Herriak
Enrique Arnaiz omendu dute Galdakaon, Lagun Onak Areto Futbol klubean egin duen 35 urteko ibilbideagatik
Lagun Onak Areto Futboleko presidente izan da Enrique Arnaiz 35 urtez, kluba 1990. urtean sortu zenetik

Lagun Onak Areto Futbol klubak omenaldia egin dio Enrique Arnaizi. Presidente bezala 35 urte eman ditu Arnaizek eta horregatik “omenaldi hunkigarria” egin zioten maiatzaren 11n Urretan.
1990an Lagun Onak Areto Futbola sortu zutenetik presidente lanetan ibili da Arnaiz. “Omenaldi bezala plaka bat eman genion Enriqueri, publikoaren zaparradaren artean”, diote. Horren ostean, Enriquek berak hartu zuen hitza denei eskerrak emateko.
Talde galdakoztarrak denboraldiko azken partida jokatu zuen etxean maiatzaren 11n eta neurketa hasi baino lehen egin zioten Enriqueri omenaldia.
Lagun Onakek beste urte batez jarraituko du Hirugarren Mailan, iaz igoera lortu ostean.
☉ Arrigorriaga
Argazkiak | Euriak ez ditu Arrigorriagako herri-inauteriak geldiarazi
Ehunka arrigorriagarrek hartu dute parte aurtengo inauterietan. Plazara heltzean, Ibarra inkisidorearen herri-epaiketa egin dute

Gaur goizean inauteriak girotzen hasi dira eta arrastirako bero-bero egon da giroa herrigunean. Elkarretaratzearen ostean (eta iragarritakoa baino zertxobait lehenago), kalejira hasi dute Odolemaileen plazatik. Bertatik Urgoiti pasealekura igaro dira eta artez artez udaletxeko plazara heldu dira.
Ehunka arrigorriagarrek hartu dute parte aurtengo inauterietan. Plazara heltzean, Ibarra inkisidorearen herri-epaiketa egin dute. Bertan izan gara!































































































☉ Basauri
Argazkiak | Lau urtaroak, Oilategi Deluxe eta Txorimaloak izan dira mozorrorik onenak Basaurin
Inauterien barruan mozorro lehiaketa antolatu dute gaur, otsailak 14, Basaurin. Desfilea bertan behera geratu da euriagatik, baina kuadrillek aukera izan dute euren mozorroak Solobarriako karpan erakusteko.
Bederatzi pertsona baino gutxiagoko kategorian, hirugarrenetik lehenengora hauek izan dira irabazleak: Furbiak (200 euro), Zeruko begiak (400 euro) eta Txorimaloak (550 euro).
Eta, bederatzi pertsona baino gehiagoko kategorian honakoak saritu dituzte: Parqueo sobre ruedas (250 euro), Globotxos (500 euro) eta Oilategi Deluxe (750 euro).
Gainera, Inautxo Saria ere banatu dute, eta kategoria honetan Lau urtaroak kuadrillak irabazi du saria (550 euro).






























☉ Hego Uribe
Trenbidera jausitako zuhaitz batek 30 minutuko atzerapenak eragin ditu Hego Uribeko Renfeko C3 linean
Ezbeharrak atzerapenak sortu ditu distantzia luzeko trenetako joan-etorrietan eta baita C3 lineako aldirietan, oro har

Haizearen ondorioz, zuhaitz bat trenbidera erori da Ugao eta Laudio artean gaur arratsaldean.
Ondorioz, gutxienez 30 minutuko atzerapenak eragin ditu tren zerbitzuan: bai distantzia luzeko joan-etorrietan eta baita Hego Uribe eskualdetik igaro den C3 linean.
☉ Usansolo
Elexalde Institutuko DBHko Usansoloko ikasleek 2026-2027 ikasturtean autobus zerbitzua izango dutela esan du Hezkuntzak
Usansoloko ikasle baten amak otsailaren 12an GEURIAn salatu zuen DBHko 3. eta 4. mailako ikasleek ez zutela autobus zerbitzurik izango. Hurrengo egunean, ordea, mezua jaso zuten esanez garraio zerbitzua izango dutela

Galdakaoko Elexalde Institutuko DBHko Usansoloko ikasleek autobus zerbitzua izango dute datorren ikasturtean.
Usansoloko ikasle baten guraso batek GEURIAn salatu zuen Hezkuntza Sailetik esan zietela 2026-2027 ikasturtean DBHko 3. eta 4. mailako Usansoloko ikasleek ez zutela autobus zerbitzurik izango instititura joateko ez itzultzeko ere.
Eta, salaketa GEURIAn publiko egin eta hurrengo egunean (otsailaren 13an) mezu bat jaso zuten gurasoek: “Bizkaiko Lurralde Ordezkariak adierazi digu datorren ikasturtean, 2026-2027, Usansoloko DBHko ikasleek garraio zerbitzua izango dutela”.
“Berri ona da, ikusi beharko da ea betetzen den eta zenbat urterako den. Momentuz, datorren ikasturterako jartzen du”, esan dio Usansoloko ikasle baten amak GEURIAri.
☉ Arrigorriaga
Arrigorriagako udal ordezkariak Lanbarketako auzotarrekin elkartu dira irisgarritasun arazoak hobetzeko
“Datozen hilabeteetan bileran aztertutako aukerak eta proposamenak jaso eta egituratuko dituen auzoaren plan orokorra aurkeztuko diegu bizilagunei”, azaldu dute Udaletik

Maite Ibarra Arrigorriagako alkatea eta David Cidre Auzoetako eta Hirigintzako zinegotzia Lanbarketako bizilagunekin elkartu dira Arrigorriagako auzoko irisgarritasun arazoei irtenbidea bilatzeko eta bertako aparkalekua hobetzeko. Topaketa hau Udalak auzoen bizi-kalitatea hobetzeko duen estrategiaren parte da
“Lanbarketako auzotarren bertaratze handia egon zen; guztion artean auzoak irisgarritasunari eta aparkalekuari dagokionez eskaintzen dituen aukerak eztabaidatu eta zirriborratu genituen”, azaldu du Cidrek.
Auzotarrekin izandako bileraren ondoren, Udalak konpromiso zehatza hartu du: “Datozen hilabeteetan bileran aztertutako aukerak eta proposamenak jaso eta egituratuko dituen auzoaren plan orokorra aurkeztuko diegu bizilagunei”.









