Sareak

☉ Etxebarri

Etxebarribusa doakoa izango da maiatzaren 10ean goizean, Koadrila Eguna dela eta

Goizean doakoa izango da Etxebarribus zerbitzua. Gainera, gaueko zerbitzua 01:00ak arte luzatuko dute

|

Doakoa izango da Etxebarribusa 11:00etatik 15:00etara, eta gaueko zerbitzua 01:00ak arte luzatuko dute // Etxebarriko Udala

Maiatzaren 10ean, larunbatez, Koadrila Eguna izango da Zintururi plazan, Etxebarrin (hemen egitaraua!)

Eta, mugikortasuna errazteko eta parte hartzea sustatzeko, Etxebarribusa doakoa izango dela adierazi dute udal ordezkariek.

“Etxebarribusa doakoa izango da 11:00etatik 15:00etara“, diote.

Gainera, jarduera nagusiak amaitzean joan-etorriak errazteko eta etxebarritar guztien mugikortasuna bermatzeko, Etxebarribusaren ordutegia igande goizaldeko 01:00ak arte luzatuko dutela jakinarazi dute.

Segurtasuna indartzea

Mugikortasunean erraztasunak jartzearekin batera, Etxebarriko Udalak segurtasun-dispositiboa indartuko du maiatzaren 10ean.

“Ospakizun seguru eta lasaia bermatzeko, Udaleko Hiritarren Segurtasunerako Arloak, Ertzaintzarekin koordinatuta, segurtasuna indartzeko dispositibo zabala diseinatu du”, diote.

Zentzu horretan, udaltzainak eta ertzainak “ugaritu” egingo direla adierazi dute udal arduradunek.

“Era berean, 3. lineako geltokian segurtasun pribatuko zerbitzua indartzeko eskatu diogu Euskotreni, hori baita egunean zehar jende gehien biltzen den guneetako bat”, diote.

Udalak gogorarazi du Koadrila Eguna “gozamen kolektiborako” pentsatutako jardunaldia dela, “errespetuan, bizikidetzan eta parte-hartzean oinarritua”: “Ez da pertsonen askatasuna urratzen duen edo jaien garapena nahasten duen portaerarik onartuko. Jaiak errespetuz parte hartu nahi duten herritar guztientzat irekita daude. Balio hauek partekatzen ez dituztenak ez dira ongi etorriak izango”, diote.

☉ Etxebarri

Haurren ongizatea eta babesa sustatzeko kanpaina berria martxan jarriko du Tratu On Etxebarrik

Haur eta nerabeen entzute aktiboa eta parte-hartzea, emozioen kudeaketa, edota desprotektzio-zantzuak antzematea bezalako gakoak zabalduko dituzte hainbat euskarritan

|

Tratu On Etxebarrik kanpaina berria jarriko du martxan datozen hilabeteei begira // Geuria

Tratu On Etxebarri batzordeak, udalerriko gizarte-erakunde, elkarte kultural, kirol-klub eta aisialdiko taldeekin elkarlanean, kanpaina berri bat martxan jarriko dute haurren ongizatea eta babesa sustatzeko.

Datozen hilabeteetan zehar, hamabostero mezuak zabalduko dituzte hainbat euskarritan, familiei, hezitzaileei, monitoreei eta entrenatzaileei, eta erreferente diren pertsona helduei zuzenduta.

Gako bakoitzak eguneroko bizitzako alderdi garrantzitsuak jorratuko ditu, besteak beste: haur eta nerabeen entzute aktiboa eta parte-hartzea; mugen eta emozioen kudeaketa errespetuzkoa; maitasunean eta enpatian oinarritutako laguntza hezitzailea; desprotektzio-zantzuak antzeman eta jarduteko beharra; eta komunitate osoaren erantzukidetasuna, haurren eskubideak bermatzeko bidean.

Osorik irakurri

☉ Etxebarri

Euskara Batzordea berriro aktibatu nahi dute Etxebarrin, urtean zehar ekintzak egiteko

Euskararen Nazioarteko Egunaren harira hamaika ekintza antolatu dituzte azaroaren 27tik abenduaren 7ra bitartean. Gainera, Euskara Batzordea berraktibatzeari ekin diote herrian

|

basauri arizko ikastola 2018 euskaraz bizi horma margoketa
Euskararen alde eskualdean egindako mural bat // Geuria, artxiboa

Euskararen Nazioarteko Egunaren testuinguruan, eta herritarren kezkei eta zalantzei erantzuteko Euskara Batzordea berriro aktibatzea erabaki dute Etxebarrin.

Asmoa da talde bat eratzea eta “aldian-aldian” elkartzea eta euskararen inguruan hausnarketa egitea. “Horrez gain, urtean zehar euskaraz ekimenak antolatzeko berraktibatu nahi dugu batzordea, ez dadin bakarrik mugatu Euskararen Nazioarteko Egunera, baizik eta urtean zehar ere”, adierazi diote GEURIAri batzordeko kideek.

“Zergatik kaleetan euskara horren gutxi entzuten dugun hausnarketa mahai gainean jarri nahi dugu, eta euskararen postureotik euskararen erabilerara jauzia egiteko formula batzuen bila ere aritu nahi dugu ekimen berraktibatze honekin”, diote.

Era berean, herrian antolatzen diren jardueretan hizkuntza irizpideen faltari irtenbidea eman nahi dio Euskara Batzordeak: “Arlo horretan ere lan egin nahiko genuke”.

