Urtebete darama Galdakaoko Elkarlaguntza Sarea etxebizitzari lotutako arazoak kudeatzen, eta osasun-alarma martxoan ezarri zenetik, lan-ildo hori indartu dute.
Eskatzaile bakoitzeko 600 euroko laguntza emango du Etxebarriko Udalak. Eskaerak ekainaren 1etik 12ra bitartean egin ahal izango dira.
Zeberioko Haurreskolak guztira 10 plaza eskaintzen ditu, 0 eta 2 urte bitarteko haurrentzako. Iaz zortzi haur egon ziren matrikulatuta, eta aurten momentuz bi daude, “iaztik datozena”,...
Etxebarri Bonuak ekainaren 2tik uztailaren 7ra erosi ahal izango dira, eta aurten nobedade bezala Internet bidez soilik erosi ahal izango dira.
Udal zerga eta tasak borondatezko aldian ordaintzeko epea luzatu du bigarren aldiz Basauriko Udalak. Zehazki, azaroaren 30era arte.
Etxebarriko Institutua berrituko du Hezkuntza sailak. Hain zuzen ere, eraikin berri bat eraikiko dute Institutua dagoen leku berean, gaur egungoa ordezkatuz.
Besteak beste, jarduerarik gabeko aldian argia, gasa eta ura finantziatzeko, hileko alokairua ordaintzen laguntzeko edota jardueraren aseguru-primei dagozkien gastuak finantziatzeko emango ditu Ugaoko Udalak diru laguntzak.
Basauriko gazteentzako arreta-zerbitzuari berrekingo dio Gazte Informazio Bulegoak (GIB) ekainaren 1ean. Momentuz Gazteguneak itxita egongo dira.
Maiatzaren 28an egingo dute osoko bilkura Arrigorriagan, udaletxeko udalbatza aretoan. Alarma egoera hasi zenetik lehenengoa izango da eta 39 puntu aztertuko dituzte.
EUDELek deituta, hainbat udalerritan egin dute minutu bateko isilunea gaur eguerdian, Covid-19aren ondorioz hil direnengatiko dolua erakusteko.