
Gobernantzako Bikaintasunaren Eloge Zigilua jaso du Basauriko Udalak Europako Kontseiluarengandik. Gobernu onari, kalitateari eta berrikuntza demokratikoari buruzko hamabi printzipioko zerrendan bikaintasunaren kalifikazioa egiaztatuta duten tokiko gobernuentzako...

Bost udalek lortu dute europar zigilua: Basauri, Irun, Urnieta, Ermua eta Leioa. Galdakao eta beste hiru udal gehiago hautagai izan dira.

Etika, gardentasuna, parte-hartzea, kontuak emateko, finantzak, berrikuntza, berdintasuna edota Giza Eskubideak aintzat hartzen ditu zigiluak.