→Ugao

Ibilbide toponimikoaren aurkezpena eta Euskal Ezkontza Ugaoko Euskal Astean

Martxoaren 15etik 20ra bitartean ospatuko da Ugaoko Euskal Astea. Hainbat ekintza antolatu ditu Udalak, Ugaoko Institutuarekin, Aitamarekin, Etorki Dantza Taldeakin, Sarea Abesbatzarekin eta Harile Elkarte Kulturalarekin lankidetzan.

Egitarauan nabarmentzen da Euskal Ezkontzaren antzezpena. Martxoaren 19an, larunbatez, izango da. Parte hartu nahi duenak izena eman behar du hilaren 17a baino lehen Jane Jauregian, 946 480 704 telefonoan edo kultur-etxea.ugao@bizkaia.org.

UGAOKO EUSKAL ASTEA – EGITARAUA

Martxoak 15, asteartea

10:00 Eskolako ikasleen kantagintza eta bertsolaritza Jane Jauregian eskolako umeei zuzenduta

17:00 Eskolako ikasleen kantagintza eta bertsolaritza Jane Jauregian herritarrei zuzenduta

Martxoak 16, asteazkena

18:00 Ugao-Miraballeseko Ibilbide toponimikoaren aurkezpena. Ondoren bisita-gidatua ibilbidetik

Martxoak 17, osteguna

17:00 Ludoteka Kalean Hiru Tutuko Iturrian

19:30 Kalean kantuz Harile Kultur Elkartearen eskutik

Martxoak 18, ostirala

17:00 Umeentzako tailerrak Aitama Guraso Elkartearen eskutik Herriaren enparantzan (euria egiten badu, Gernika Frontoian izango da)

19:00 Kale antzerkia “Ongi etorri findemundo” Trapu Zaharra taldearen eskutik

Martxoak 19, larunbata

12:00 Euskal Ezkontzaren kalejira

12:30 Euskal Ezkontzaren “Elizkizuna” Herriaren enparantzan

13:00 Kale animazioa Sarea Abesbatzaren eskutik

15:00 Euskal Ezkontza-Bazkaria. Ondoren, bertso-saioa

18:00 Berbena Oxabi Taldearen eskutik Herriaren enparantzan

Martxoak 20, igandea

12:30 Etorki Dantza Taldearen emanaldia Herriaren enparantzan

18:00 Gaztelekuko ekintza

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak