Ekainaren 1ean zabalduko dute berriro Aperribaiko kontsultategia. Osasun-alarmaren hasieran, martxoaren 20an, kontsultategia itxi zuen Osakidetzak, arreta guztiak Galdakaora bideratuz.
Minutu bateko isilunea gorde dute dozenaka etxebarritarrek Covid-19agatik hil diren guztien oroimenez, eta ondoren 'Agur, Jaunak' abestia jarri dute.
Antzokien Euskal Sarearekin eta Redescenarekin elkarlanean ari dira Socialeko arduradunak babes- eta segurtasun-protokolo homologatu bat prestatzen.
Irailean hasiko da Social Antzokia zuzeneko ikuskizunekin eta zine programazioarekin. Bazkideek % 35eko deskontua izango dute abendura bitarteko sarreretan.
Obrak ekainaren 1ean hasiko dituzte gaueko ordutegian, 00:00etatik 05:00etara bitartean. Kutsadura akustikoa saihesteko neurriak hartuko dituzte.
Kutsatutakoen kopuruak gora egiten jarraitzen duen arren, egoera egonkortzen ari da. Maiatzaren 18tik 25era bitartean bi kasu berri baino ez dituzte Basaurin diagnostikatu.
Social Antzokiak ateak zabalduko ditu berriro, eta irailean hasiko dira zuzeneko ikuskizunak eta zinea programatzen.
XVI. mendetik 1936ra arteko Galdakaoren historia bildu du Xabier Valencia Barahona historialariak, orduko baserri eta eraikuntzak berreskuratuta.
Ekainaren 1ean zabalduko dituzte Basozelai, San Migel eta Ibaiganeko liburutegiak, baina liburuak itzuli eta hartzeko soilik. Arizko dorretxea ere irekiko dute, erakusketekin bakarrik.
PCR probaren bidez bi koronabirus kasu berri atzeman zituzten atzo Euskal Autonomia Erkidegoan, biak Bizkaian: bata Galdakaon eta bestea Orozkon.