Sareak

☉ Galdakao

Maria Casillas galdakoztarrak Munduko eta Espainiako errekorrak hautsi ditu berriro errelebotan

Espainiako Udako Open Master Txapelketan 4×100 errelebo mistotan Libre eta Estilos probetan egin dituzte errekorrak Casillasek eta bere taldekideek: Mikel Bildosolak, Iñaki Bildosolak eta Ane Ibarrondok

|

Maria Casillas (hirugarrena ezkerretik) Mikel Bildosola, Ane Ibarrondo eta Iñaki Bildosola taldekideekin // Utzitakoa

Espainiako Udako Open Masters XXXIV. Txapelketa izan da uztailaren 3tik 6ra bitartean Las Palmasen, Kanaria Handietan.

Bertan Maria Casillas Chueca galdakoztarrak hartu du parte Swim Camp Getxo taldearekin, eta marka berriak hautsi ditu erreleboetan bere taldekideekin.

Hasteko, 4×100 Libre errelebo mistoetan Munduko errekorra hautsi dute Casillasek, Mikel Bildosolak, Iñaki Bildosolak eta Ane Ibarrondok. Igerilarien adinak batuz, +120 kategorian, 3:46.67-ko denbora egin dute laurek.

Era berean, 4×100 Estilos errelebo mistoetan ere errekorra egin dute lau igerilariek, kasu honetan, Espainiakoa. 4:18.24-ko denbora egin dute (+120 kategoria).

“Igerileku luzean, 50 metrokoan, lehen aldia da errekor horiek hausten dituguna, beraz, oso pozik! Txapelketan izena eman genuenean gure helburua zen errekorra haustea; bagenekien zaila izango zela, baina azkenean, lortu genuen!”, adierazi dio GEURIAri Casillasek.

Txapeldun bizkarrean

Erreleboetan parte hartzeaz gain, 50 metro bizkarrean proban txapeldun izan zen Casillas +25 kategorian (31.64).

Gainera, 50 metro libretan eta 50 metro tximeleta probetan ere parte hartu zuen galdakoztarrak, seigarren (28.77) eta bosgarren (30.29) sailkatuz, hurrenez hurren.

Bere taldekide den Ane Ibarrondok Espainiako errekorrak hautsi zituen bi proba horietan +25 kategorian (26.82 libretan eta 27.99 tximeletan).

☉ Galdakao

Bideoa | “Beharrezkoa ikusten genuen Altsasuko Ihauterien garrantzia bermatzea Galdakaoko eta Altsasuko udalek”

|

Galdakao eta Altsasu senidetu dira. Gaur bertan egin dute senidetze-ekitaldia Torrezabal Kultur Etxean.

Iñigo Arriandiaga Hernando Galdakaoko alkatea eta Javier Ollo Martinez Altsasuko alkatea izan dira, baita Andra Mari Dantza Taldeko eta Altsasuko herri Inauteri Batzordeko ordezkariak ere.

Altsasutik hainbat lagun eta Galdakaotik beste hainbeste bertaratu dira ekitaldira eta Torrezabaleko aretoa jendez lepo egon da.

Senidetzearen arrazoia Altsasuko Ihauterien berreskurapena izan da. Izan ere, Galdakaoko Andra Mari Dantza Taldeko kideek ikerketa abiarazi zuten 70eko hamarkadan Altsasuko inauterien inguruan.

Lan horrek Euskal Herriko eta Europa osoko ospakizun zaharrenetako eta arkaikoenetako bat berreskuratzea ekarri zuen, eta bi komunitateen arteko lotura kultural berezia sortu zuen.

Senidetzearen helburua da Galdakao eta Altsasuren arteanekintza partekatuak garatzea eta kultura, gizarte eta ekonomia arloko lankidetzak sustatzea. Besteak beste,  inauterien inguruan jardunaldi eta jarduera partekatuak sustatzea adostu dute, “Galdakaoko eta Altsasuko belaunaldi berriei transmisioa bermatzeko”.

Jon Eguskiza Ugarte Andra Mari Dantza Taldeko kidearen eta Asier Jorge Aristorena Altsasuko Herri Ihauterien batzordeko kidearen berbak jaso ditugu GEURIAn, senidetzea modu ofizialean eman eta gero.

Osorik irakurri

☉ Galdakao

Galdakaoko Auzoakeko zinegotziek “herriaren alde” lanean jarraituko dute: “Ez gara joko honetan sartuko”

|

Auzoakeko bi zinegotziak Galdakaoko osoko bilkura batean // Geuria

Gaur goizean GEURIAn publikatu dugunez, Auzoak utzi duten 12 sinatzaileek salatu dute bi zinegotziek “asanbladaren ezkutuan erabaki garrantzitsuak” hartu dituztela.

Komunikatu horren berri izan ostean, Auzoakeko zinegotziekin harremanetan jarri da berriro GEURIA: “Ez gara joko honetan sartuko, herriaren alde lanean jarraituko dugu orain arte egin dugun bezala”.

“Auzoaketik joan direnen erabakia ez da inongo batzarretan planteatu, ez eta aurretik argitaratutako komunikatuetan ere”, gaineratu dute: “Nolanahi ere, formekin bat ez gatozen arren, errespetatu egiten dugu hartu duten erabakia, eta eskerrak ematen dizkiegu proiektu honi emandako denboragatik. Guk lanean jarraituko dugu”.

