Martxoaren 5ean, larunbatez, ospatuko da Ugaoko V. Indaba lehiaketa. Historia Ezagutzeko Zentroak jakinarazi duenez, edozein koadrilak, familiak edo pertsonak eman dezake izena.
Izena emateko epea martxoaren 4ra arte egongo da zabalik Jane Jauregian. Hala ere, lehiaketa egunean bertan ere inskribatu daiteke 09:00etatik 10:30etara herriaren enparantzan. Sari banaketa 17:30ean izango da eta egun osoan zehar kale animazioak girotuko du Ugao.
