Sareak

☉ Arrigorriaga

[Inauteriak 2017] Mozorroak, desfileak eta jai giroa nagusi Hego Uriben

Hego Uribeko inauteriak otsailaren 24tik 25era bitartean ospatuko dira. Aurretik, otsailaren 19an, udalerri batzuek Kanporamartxoa ospatuko dute.

|

basauri inauteriak agintzari 2016 4

Hego Uribeko inauteriak otsailaren 24tik 25era bitartean ospatuko dira. Aurretik, otsailaren 19an udalerri batzuek Kanporamartxoa ospatuko dute: mendira joan, sua prestatu eta txitxi-burruntzia egitean datza ekimenak. Hona hemen Arrigorriagako, Basauriko, Etxebarriko, Galdakaoko, Ugaoko eta Zaratamoko inauterien egitarauak banan-banan:

Arrigorriaga

Otsailak 19, igandea

11:00-15:00 Kanporamartxoa Mendikosolo eta Mintegia parkeetan

Otsailak 24, ostirala

15:15 Kalejira herri ikastetxetik abiatuta eta dantzen erakustaldia kiroldegiko kantxa urdinean

16:30 Txokolatada

Otsailak 25, larunbata

12:00 Kale-animazioa eta umeentzako jarduerak

15:00 Herri bazkaria ikastetxean

17:00 Disko-festa herriko plazan: Xaibor

18:30 Joaldunak, ikazkinak, atorrak, lamiak, zaku-zaharrak, txatxoak, sorginak… Lonbotik kalejiran irtengo dira herriko plazara. Plazan inauterietako antzezlana egingo dute

20:00 Gaztaina banaketa

Basauri

Otsailak 24, ostirala

17:30 Pailazoak eta zirkoa Taberna Nagusian (San Migel): Pin Poil

17:30-18:30 Euskal Disko Festa Basozelai Gizarte Etxean: Arima Cool Tour

18:00-19:00 Antzerkia eta dantza Kareaga Gizarte Etxean: Dantza kastinga

18:00-20:00 Dekorazio eta mozorro tailerra Taberna Nagusian

18:30 Haurrentzako dantzaldia Madril kalean (Pozokoetxe): Kiko, Koko eta Moko pailazoak

19:30-21:00 Kale-animazioa oinezkoentzako kaleetan: Jimmy Barnatan & The Cocooners

Otsailak 25, larunbata

12:00 Edurre Dantza Taldearen inauterietako kalejira oinezkoen kaleetan zehar

12:30 Basauritar Dantza Taldearen inauterietako kalejira San Fausto plazatik

17:15 Desfilean parte hartuko dutenen elkarretaratzea Social Antzokiaren inguruetan

17:30 Mozorro-lehiaketa San Migeleko pilotalekuan

18:00 Desfilearen hasiera Social Antzokitik: Kale Nagusia, Nafarroa, Begoñako Andra Mari, Kale Nagusia, Goikosoloa eta Solobarria plaza

Otsailak 26, igandea

12:00 Agintzari Dantza Taldearen inauterietako kalejira San Fausto plazatik (euria bada, Solobarria plazan 13:00etan)

17:30 Disko-festa Solobarria plazan: Xaibor

19:30-21:30 Inauterietako jaia Basozelai Gizarte Etxean

Otsailak 28, asteartea

16:00 San Migeleko frontoian jolasak

18:00 Txokolatada eta dantzaldia San Migeleko pilotalekuan

18:00 Haurren mozorro-lehiaketa Solobarriako karpan

Etxebarri

Otsailak 19, igandea

10:00 Kanporamartxoa. Ametzola plazatik irteera Presaraino

Otsailak 25, larunbata

18:00 Desfilea frontoian

Galdakao

Otsailak 24, ostirala

17:30 Haur berbena Kurtzeko plazan: “Rum, rum, rock!”

