia azaltzeko ibilbidea egin du hiribildutik

Udiarraga ermita, San Bartolome parrokia, Usilako zubia, eta bukatzeko, Jane Jauregiko museora egin dute bisita bertaratu direnek

|

Museo Egunean Ugaon egindako ibilbide historikoa // Geuria

Museoen Nazioarteko Egunaren harira, maiatzaren 18an, Ugaoko historia hobeto ezagutzeko ibilbidea egin dute herrian zehar. On Joan Bizkaiko Jaunak (Ernesto Fernandez Valerio) egin ditu gida lanak hiribilduko kaleetatik: Udiarraga ermita, San Bartolome parrokia, Usilako zubia, eta bukatzeko, Jane Jauregiko museora egin dute bisita bertaratu direnek. Bertan, Gorka Etxebarria museoko arduradunak hartu du hitza.

Osorik irakurri