Sareak

☉ Etxebarri

Herri-bingo musikatua antolatu du Etxebarriko Gazte Mugimenduak etxeko itxialdiari aurre egiteko

Etxeko itxialdiari aurre egiteko asmoz, Etxebarriko Gazte Mugimenduak herri-bingo musikatua antolatu du martxoaren 19an, ostegunez.

|

Koronabirusa dela eta, etxean geratzeko deia luzatu dute osasun saileko langileek eta udal ordezkariek. Egoera horretan, etxeko itxialdiari aurre egiteko asmoz, Etxebarriko Gazte Mugimenduak herri-bingo musikatua antolatu du martxoaren 19an, ostegunez: “Aspertuta etxean egoteaz? Partekatu denbora auzokideekin! Herri-bingo musikatua proposatzen dizuegu ostegun honetan, hilak 19, 17:00etan”, diote sare sozialetan zabaldu duten mezuan.

Parte hartu nahi dutenak antolatzaileek proposatutako zerrendatik hamar abesti aukeratu behar ditu. “Horiek izan dira zure ‘zenbakiak’. Eta ostegunean, zure auzokide batek jarriko du prestatu dugun bingoaren audioa bere leihotik“, diote. Horretarako, herritarren borondatea eta partaidetza bilatzen ari da Etxebarriko Gazte Mugimendua ‘bingolariak’ izendatzeko: “Bozgorailu onak baldin badituzu eta ekimenean parte hartu nahi baduzu, idatzi etxebarrikogaztemugimendua@gmail.com helbide elektronikora eta antolatuko gara zure kalean, plazan edo patioan jolasteko”.

Bingolariek abestiak jarriko dituzte euren leihotik eta orduan partaideek aukeratu dituzten abestiak jo orduko, markatuko dituzte. “Markatu zure abestiak entzuten dituzunean, eta denak markatzen dituzunean BINGO! oihukatu behar duzu, auzokide guztiei jakinarazteko irabazi duzula”, diote.

Abestien zerrenda

Hau da abestien zerrenda. Partaideek 10 abesti hautatu beharko ditu.

Huecco – Pa mi guerrera
Kukutxorekin – San Antonioko jaietako abestia
Weke weke – Buraka Som Sistema
Gipsy Kings – Volare
Intro Bob Esponja
Melodi – El baile del gorila
Flying Free
Patricia Manterola – Que el ritmo no pare
Lolita Flores – Sarandonga
SJK – A toda mecha
Sonia y Selena – Yo quiero bailar
Ska-p – Vals del obrero
3+2 – El baile de la ola
Kortatu – Sarri Sarri
Intro Aquí no hay quién viva
Dj Pablito – Ella se arrebata
Betizu Taldea – Lokaleko lehiotik
Café Quijano – La Lola
Camela – Cuando zarpa el amor
Sarrera Doraemon
El Barrio – Orgullo
El Canto del Loco – La Madre de José
El verano ya llegó
Elvis Crespo – Suavemente
Estopa – La raja de tu falda
Esne Beltza – Euskaraz Bizi Nahi Dut
La cabra Mecanica – Felicidad
Mago de Oz – Fiesta Pagana
Daddy Yankee – Gasolina
Ikusi Mendizaleak
Juanes – La camisa negra
La Factoria – Yo soy tu gatita
La Fuga – Pedazo de morón
Los del Rio – La Macarena
Los Happiness – Amo a Laura
Muchachito – Ojalá no te hubiera conocido
El Canto del Loco – Zapatillas
Los Rodriguez – Hace calor
Mueve la colita
Hemendik at – Orain
Amparanoia – Que te den
Azucar Moreno – Solo se vive una vez
Baby Lores – La mujer del pelotero
Bongo Botrako – Todos los días sale el sol
Conchita Velasco – Chica ye ye
Coti – Nada fue un error
Coyote Dax – No rompas más
David Civera – Que la dentengan
Pirritx eta Porrotx – Maite Zaitut
PSY – Gangnam Style
Raphael – Mi gran noche
Ricky Martin – Un, dos, tres, María
Don Omar – Danza Kuduro
Fangoria – A quién le importa
Rosario Flores – Queremos marcha
Huntza – Aldapan Gora
King Africa – Bomba
La Fiesta – La canción del velero
La Pegatina – Mari Carmen
Seguridad Social – Quiero tener tu presencia
Ska-p – El Gato López
Amaral – Son mis amigos
Los Desgraciaus – Autos de Choque
Los Delincuentes – La primavera trompetera
Las Ketchup – Asereje
Levantando las manos
Saturday Night
Loona – Vamos a la playa
La Mayonesa

☉ Etxebarri

Euskara Plana egiteko herritarrekin, elkarteekin eta klubekin lan-saioa antolatu du Etxebarriko Udalak otsailaren 26an

Etxebarriko Udalak euskararen inguruko diagnostikoa egin du herritarrek bidalitako ekarpenekin eta hori lan-saio ireki batean partekatuko du

|

Iazko Euskaraldian Etxebarrin sortu zuten hamaikakoa // Geuria

Euskararen hizkuntza-komunitatea indartzeko eta 2026-2030 urte bitarterako Aroa Plan Estrategikoa egiteko prozesuarekin aurrera jarraitzen du Etxebarriko Udalak.

Iraila amaieran herritar guztiei zuzendutako galdetegi irekia martxan jarri zuen Udalak. Galdetegi horretan, euskara egunerokoan erabiltzeko motibazioari buruzko galderak jasotzen ziren, baita Etxebarriko udalerrian euskara zein eremutan erabiltzen den gehien ere.