19:00 Desfilea Plazakoetxetik Kurtzeko plazaraino

20:00 Mozollokerren epaiketa Kurtzeko plazan

20:00 Goizuetako Zaragi-dantza eta Baztango Sagar-dantza Santi Brouard plazatik

Otsailak 25, larunbata

12:00 Migas extremeñas kafearekin Kurtzeko plazan

17:00 Inauteriak Urretan (3-15 urte). Desfilea 19:00etan izango da

19:00 Altsasuko Inauteriak Kurtzeko plazatik Santi Brouard plazara

20:00 Mozorro lehiaketa Kurtzeko plazan

+ Oxabi erromeria taldearen kontzertua Kurtzeko plazan

Usansolo – Zalduondoko Inauteriak

12:00 Kalejira eta dantzak

13:00 Markitos plazan enpalatzea

13:30 Dantzak Oinarin Dantza Taldearekin

14:30 Herri bazkaria

18:00 Markitos jaitsi eta kalejira

18:30 Markitosen epaiketa eta hura erretzea

19:00 Kantuak eta dantzak

Otsailak 26, igandea

12:30 Iñaude eta Artaziak kalejira eta antzezpena Unkina plazan (Usansolo)

17:30 Haurrentzako tailerrak Kurtzeko plazan

Otsailak 27, astelehena

17:15 Mozorro desfilea Gorosibai Kultur Etxean

Otsailak 28, asteartea

17:30 Haurrentzako tailerrak, argazki erreportajea, mozorro desfilea eta disko festa Unkina plazan (Usansolo)

17:30 Haur-berbena Kurtzeko plazan: Standa Banda

19:00 Mozollokerren epaiketa eta hura erretzea Kurtzeko plazan

Ugao

Otsailak 19, igandea

Kanporamartxoa Basakoetxen Harile Kultur Elkarteak antolatuta

Otsailak 24, ostirala

15:00 Eskolako umeen inauterietako kalejira

15:30 Ikasleen ekitaldia herriaren enparantzan

16:15 Txokolatada

17:00 Disko-festa herriaren enparantzan: Xaibor

Otsailak 27, astelehena

17:30 Zumba eta zumbakids animazioa herriaren enparantzan

Otsailak 28, asteartea

17:30 Umeentzako jokoak herriaren enparantzan

19:00 Kiskailuren hileta herriaren enparantzan

19:30 Txokolatada

Zaratamo

Otsailak 25, larunbata

19:00 Desfilea eta mozorro lehiaketa, animazioa eta txokolatada Arkotxako pilotalekuan

Otsailak 28, asteartea

17:30 Magia Imanol Ituñoren eskutik eta txokolatada Elexalde Kultur Etxean

☉ Arrigorriaga

Merkataritza Plan Estrategikoa martxan ipiniko dute Arrigorriagan, hiri-ekonomia jasangarria, gertukoa eta lehiakorra indartzeko

Arrigorriagako datuak jasotzeko herritarrei zuzendutako inkestak zabalduko dituzte, bai merkataritza sektorean, bai herritarren artean

|

Saltokiak, Arrigorriagan // Geuria

Hurrengo hilabeteetan Merkataritza Plan Estrategikoa martxan ipiniko dute Arrigorriagan Udalak eta Adeckak, Ikertalderen laguntzarekin.

Prozesu parte-hartzailea izango da eta urritik 2030. urterako iraupena izango du. “Helburua da hiri-ekonomia jasangarria, gertukoa eta lehiakorra indartzea, tokiko garapena dinamizatzea eta merkataritza, ostalaritza zein zerbitzuen ehuna sendotzea”, zehaztu dute udal ordezkariek. Plana udalerriko politika lokalak eguneratzeko estrategia orokorrean kokatzen dela gehitu dute Udletik: “Modu transbertsalean barne hartzen ditu mugikortasuna, kultura, kirola eta hiri-ekonomia bezalako arloak”.

Plan honek gobernu planean jasotako konpromiso bi hartzen ditu barne: 21 neurria (udalerriko saltoki hutsen zerrenda egitea eta horien balizko merkataritza-kudeaketa aztertzeari buruzkoa) eta 23.a (merkataritza-negozioen erreleboa sustatzeko programa diseinatzea eta abian jartzeari buruzkoa).

Hilabete honetan bertan abiaraziko dute plana, tokiko merkataritza-proiektuetan esperientzia duen Ikertalde aholkularitza-enpresaren laguntzarekin: “Emaitza izango da 2030era arteko ibilbide-orri bat, sektorearen erronka nagusiei aurre egiteko eta herritarren beharrei erantzuteko diseinatua”.

