Sareak

☉ Hego Uribe

Hitzaldiak, tailerrak eta bisita gidatuak antolatu dituzte eskualdean Ondarearen Europako Jardunaldien barruan

|

2018an inauguratu zuten Errementari Museoa Zeberioko Ermitabarrin // Geuria

Ondarearen Europako Jardunaldiak antolatu dituzte aurten ere Bizkaiko hainbat udalerritan. Oraingo honetan ‘Ondare jasangarria’ da ardatz, eta ingurumen-aldaketaren, Europako askotariko kultura-ondarearen eta NBEko 2030erako garapen jasangarrirako helburuen testuinguruan partekatutako gaiak bai pertsonengan bai lekuetan jarriko du arreta. Hala nola, tradizioen jarraitutasuna eta ikaskuntzak, antolatzaileek eta bisitariek ingurumenarekiko errespetutsuagoak izateko egin ditzaketen urratsak eta ondare eraikiak eta natura-ondareak ere etorkizun jasangarriagoa lortzeko egiten duten ekarpena.

Hego Uribe eskualdean Arrigorriagan, Etxebarrin, Galdakaon, Ugaon eta Zeberion antolatu dituzte zenbait ekintza: hitzaldiak, tailerrak edota bisita gidatuak:

Arrigorriaga

Hitzaldia: “Gure herrian bizi izan zirenak: Ondarea eta memoria, jasangarrirasunaren ondasun gisa”.
Urriak 20, osteguna
19:00-20:30 Edurne Garitazelaia Kultur Etxea

Gure helburua da, jardunaldi horien eskutik, Arrigorriagako pertsonaia historikoak ezagutaraztea. La anteiglesia de Arrigorriaga liburuaren egile Ricardo Castellote arrigorriagatarraren istorioei hurbilduko gatzaizkie, baita olerkari errepublikar eta Ricardoren alaba Carmen Castelloteri ere (Bilbon jaio zen, eta gaur egun, Mexikon bizi da). Ricardo jaio zen kalean plaka bat jarriko da bien oroimenez, eta Ricardo Castellotek gure herriari buruz idatzi zuen liburuxkaren argitaraldi mugatua kaleratuko dugu, erakunde publikoei eta ikastetxeei banatzeko, baita Carmenen olerkiak ere. Eta ekintza horiek guztiak biribiltzeko, hitzaldi bat egongo da.

Antolatzailea: Malmasingo Lagunak eta Arrigorriagako Udala
Izena ematea: malmasingolagunak@gmail.com / ondareabizkaia.eus

Etxebarri

Bizibilketa: Etxebarriren historia etxebarritarrek kontatuta
Urrian zehar
Kultur Etxea

Proiektu horren bitartez, Etxebarriren historia elkarlanean kontatu nahi da. Seguruenik, etxebarritar orok izango ditu etxean informazio baliotsua gordetzen duten altxor itzelak, hala nola herriko garai bateko uneei eta aldatu diren edo gaur egun ez dauden tokiei buruzko argazkiak, diapositibak, negatiboak, agiriak, VHS edo Beta bideoak. Material horiek, etxebarritar bakoitzaren historia pertsonal edo familiarraren zati direnek, gure herriaren historia kolektiboa kontatzen dute. Asmoa da oroimen eta istorio horiekin artxibo digital bat sortzea, gure historia berreraikitzeko.

Antolatzailea: Etxebarriko Udala
Izena ematea: 944267005 / kultura@etxebarri.eus / ondareabizkaia.eus

Galdakao

“Galdakaoko ondare historikoa: etorkizun handiko iragana”

Urriak 6, osteguna
Hitzaldia: Begirada Galdakaoko ondare arkeologikoari garapen jasangarriaren ikuspegitik (Iñaki Garcia Camino)
18:30 Torrezabal Kultur Etxea

Urriak 6, osteguna
Hitzaldia: Galdakaoko erlijio-ondarea, ondare eusgarria? (Jesús Muñiz Petralanda)
19:15 Torrezabal Kultur Etxea

Urriak 8, larunbata
Bisita gidatua: Bilboko Arkeologi Museoa
10:30-12:30

Urriak 13, osteguna
Hitzaldia: Galdakaoko dorreak. Ez dira dauden guztiak eta ez daude diren guztiak (Juan Manuel Gonzalez Cembellín)
18:30 Torrezabal Kultur Etxea

Urriak 13, osteguna
Hitzaldia: Ondare ahaztua (Amaia Basterretxea)
19:15 Torrezabal Kultur Etxea

Urriak 15, larunbata
Bisita gidatua: Galdakaoko Udala
10:30-12:30

Urriak 20, osteguna
Hitzaldia: Galdakaoko industri ondarea genero-ikuspegitik (Ainara Martínez Matías)
18:30 Torrezabal Kultur Etxea

Urriak 20, osteguna
Hitzaldia: Galdakao XIX. eta XX. mendeetan: hiri txikia eraikitzen (María Jesús Pacho)
19:15 Torrezabal Kultur Etxea

Urriak 22, larunbata
Bisita gidatua: Galdakaoko Udala
10:30-12:30

Galdakaoko Udalak ondasun historikoen zerrenda eguneratzea sustatu du eta, ekimen horri esker, gure arkeologia-, erlijio-, babes-, etnografia-, industria- eta bizitegi-ondarearen balioa nabarmendu eta horri buruz hausnartuko dugu. Ikuspegi sozial, ekonomiko eta turistiko jasangarria xede hartuta antolatu diren sei hitzaldiren eta bisitaldi gidatuen eskutik, ondarearen diagnostiko eguneratua eta etorkizun potentzialaren ikuspegia lortuko ditugu, gure elizatearen identitatea suspertzearren.

