Herritarren ibilgailuak desinfektatzeko lanak hasi zituzten apirilean GBGE elkarteko zenbait boluntariok. Ordutik, guztira 7.820 ibilgailu desinfektatu dituzte.
Maiatzaren 26an zabalduko dute berriro Basaurin herritarrei aurrez aurre arreta emateko zerbitzua. Herritarrek hitzordua eskatu beharko dute aurretiaz.
Haurreskola publikoetan izena emateko epea zabalik dago ekainaren 8ra arte. Hego Uribe eskualdean 11 dira dauden haurreskola publikoak.
Ekainaren 1ean zabalduko dituzte Etxebarriko udal liburutegiak. Momentuz zerbitzu hauek soilik eskainiko dituzte: mailegu-zerbitzu presentziala eta irakurtzeko aretoa 16 urtetik gorako ikasleentzat.
Aurten ez da hiri-udalekurik egongo Basaurin. Horrela erabaki du Basauriko Udalak, “haurren osasun-segurtasuna ezin delako bermatu”.
Komertzio bakoitzeko aurpegirako bina babes-pantaila banatuko ditu Galdakaoko Udalak. Udaltzaingoaren egoitzan banatuko dituzte.
Maiatzaren 25etik aurrera zabalik egongo da berriro Arrigorriagako eta Abusuko Herritarren Arreta Zerbitzua. Astelehenetik ostiralera, modu presentzialean ere eskainiko dute arreta.
Maiatzaren 28tik 31ra bitartean Arrigorriaga herrigunean egingo dute elikagai bilketa. Abusun hurrengo asteetan egingo dute bilketa.
Gaztela kalea, Valentzia eta Extremadura kaleen artekoa, berriro urbanizatuko du Basauriko Udalak. Obrak maiatzaren 25ean hasi eta bi hilabetez luzatuko dira.
Etxerat Elkarteak presoen senideen alde martxan jarritako Kinkea egitasmoaren udaberriko zozketa egin zuten maiatzaren 18an. Hego Uribe eskualdean 5.600 euro utzi ditu zozketak.