Sareak

☉ Etxebarri

Programa / San Antonioko jaiak 2025

|

Ekainaren 6tik 15era bitartean 65 jarduera antolatu ditu San Antonioko Jai Batzordeak // Geuria

Ekainaren 6tik 15era bitartean izango dira San Antonioko jaiak Etxebarrin. Jai Batzordeak 65 jarduera antolatu ditu; hala nola, kontzertuak, haurrentzako jarduerak, lehiaketa gastronomikoak eta ikuskizunak.

Egitaraua / San Antonioko jaiak 2025

Ekainak 4-6
III. Pintura, marrazki eta eskulanen erakusketa Kultur Etxean

Ekainak 6, ostirala
19:30 Txupinazoa Zintururi plazan eta ondoren kuadrillan jaitsiera
23:00 Dantzaldia Zintururin: La Estampida

Ekainak 7, larunbata
10:00-14:30 XI. Putxera eta tortilla lehiaketa
11:30 Helduentzako Tiratxinen XII. Txapelketa Batzordearen karpan
11:30 Euskal dantzen erakustaldia Zintururin
16:30 Herri-kafea eta bingoa
18:00 Kuadrillen X. Ginkana Zintururin
18:30 Antzerkia Kultur Etxean auzoko aktoreekin
19:00 Hirugiharra Chill Out tabernan
19:30 Hirugiharra La Cabaña tabernan
19:30 Pintxopotea La Presa tabernan
20:00 Txorizoa sagardoarekin
23:00 Dantzaldia Zintururin: La Resistencia

Ekainak 8, igandea
08:00 Altxatu San Antonio! El Despiste Txaranga Bizkaia Goxotegitik
11:00-14:00 Haurrentzako puzgarriak Zintururin
12:00 Arku tiro parte hartzailea La Presan
12:30-13:00 Moltó moto txikien lasterketa Zintururin
12:30 Limonada mokadutxoarekin Batzordearen txosnan
12:30 Vermouth eta pintxopotea Batzordearen txosnan
13:00 Kontzertua Batzordearen txosnan: Dirty Clean’s
14:00 Pintxo solidarioa Etxezuri tabernan Batzordearen alde
14:30 Paella-jana La Cabaña tabernan
17:00 Pala txapelketako finalak Zintururiko frontoian
17:30 Igel-toka lehiaketa Etxezuri tabernan
18:00-19:30 Nerabeen Prix Handia Zintururin (12-16 urte)
19:30-21:00 Helduen Prix Handia Zintururin
20:00 Hirugihar-jan herrikoia Zintururi plazan

Ekainak 10, asteartea
17:00-18:00 Senior Bingo Handia Zintururi plazan (+60 urte)
18:15-19:15 III. Senior Olinpiada Zintururin (+60 urte)
19:30 Olinpiaden eta pintura lehiaketaren sari banaketa Zintururin
19:45 Luntxa adinekoentzat Zintururin
20:00 Dantzaldia

Ekainak 11, asteazkena
17:30 Haurrentzako jarduerak Zintururin
19:30 Txokolatada

Ekainak 12, osteguna
18:00-19:30 Dantza-saioa Irene Sotorekin Zintururin
20:00-22:00 Pintxopotea txosnetan
20:00 Motoziklonak Elektrotxaranga Zintururitik
22:30 Suzko zezena Zintururinç
23:00 Etrnty saioa Batzordearen karpan

Ekainak 13, ostirala. San Antonio eguna
15:00 Gazte bazkaria Zintururin
18:30 Meza
19:00 Hirugihar-jana Chill Out tabernan
20:00 Gurdien igoera Galizia kalean
20:00 Hirugihar-jana Etxezuri tabernan
22:30 Kontzertua Zintururin: Eraso
00:00 El Santos eta Torrasi Zintururin
00:30 Gautegun Erromeria Zintururin