Antolatzailea: Galdakaoko Udala
Izena ematea: 944010528 / ondareabizkaia.eus

Ugao

Bisita gidatua eta tailerra: “Ugao-Miraballesko denbora-kapsula”
Urriak 7+8
7: 17:30-19:00 Jane Jauregia
8: 10:00-11:30 + 12:00-13:30 Jane Jauregia

Nolakoa izango da herriko gazteek helduak direnan 2030an aurkituko duten Ugao-Miraballes? Egia al da historia errepikatu egiten dela? Historia eta Ingurumena Interpretatzeko Zentroa (CIHMA) bisitatuko dutenek bisitaldi gidatua egingo dute Ugao-Miraballesen historia ezagutzeko; bisitaldiaren ondoren, herriko gazteek taxututako tailer bat egingo da, 2030eko erronkei era jasangarrian aurre egiteko modua aurkitzeko. Jarduera hori amaitzean, denbora-kapsula batean erronkak eta konponbideak sartuko ditugu eta hura zigilatuko dugu. Eta 2030ean zabalduko da!

Antolatzailea: Ugao-Miraballesko Historia eta Ingurumena Interpretatzeko Zentroa
Izena ematea: Jane Jauregia / 946 480 704 / ugao-miraballes-museo@ortzadar.es / ondareabizkaia.eus

Zeberio

Bista gidatua eta hitzaldia: “Errementariak. Burdinaren arrastoa Zeberioko haranean”
Urriak 29, larunbata
11:00 Errementari Museoa (Ermitabarri auzoa)

Oker handia da pentsatzea Bizkaiko elizateetako landa-eremuko herritar guztiak nekazariak edo artzainak zirela, eta, egia esateko, biztanleriaren ehuneko nabarmen batek beste jarduera batzuetan lan egiten zuen. Zeberioko haranean, esaterako, burdin ekoizpenak eskatzen zituen olagizonak, ikazkinak eta garraiolariak, eta errementariak, produktu ezberdinetan espezializatuak, barrak era guztietako lanabes bihurtzen saiatzen ziren. Errementari Museo interesgarrira egingo dugun bisitaldiak hainbat mendez gure haranetan egon zen errealitate hura ulertzen lagunduko digu.

Antolatzailea: Gorbeialde
Izena ematea: 946 122 695 / turismo@gorbeialdea.com / ondareabizkaia.eus

☉ Hego Uribe

Metroaren 5. Lineako tunel osoaren % 20 hondeatu du dagoeneko ETSk

Sarratu eta Usansoloko ospitalaren arteko iIbilbide osoko 6,3 kilometroetatik 1.200 metro hondeatu ditu Eusko Jaurlaritzak

|

Elixabete Etxanobe Ahaldun Nagusiak eta Susana Garcia Chueca Eusko Jaurlaritzako Mugikortasun Jasangarriaren sailburuak Metroaren 5. Lineako obrak bisitatu dituzte // Argazkia: Irekia

Metroaren 5. Lineako obrek aurrera darraite. Sarratu eta Galdakao-Usansolo ospitalea lotuko ditu eta guztira 6,3 kilometroko ibilbidea izango du geltoki hauekin: Sarratu, Aperribai, Bengoetxe, Galdakao eta Usansoloko ospitalea.

Eusko Jaurlaritzaren esku dagoen Euskal Trenbide Sarea (ETS) erakunde publikoa ari da obrak egiten, eta adierazi dutenez, lineako tunel osoaren % 20 hondeatu dute dagoeneko: “Ibilbideko 6,3 kilometroetatik 1.200 metro guztira”, diote.

Iazko apirilean aurreikusi zutenez, tunelak 2028ko azarorako bukatuko dituzte, eta erabiltzaileek 2029ra arte edo 2030era arte ezin izango dute metroa erabili (Galdakaoraino).

Gaur egun, ETS Ibaizabal ibaiaren azpian ari da hondeaketa-lanak egiten Usansolon, ospitalearen eta herriaren arteko bidearen erdian.

“Gainera, haren ondoan ari da eraikitzen etorkizuneko geltokirako bi sarbideetatik bat. Puntu horretan ahokadura hondeatu da eraso-arrapalaren hasierako kotaraino. Ondorengo hondeaketa-lanak marruskatzeko makinarekin egingo dira. Beste sarbidea ospitalean bertan egongo da”, esan dute.