Ondoren, galdetegiaren bidez bildutako informazio guztiarekin diagnostikoa egin zuen Udalak, eta lan hori egin eta gero, herritarrekin, elkarteekin eta klubekin partekatu eta lan-saio bat antolatu dute.

Otsailaren 26an, ostegunez, izango da lan-saioa 18:15ean Cimen (bigarren solairuko bosgarren gelan).

Bilerara joan nahi duenak izena eman behar du 944 267 005 telefono zenbakira deituz edo euskarazerbitzua@etxebarri.eus helbide elektronikora mezua idatziz.

“Ekintza honekin, Udalak berretsi egiten du udalerrian euskara sustatzeko eta normalizatzeko duen konpromisoa, eta herritarrak prozesu horretan parte hartzera animatzen ditu, AROA Plan Estrategiko sendoa eta Etxebarriko errealitatera egokitua erakitzeko”, diote udal ordezkariek.

Osorik irakurri

☉ Etxebarri

Igeriketa sinkronizatuko Bizkaiko txapelketa jokatuko da igandean Etxebarrin

|

Otsailaren 15ean, igandez, izango da txapelketa Etxebarriko kiroldegian // Argazkia: Cottonbro Studio, Pexels

Otsailaren 15ean Etxebarriko kiroldegiak Bizkaiko Igeriketa Sinkronizatua Txapelketa hartuko du.

Urbarri Sinkro Etxebarriko klubak antolatuta, 09:00etatik 15:00etara bitartean izango da txapelketa.

Osorik irakurri

☉ Etxebarri

Inauteriak ospatuko dituzte Etxebarrin otsailaren 12tik 22ra bitartean

|

Otsailaren 14an eta 21ean izango dira mozorro desfileak Etxebarrin // Geuria

Otsailaren 12tik 22ra bitartean inauteriak ospatuko dituzte Etxebarrin. Txikientzako, gazteentzako eta nagusientzako ekintzak prestatu dituzte.

Txikientzako prestatu duten programan ludoteka izango da otsailaren 12an 17:00etatik 19:00etara Kultur Etxean; hilaren 13an Kukullaga ikastetxeko inauteriak izango dira; eta otsailaren 14tik 17ra Tarrastako Inauteriak ospatuko dituzte.

Herriko gazteek bazkaria, karaokea, desfilea eta musika izango dituzte otsailaren 14an. Jarduera horiek Kultur Etxea eta Zintururi plazaren artean izango dira.

Eta nagusiei dagokienez, otsailaren 14an Goiko Jubilatuen Inauteriak izango dira eta hilaren 21ean Beheko Jubilatuena.

Ekintza horiez guztiez gain, otsailaren 21ean publiko guztiarentzako inauteriak ospatuko dituzte: desfilea, mozorro lehiaketa, Txiki Festa eta Super Disko Festa antolatuko dituzte herrian.

Egitaraua | Etxebarriko Inauteriak

Otsailak 12, osteguna
17:00-19:00 Txiki Ihauteriak Ludoteka Kultur Etxean (5-9 urte)

Otsailak 13, ostirala
Inauteriak Kukullaga ikastetxean

Otsailak 14, larunbata
Tarrastako Inauteriak: Jaia
Gazte Inauteriak Kultur Etxean eta Zintururin: bazkaria, karaokea, desfilea, poteoa, txaranga, bingoa eta musika
17:30-20:30 Nagusien Inauteriak Goikoa Jubilatuen Etxean

Otsailak 15, igandea
Tarrastako Inauteriak: Filma

Otsailak 16-17
10:00-13:00 Tarrastako Inauteriak

Otsailak 21, larunbata
18:00 Etxebarriko III. Inauterietako desfilearen hasiera Barrondo industrialdetik
18:00-20:00 Nagusien Inauteriak Behekoa Jubilatuen Etxean: dantza, mozorro lehiaketa eta txokolatada
18:30-20:30 Txiki eta helduen mozorro lehiaketa frontoian
18:30-21:00 Disko Festa Txikia udaletxeko karpan
21:15 Sari banaketa udaletxeko karpan
22:00-02:00 Super Disko Festa udaletxeko karpan

Osorik irakurri

☉ Etxebarri

Txalaparta tailerra antolatu dute Etxebarrin helduentzat eta umeentzat

|

Bi lagun txalaparta jotzen // Argazkia: JaviSIfoto, escapadarural.com

Etxebarriko Euskara Zerbitzuak Txalaparta tailerra antolatuko du otsailaren 27an eta martxoaren 1ean.

Otsailaren 27ko saioa helduei zuzenduta dago eta 18:00etan izango da Cime eraikineko bigarren solairuan.

Eta, martxoaren 1eko saioa familientzat izango da: gurasoentzat eta euren seme-alabentzat, hain zuzen. Familientzako tailerra Kultur Etxean izango da 11:30ean.

Txalaparta tailerrean parte hartu nahi dutenek izena eman behar dute euskarazerbitzua@etxebarri.eus helbide elektronikora mezua bidalita edo 944 267 005 telefono zenbakira deituta.

Osorik irakurri

☉ Etxebarri

Bideoa | Etxebarriko adinekoek eta aisialdi taldekoek bat egin dute Santa Ageda bezperan

|

Otsailaren 4an, Santa Ageda bezperan, Etxebarriko Partekatu adinekoen proiektuko kideak eta aisialdi taldeko arduradunak kalera atera dira lurra esnaraztera.

Osorik irakurri