Izan ere, Ikertalden Estatistika zerbitzu publikoekin elkarlanean aritzen dira, analisi konplexu kuantitatibo eta kualitatiboen garapenerako informazioa sortu eta ustiatzeko; pertsonak zein enpresak hartuta helburu eta plan estrategikoak burutzen eskarmentua dute: “Erreferentziazko enpresa gara azterlanak zein plan estrategiko instituzionalak gauzatzen, lurralde-eskala desberdinetan: udalerrietan, eskualdeetan, lurralde historikoetan…).”

Herritarrei galdetuz

Arrigorriagako datuak jasotzeko herritarrei zuzendutako inkestak zabalduko dituzte, bai merkataritza sektorean, bai herritarren artean. Udaletik azaldu dute telefono bidezko inkestak eta lansaioak izango direla: “Gainera, partaidetzarako kanalak gaituko dira tokiko eragileen eta Arrigorriagako bizilagunen ekarpenak jasotzeko”, gehitu dute.

Udaletik deia zabaldu diete herritarrei prozesu parte-hartzaile honetan parte hartzera. “Arrigorriagako merkataritzak etorkizuna izan dezan nahi dugu, garai berrietara egokituz baina gertutasuna galdu gabe, eta gure auzoen bizitzaren motor izaten jarrai dezan. Diagnostiko hau urrats beharrezkoa da estrategia partekatu baten bidez aurrera egiteko”, izan dira Gaizka Ibarretxe Ekonomia, Merkataritza eta Enplegu zinegotziaren berbak.

Osorik irakurri

☉ Arrigorriaga

7.000 Arrigobono jarriko dituzte salgai astelehenetik aurrera Arrigorriagan

Astelehenean jarriko dituzte salgai bonoak, eta azaroaren 16a arte luzatuko da kanpaina, 40 saltokitan. 40.000 euro bideratu ditu Udalak

|

Arko dendaren aurrean egin dute argazkia // Arrigorriagako Udala

Arrigorriagako Udalak eta ADECKA merkatari elkarteak martxan jarri dute beste urtebetez Arrigobono kanpaina. Urriaren 6tik aurrera izango dira eskuragarri izena eman duten 40 saltokitan, eta azaroaren 16ra arte iraungo du ekimenak —bonuak lehenago agortzen ez badira behintzat—. Guztira 7.000 bonu banatuko dira, udalaren aldetik 40.000 euroko laguntzarekin.

Bi formatu egongo dira aukeran: 30 euroko bonua (bezeroak 20 euro ordaindu eta 10 euroko hobaria jasoko du) eta 10 eurokoa (7,50 euroko gastuarekin eta 2,50 euroko hobaria). Pertsona bakoitzak gehienez 30 euroko bi eta 10 euroko lau bonu erosi ahalko ditu.

Maite Ibarra alkateak azpimarratu du kanpainaren helburua “tokiko merkataritza indartzea eta merkatarien lana balioan jartzea” dela. ADECKAko ordezkarien hitzetan, berriz, ekimenak «arnasa ematen dio hurbileko merkataritzari eta inbertsio kolektiboa bihurtzen da, gure kaleetako bizitza eta enplegua indartuz”.

Informazio gehigarri guztia arrigobono.eus web orrian aurkituko daiteke.

Osorik irakurri

☉ Arrigorriaga

Arrigorriagarren laguntza eskatu dute Adikzioen Prebentziorako Tokiko Plana egiteko

Prozesuaren lehen fasean herritarrei zuzendutako galdetegi bat prestatu du Udalak, arrigorriagarren kezkak identifikatzeko

|

Alkohola, jaietan // Geuria

Arrigorriagako Adikzioen prebentziorako tokiko planaren helburua bizitza-ohitura osasungarriak sustatzea, substantzien kontsumoari eta bestelako jokabide adiktiboei lotutako arriskuak murriztea, eta laguntza eta baliabideak eskaintzea da behar dituzten pertsona eta familiei.

Udalak tokiko plana martxan ipini du eta prozesu parte-hartzailea prestatu du herritarren kezkak ezagutzeko. Horretarako, galdetegi bat prestatu dute eta horren bidez osasuna sustatuko duen eta arriskuak murriztuko dituen neurriak zehaztuko dira.

“Ekimen komunitarioa da”, azaldu dute udal ordezkariek, “eta gizarte-eragileak zein herritarrak inplikatu nahi ditu ingurune osasungarri eta seguruago bat eraikitzeko”.