Osorik irakurri

☉ Galdakao

Auzoak utzi duten 12 sinatzaileek salatu dute bi zinegotziek “asanbladaren ezkutuan erabaki garrantzitsuak” hartu dituztela

Auzoak Galdakao plataformaren hasieran zeuden 21 pertsonetatik 12k taldea utzi dute: “Aktibo daudenak bi zinegotziak eta beste bi kide dira”

|

2023ko hauteskunde kanpainan aurkeztu zirenetatik 12k Auzoak taldea utzi dute // Geuria, artxiboa

Auzoak Galdakao plataformaren parte ziren 12 pertsonak taldea utzi dute. Horiek dira: Santiago Amillano Martinez, Pedro Gabella Garcia, Arturo Gamarro Rodriguez, Olaia Parra Mezo, Gerardo Brossy, Zaloa Urrutikoetxea Portugal, Asier Martinez Gonzalez, Leticia Corona Guijarro, Sandra Baz Peña, Raul Madrazo Manteca, Norma Liliana Sanabria Reyes eta Itxaso Alonso Arana.

“2023an 21 pertsonak hasi genuen proiektua. Gaur egun, martxan jarri genuenon gehien-gehienok ez gara jada proiektuaren parte, eta ez dugu babesten ere”, adierazi dute hedabideoi helarazi diguten komunikatuan, eta gaineratu dute Auzoak-en aktibo jarraitzen dutela egungo bi zinegotziek eta beste bi kidek.

Plataformatik alde egin dutenek sare sozialetan publikatutakoa berretsi dute: “Jakinarazitakoa errepikatzen dugu: barne hausnarketa eta eztabaida prozesu baten ondoren, asanblada osatzen genuen gehienok etapa hau amaitutzat ematea erabaki dugu“.

“Talde minoritario batek Auzoak izenarekin jarduera instituzional edo politikoarekin jarraitzea erabakitzea erabaki eztabaidagarria da, eta ezin da aurkeztu proiektu kolektiboaren jarraipen gisa, urte hauetan asanbladak pentsatu, landu eta sostengatu zuen bezala. Are gutxiago, zinegotzi-akta dutenek Auzoak ordezkatu behar dutenean eta, horrekin batera, proiektu hori beren botoarekin bermatu zuten bizilagunak ordezkatu behar dituztenean. Esparru horretan, zinegotzi-aktak ez luke jabetza indibiduala izan behar, baizik eta herritarren eta biltzarren mandatua”, diote.

Arrazoiak: “Estatutuak ez betetzea”

Auzoaketik joan diren 12 sinatzaileek salatu dute udalbatzan dauden bi zinegotziek “erabaki garrantzitsuak hartu dituztela asanbladaren ezkutuan”.

“Inflexio-puntua aurtengo aurrekontua izan da: ez zizkioten plataformari aurkeztu eta, beraz, asanbladak ere ez zuen horiek ezagutzeko, eztabaidatzeko eta bozkatzeko aukerarik izan”, salatu dute. “Asanbladaren Estatutuen eta Kode Etikoaren arabera, asanblada organo subiranoa eta gorena da, eta Udal Taldeak erabakiekin eta adostutako zuzendaritzarekin bat etorriz jokatu behar du, bere jardueraren berri emanez eta informatuz”.

Zinegotziek printzipio horiek ez dituztela bete salatu dute: “Erabakiak eta jarrera instituzionalak hartu dira, asanbladaren organoetan aldez aurreko informaziorik eta eztabaidarik eman gabe, eta ordezkaritza-lotura ahuldu da asanbladarekin eta zerbitzatzeko diogun auzoekin”.

“Une honetan, denak egoeraren jakitun izanik, interes pertsonaletara edo inbidietara jotzea zentzugabekeria eta arduragabekeriazko ekintza da bi zinegotzien aldetik, zeintzuek gutxieneko batzuk sinatu zituzten taldearekin, etika- eta jarduera-kode batean oinarrituta”, diote.

Osorik irakurri

☉ Galdakao

Bideoa | Chami eta Jon aurkezle finek Korrika aurkeztu dute Galdakao

|

Martxoaren 27an iritsiko da Korrika Hego Uribe eskualdera. Ugaotik sartu, eta Arrigorriaga, Basauri, Etxebarri eta Galdakao zeharkatu ostean, Usansolotik alde egingo du lekukoak Arratiarantz [hemen eskualdeko ibilbidea!]

Eskualdean 24. edizioaren nondik norakoak ari dira aurkezten, eta Galdakaon Jon Olea eta Ander Chamizo herritarrek aurkeztu zuten. Barreak eta algarak eta musika nagusi izan ziren aurkezpenean.

Osorik irakurri

☉ Galdakao

Elexaldera igoera egingo dute Itzuliako txirrindulariek Galdakaon

Itzulian % 15eko desnibela duen kilometro bat baino gehiagoko igoera egingo dute txirrindulariek Galdakaon

|

2020an Elexaldeko Kronoeskalda Solidarioa antolatu zuten // Usansoloko Mendi Lasterketa Solidarioa

Itzuliak protagonismo berezia izango du aurten Hego Uribe eskualdean. Izan ere, Galdakao-Galdakao eta Basauri-Basauri etapak egin beharko dituzte txirrindulariek.

Apirilaren 6tik 11ra bitartean izango da lasterketa, baina oraindik antolakuntzak ez du iragarri noiz izango diren eskualdeko bi etapak. Eibar-Eibar eta Iruña-Astitz etapak ere izango dira, eta azken etapa Bergaran jokatuko da.

Eskualdeko ibilbideen inguruan, GEURIAk xehetasun gehiago jakin ahal izan ditu: Basauriko etapa Basozelain amaituko da eta Galdakaon Elexalde auzora igoko dira txirrindulariak.

Galdakaoren kasuan, tropelak % 15eko desnibelera iristen diren aldapa handiak aurkituko ditu kilometro bat baino gehiagoko Elexaldeko igoeran.

Eta, Basauriko helmuga “zorrotza” izango da: txirrindulariek % 12 eta % 16 arteko aldapa igo beharko dute.

Osorik irakurri