Ekainak 14, larunbata
11:00-13:30 Ur-puzgarriak Zintururin
12:45-13:30 Apar jaia
12:30-14:00 Pintxopotea
13:00 Kalejira Kuklux Fanfarrearekin txosnagunean
14:30 San Antonio Champions Burguer Zintururin
17:00 Tute txapelketa Jubilatuak Goikoa tabernan
18:00 Kuadrillen arteko Zelai errea I. Txapelketa Zintururin
19:00 Pop-Rock kontzertua Kukuiaga Areto Futbolaren eta Kukullaga Eskubaloi Taldearen txosnetan: Calentando la banda
19:00 Txitxi-burruntzia Chill Out tabernan
19:30 Txorizo-jana La Cabaña tabernan
20:00 Kontzertu flamenkoa Etxezuri tabernan
23:00 Dantzaldia Zintururin: Synergia taldea

Ekainak 15, igandea
10:00-14:00 Paella eta sangria txapelketak Zintururin
11:30 Ponpa tailerra Tobirekin
18:00 Dantza emanaldia: Ohana Dance School Show
19:00 Jaien amaiera
20:00 Hot Dog herrikoia Zintururin

☉ Etxebarri

Lehen sorospenei buruzko ikastaroa jasoko dute Etxebarriko Kukullagako ikasleek

Bihotz-birikak bizkortzeko maniobrak eta desfibriladore erdiautomatikoak erabiltzea ikasteaz gain, bide-segurtasuna edo indarkeria adibideak identifikatzea ikasiko dute Lehen Hezkuntzako ikasleek

|

Besteak beste, bihotz-birikak bizkortzeko maniobrak egiten ikasiko dute LHko 3. mailako ikasleek // Etxebarriko Udala

Kukullaga ikastetxeko ikasleak Prebentzioaren eta Segurtasunaren Astea izango dute gaurtik ostiralera bitartean. Besteak beste, bihotz-birikak bizkortzeko maniobrak eta desfibriladore erdiautomatikoak erabiltzea ikasteaz gain, bide-segurtasuna edo indarkeria adibideak identifikatzea ikasiko dute Lehen Hezkuntzako ikasleek.

Egunero gai jakin bati buruzko ikastaroa jasoko dute eta tailerrak Euskadiko Osasun Larrialdietako Teknikarien Elkarte Profesionaleko (EusTES), Gazteen Gurutze Gorriko, Osakidetzako, Udaltzaingoko, Ertzaintzako, Suhiltzaileetako, Etxebarriko TratuOn proiektuko eta Tarrasta Gazteguneko ordezkariek eskainiko dituzte.

Prebentzioaren eta Segurtasunaren Astea urtero antolatzen dute ikastetxearen eta ikasleen balorazio onen ostean, bide-segurtasuna, haurren tratu ona, larrialdiak eta osasuna bezalako gaietan hezteko.

“Etxebarriko Udalak ikasleak txikitatik prebentzioaren eta segurtasunaren arloan lantzearen eta prestatzearen aldeko apustua egiten du, komunitate osoaren bizitza eta ongizatea babestuko dituzten ohiturak sustatzeko”, diote udal ordezkariek.

Etxebarri | Prebentzioaren eta Segurtasunaren Astea

Urtarrilak 12, astelehena
‘Indarkeria identifikatzea gustatzen zaidanetik eta gustatzen ez zaidanetik’ prestakuntza Etxebarriko TratuOn proiektuaren eskutik
Lehen Hezkuntzako 1. mailako ikasleentzat

‘Bide-hezkuntza eta istripuetako hasierako arreta’ prestakuntza EusTES, Gazteen Gurutze Gorria era Udaltzaingoaren eskutik
Lehen Hezkuntzako 3. mailako ikasleentzat

Urtarrilak 13, asteartea
‘112 eta Babes Zibila’ prestakuntza Osakdetzaren eskutik
Lehen Hezkuntzako 2. mailako ikasleentzat

Urtarrilak 14, asteazkena
‘Bihotz-biriketako bizkortzea (BBB) eta desfibriladore erdiautomatikoaren (KDEA) erabilera’ prestakuntza EusTESen eskutik
Lehen Mailako 5. mailako ikasleentzat

