Udalak bisa- eta bidaia-gastuak bere gain hartuko dituen bitartean, umeen mantengua familiek ordainduko dute. Ekimenean parte hartzeko epea maiatzaren 20an bukatuko da.
Ugaoko Udalak epea zabaldu berri du udako hilabeteetan Saharako errefuxiatuen kanpamenduetako edota Errusiako umeak hartu nahi dituzten familiek izena emateko. Kanpaina honen helburua da ume horien osasunak hobera egitea udalerriko familiekin dauden bitartean.
Udalak ordainduko ditu etorriko diren umeen bisa- eta bidaia-gastuak. Alabaina, ekimena gauzatu ahal izateko ezinbestekoa da umeak jaso nahi dituzten familien laguntza, hau da, ume horien mantenua euren kargura izango da. Ekimen honetan izena emateko epea maiatzaren 20ra arte egongo da zabalik.
