Ostirala eta hasi dira Etxebarriko jaiak. Santa Ana elizatik udaletxe plazaraino egin dute kalejira herriko koadrilek. Berrehun bat lagunek egin dute ibilbidea eta enparantza lepo egon da pregoilariak zeintzuk diren jakiteko.
Jose Luis San Llorente eta Mari Carmen Gardoki auzotarrak aukeratu ditu pregoilari jaien komisioak. Bikoteak 50 urte daramatza batera herriko jaietan parte hartzen. Txupinazoarekin batera, jaiei hasiera eman diote Etxebarrin musika, puzgarri eta gozoki artean.
Etxebarriko jaietako egitarau osoa irakurri nahi izanez gero, hemen duzue eskuragarri.