Horiek horrela, lehen fase honetan arrigorriagarren kezkak jaso nahi dituzte esteka honetan topa daitekeen galdetegia erantzunez eta inkestatik aterako diren emaitzek “ekintza espezifikoak zehazteko” balioko dutela azaldu dute Udaletik, “arrigorriagarren
kezka nagusiei erantzuna emateko”.

Galdetegian “Azken lau urte hauetan teknologia berrien adikzioak zein joera izan du Arrigorriagan?” edo “zer egin beharko litzateke Arrigorriagan adikzioen prebentzioa sustatzeko?” bezalako galderak agertzen dira. Minutu gutxitan burutu daitekeen inkestatxoa da.

Herritarrak parte hartzera gonbidatu dituzte.

Osorik irakurri

☉ Arrigorriaga

Dozenaka autoren arteko legez kanpoko lasterketa eragotzi dute Mendikosolon

Polizia Mendikosolora hurbildu eta Basauri, Bilbo, Arrasate, Balmaseda, eta Gasteizetik etorritako 100 auto baino gehiago topatu zituzten parkeko inguruetan

|

Mendikosolo parkeko aparkalekua / GMaps

Arrigorriagako Udaltzaingoak eta Ertzaintzak Mendikosolotik Abusura doan errepidean ospatu behar zen legez kanpoko lasterketa bat eragotzi zuten igande goizaldean.

Joan den igande goizaldean, 00:45ak aldera, Mendikosolo inguruko auzotarrek “ohi baino trafiko handiagoa” sumatu zuten auzoko inguruetan, eta abisua eman zioten Arrigorriagako udaltzaingoari.

Udaltzainak, Ertzaintzarekin elkarlanean, Mendikosolora hurbildu eta Basauri, Bilbo, Arrasate, Balmaseda, eta Gasteiztik bertaratutako dozenaka auto batu ziren parkeko inguruetan. “Era honetako ekintzak egiten diren lehen aldia ez dela” azaldu dute zenbait auzotarrek sare sozialetan.

Ertzaintzak lasterketa ilegal hartan parte hartuko zuten gidariak identifikatu ditu.

Osorik irakurri

☉ Arrigorriaga

Arrigorriagako Emakume helduentzako programan izena emateko epea zabaldu dute

Saioetan psikologia eta generoa, kognizio-estimulazioa eta idazlea eta ahalduntzea gaiak landuko dituzte parte-hartzaileek

|

Emakumeak // Melissa Askew, Unsplash

Emakume helduentzako programan izena emateko epea zabaldu dute Arrigorriagako herrigunean eta Abusu auzoan.

Programak, Jabekuntza Eskolaren esparruan, emakumeen ahalduntze indibiduala eta kolektiboa sustatzeko helburua du, emakumeen egoera-aniztasunari erreparatuta.

“Ikasturtean zehar, hainbat emakume eta horien ahalduntze-estrategiak ezagutaraziko dituzte, autoestimua eta segurtasun pertsonala landuko dituzte eta emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunaren aurrean jarrera arduratsuak eta aktiboak bultzatuko dituzte ikuspegi feminista batetik”, azaldu dute Arrigorriagako udal ordezkariek.

Saioetan psikologia eta generoa, kognizio-estimulazioa eta idazlea eta ahalduntzea gaiak landuko dituzte parte-hartzaileek.

Izen emateak

Herriguneko saioei dagokienez, aurkezpena urriaren 7an egingo dute udaletxeko prentsa aretoan, 17:00etan. Saioak astearte eta ostegunetan izango dira eta talde bi antolatu dituzte: 16:00etatik 17:30era bitartekoa eta 17:30etik 19:00ak artekoa. Lehen saioa urriaren 14an izango da.

Abusuri dagokionez, programa Abusuko Zentro Soziokulturalean prestatu dituzte eta aurkezpen eguna urriaren 8an izango da, 17:00etan. Talde bakarra egongo da bertan, 16:00etatik 19:00ak arte. Lehen saioa urriaren 15ean izango da.

Izen emateak herriguneko eta Abusuko Herritarren Arreta Zerbitzuan (HAZn) egin daitezke. Informazioa 944 020 200 telefono zenbakian edo berdintasuna@arrigorriaga.eus helbide elektronikora idatziz lor daiteke.

Osorik irakurri