Urtarrilak 15, osteguna
‘Etxeko arrikuak era larrialdi-zerbitzuek zer egiten duten jakiteko’ prestakuntza EusTES, Gurutze Gorria, Osakidetza, Bizkaiko Foru Aldundiko Suhiltzaileak, Udaltzaingoa eta Ertzaintzaren eskutik
Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleentzat

Urtarrilak 15-16
‘Idarkeria adibideen bidez identifikatzea’ prestakuntza Tarrasta Gaztegunearen eskutik
Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleentzat

Osorik irakurri

☉ Etxebarri

‘Zientziaren eta Berrikuntzaren Hiria’ saria berritu du Etxebarriko Udalak

|

Saria 17 udali berritzeko ebazpena argitaratu du Espainiako Gobernuak // Etxebarri Bizi

Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitate Ministerioak ‘Zientziaren eta Berrikuntzaren Hiria’ saria 17 udali berritzeko ebazpena argitaratu du. Tartean, Etxebarriko Udalari.

“Aitorpen hori bereizgarri bat baino askoz gehiago da: berresten du Etxebarriko Udalak hasi duen bidea — berrikuntzan, jasangarritasunean, parte-hartzean eta eraginkortasunean oinarritua — fruituak ematen ari dela. Etengabeko lana islatzen du, beti helburu argi batekin: Etxebarriko herritar guztien bizi-kalitatea hobetzea”, diote udal ordezkariek.

‘Zientziaren eta Berrikuntzaren Hiria’ saria jaso duten hiri guztiak Innpulso Sarearen parte dira. Sare hori tamaina guztietako 109 hirik osatutako topagune bat da, iraunkortasun ekonomikoarekin eta berrikuntzarekin nolabait konprometituta daudenak. Sare horretan, udalerriek esperientziak eta proiektuak partekatzeko aukera dute, udalen arteko lankidetza sustatuz eta beste udalerri batzuetatik ikasteko aukerak sortuz.

Osorik irakurri

☉ Etxebarri

Istripu baten ondorioz N-634 errepidea itxi dute Etxebarrin, Bilborako norantzan

|

N-634 errepidean, 105. kilometro-puntuan izan da istripua, Etxebarrin // Utzitakoa

9:00ak aldera ibigailu baten eta anbulantzia baten arteko trafiko istripua gertatu da N-634 errepidean, 105. kilometro-puntuan, Etxebarri parean. Ezbeharraren ondorioz, bidea erabat itxi behar izan dute Bilborako norantzan, eta horrek auto-ilarak eta eragozpenak sortu ditu inguruko sarbideetan.

Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, larrialdi zerbitzuak bertan ari dira lanean ezbeharra kudeatzeko, eta hiru zauritu daude. Une honetan, trafikoa bideratzen ari dira eta gidariei arretaz ibiltzeko edo ordezko bideak erabiltzeko gomendioa luzatu diete.

Osorik irakurri

☉ Etxebarri

Argazkiak | Aterki azpian ongi etorria eman diete Olentzerori eta Mari Domingiri Etxebarrin

|

Abenduak 24 dituen honetan Olentzero eta Mari Domingi sartuko dira gure etxeetan opariak banatzera. Baina lanean hasi aurretik, harrera egin diete goizean Etxebarrin. Euripean, Zintururi plazatik kalejira egin dute Etxebarriko frontoiraino. Bertan izan gara!

Osorik irakurri

☉ Etxebarri

Nerea Ibarzabalekin eta Sustrai Colinarekin Bertso poteoa antolatu dute Etxebarrin

|

Nerea Ibarzabal eta Sustrai Colina // Argazkiak: Bertsozale

Gabonen atarian Bertso poteoa antolatu dute Etxebarrin.

Abenduaren 19an, ostiralez, izango da eta bertsotan ariko dira Nerea Ibarzabal eta Sustrai Colina.

Bertso poteoa 20:00etan hasiko da udaletxeko plazatik.

Osorik irakurri