Herrian deialdia egingo dute Euskara Batzordean parte hartu nahi duten kide berriak erakartzeko: “Ahots berriak entzun eta aurpegi berriak ikusi nahi ditugu batzorde berritu honetan”.

Osorik irakurri

☉ Etxebarri

Umorezko bakarrizketa, Mintzodromoa eta lehiaketak antolatu dituzte Etxebarrin, Euskararen Eguneko programazioan

|

Besteak beste, Mintzodromoa egingo dute Etxebarriko Institutuan // Argazkia: Euskaraldia Etxebarri

Abenduaren 3a da Euskararen Nazioarteko Eguna. Eta, egun horren testuinguruan, Etxebarrin hainbat jarduera antolatu dituzte Etxebarriko Institutuak, Tarrastak, Etxebarriko Euskaltegiak, Kukullaga ikastetxeak, Talka Gazteguneak eta Etxebarriko Udalak abenduaren 7ra bitartean.

Euskararen Egunean bertan, abenduaren 3an, Etxebarri Txiki Jaia antolatuko dute frontoian (10:00) Kukullagako ikasleentzat, eta arratsaldean, 18:30ean, Manex Astigarragaren umorezko bakarrizketa izango da Talkan, helduei zuzenduta.

Tarrastak Egunean Behin jokoa eta bertso txapelketa prestatuko ditu azaroaren 27tik abenduaren 3ra bitartean.

Institutuan, Euskaltegian eta Kukullaga ikastetxeetan ere hamaika ekintza antolatu dituzte: mintzodromoa, euskal dantzak, musika emanaldia eta aisialdirako jokoan Institutuan; Mihiluze lehiaketa, Hitzpasa jokoak eta podcast bat Euskaltegian; eta herri kirolen ginkana eta bertso emanaldia Kukullaga ikastetxean.

Etxebarri | Euskararen Eguna 2025

Azaroal 24-Abenduak 3
‘Euskaraz Bizi Nahi Dut’ kanpaina eta banderak saltzea Euskara Zerbitzuan (Cime)

Abenduak 3, asteazkena
Etxebarri Txiki Jaia: antzerkia (ikasleentzat)
10:00 Frontoia

Umorezko bakarrizketa: Manex Astigarraga, ‘Margolari’ (helduentzat)
18:30 Talka

Egunean Behin jokoa eta Bertso txapelketa
Tarrasta

Mintzodromoa, euskal dantzak, musika emanaldia eta aisialdirako jokoak
Etxebarri BHI

Mihiluze lehiaketa, Hitzpasa jokoak eta podcasta
Euskaltegia

Herri kirolen ginkana eta bertso emanaldia
Kukullaga ikastetxea

Abenduak 7, igandea
Zineforuma: ‘Aupa Etxebeste!’
17:30 Talka

Osorik irakurri

☉ Etxebarri

Palestinako errealitatea ezagutzeko bertako bi herritarren hitzaldia antolatu dute Etxebarrin

|

Argazkia: Latrach Med Jamil, Unsplash

Palestinako errealitatea ezagutarazteko eta herritarrei hurbiltzeko topaketa antolatu du Etxebarriko Udalak azaroaren 27an, ostegunez.

Afaf Alnajjar eta Mohammad Farajallah palestinarrak izango dira hizlarietako bi: Alnajjar Palestinatik etorri berri den emakumea da, eta Farajallah aspalditik Bizkaian bizi den palestinarra da. Besteak beste, egokitze-prozesua eta jatorrizko komunitatearekin dituzten loturak azalduko dituzte.

Ez dira, ordea, hizlari bakarrak izango: Bea Berzosa Zugaztietako eskolako zuzendaria da eta bere ikasleekin garatutako hezkuntza-proiektua aurkeztuko du.

Familia palestinar batekin egindako bideo-dei baten inguruko proiektua azalduko du, eta familia horren historian oinarritutako liburu bat sortu du.

“Bere esku-hartzeak erakutsiko du Bizkaitik ere posible dela beste errealitate batzuetan laguntzea, ikastea eta horiekin elkartasunean jardutea”, diote udal ordezkariek.

Topaketa azaroaren 27an, ostegunez, izango da Kultur Etxean, 19:30ean (gazteleraz). Sarrera librea izango da lekua bete arte.

Ekimen honekin, Etxebarriko Udalak giza eskubideekin duen konpromisoa indartzen du, elkarrizketarako, hausnarketarako eta entzute aktiborako gune bat eskainiz.

Osorik irakurri

☉ Etxebarri

Goma gaineko Bizkaiko txapelketa jokatuko da Etxebarrin azaroaren 29an

|

Azaoaren 29an izango da txapelketa frontoian // Argazkia: Turismo Euskadi

Bizkaiko Goma gaineko Sokatira txapelketa jokatuko da azaroaren 29an Etxebarrin.

Frontoian izango da 18:30ean eta gizonezkoen eta emakumezkoen kategoriak lehiatuko dira.

Abadiño, Gaztedi, Goiherri eta Forua taldeak dira lehiatuko direnak, 8×8 mistoa 580 kiloko kategorian.

Herri Kirol Federazioak antolatu du, Udalaren laguntzarekin.

Osorik irakurri
📩 ✏️ Olentzero eta Mari Domingiri gabon gutuna
📩 ✏️ Gabon gutuna