Sarratu-Aperribai tartea

Sarratu-Aperribai arteko tartean (1.540 metroko ibilbidea) ere esku hartzen ari da ETS, eta hiru puntutan ari dira lanak egiten: Larrazabalen, Sarratun eta Aperribain.

“Larrazabal inguruan errepide berria martxan jarri da eta Larrazabal kale zaharreko egiturak eraisteko lanak hasi dira”, diote.

Gainera, gas linea desbideratu dute Larrazabalen: “Gasa kentzeari esker, merkantzien linearen behin-behineko trenbidea desbideratzen hasi ahal izan da, eta, lehen fasean, gaur egun Arcelor-Mittal lantegiari zerbitzua ematen dion trenbidearekin lotuko da. Horrez gain, merkantzien sarea Arcelor-Mittal lantegiarekin lotuko den etorkizuneko trenbidean ari dira lanak egiten. Lantegi hori Basconia lantegi zaharraren inguruan dago. Aurtengo maiatzean irekitzea aurreikusten den lantegirako trenbideko sarbide berria eraikitzeko lanak ere egiten ari dira”, esan dute.

Bestetik, Sarratu inguruan hasi dituzte Matxitxakoko zubia eraisteko lanak, bertan geltoki berria eraiki ahal izateko. Lan horiek bi urtez luzatuko dira eta Basauriko Udalak inguruko trafikoa berrantolatu behar izan du.

Eta, Aperribain auzorako beste sarbide bat jarri dute martxan: “Horrek obrarako sarbideak independizatzea eta bertan bizi direnei eragindako eragozpenak murriztea ahalbidetuko du”, diote.

Aperribai-Galdakao tartea

Aperribai-Galdakao tartean (2,8 kilometro luze) Bengoetxeko eta Galdakaoko geltokiak eraiki behar ditu ETSk. Eta bitartean, larrialdiko aireztapen-galeriak egin dituzte Olabarrietan eta Abusun.

“Olabarrietan, 126 metro luzeran, hondeaketa- eta euste-lanak erabat amaituta daude. Halaber, fronte horretatik lineako tunelaren 2.800 metroetatik 287 metroko hondeaketan eta euste-lanetan aurrera egin da”, esan dute.

Abusuko galeriari dagokionez, 325 metroko hondeaketa- eta euste-lanak egin dituzte, hau da, galeria osatzen duten 355 metro guztien % 92 inguru.

“Azkenik, Bengoetxeko geltokian osorik kendu da landare-lurrezko geruza. Orain arte, 46.460 metro kubiko hondeatu dira, hau da, % 57ko aurrerapena. Ostalaritza-guneari dagokion euste-pantaila ere egin da, beste aurrerapen batzuen artean”, diote.

Sailburuaren eta Ahaldun Nagusiaren bisita

Susana Garcia Chueca Eusko Jaurlaritzako Mugikortasun Jasangarriaren sailburuak eta Elixabete Etxanobe Bizkaiko ahaldun nagusiak gaur goizean bisitatu dituzte Metroaren 5. Lineako obrak.

“Lurraldea kohesionatzen duen proiektua da, eta bere eragin-eremuan bizi edo lan egiten duten pertsona guztiak metro-sisteman sartzen ditu, 7,5 minutuz behingo maiztasunarekin. Tamaina horretako proiektuei kosta egiten zaie erritmoa hartzea, baina egiten dutenean, duela minutu batzuk egiaztatu ahal izan dugun bezala, obren aurrerapena geldiezina da”, adierazi du Garcia Chueca sailburuak.

Elixabete Etxanobe Bizkaiko Ahaldun Nagusiak, bere aldetik, hau nabarmendu du: “Dakizuen bezala, proiektuaren erdia finantzatzen duen Aldundi honek (guztira 407 milioi euro) metroa luzatzea lehentasuna zela esan zuen bere garaian, trenean oinarritutako mugikortasun jasangarriagoa gura dugulako, pertsonak batuko dituen eta haientzat aukera berriak sortuko dituen mugikortasuna, hain zuzen ere. Duela 30 urte Metroak Bizkaia aldatu zuen. Orain, 5. linea berriak metroak irabazten jarraitzen du, pertsonen bizi kalitatea hobetzeko. Eta eskualde hauen konektibitatea nabarmen hobetuta egingo du, ospitalearen ingurutik metroaren maiztasunak izango dituztelako. Hau da, 200.000 bizkaitar inguruk mugitzeko aukera gehiago izango dituzte, ibilbideak hobeto konektatuta egongo direlako”.

Osorik irakurri

☉ Hego Uribe

‘Oihu Bat Palestinara’ jaialdirako sarrerak salgai jarri dituzte Basaurin eta Galdakaon

Jaialdia martxoaren 21ean izango da Durangon. Sarrerak salgai daude Basaurin eta Galdakaon

|

Palestinaren aldeko mobilizazioa Elorritxuetan, Espainiako Vueltan // Geuria

‘Oihu Bat Palestinara’ jaialdia antolatu dute martxoaren 21ean Durangoko Landako Gunean.

Palestinarekin Elkartasuna plataformak eta Euskal Herriko hainbat musikarik elkarlanean sortutako kultur ekimena da, eta helburua da “Palestinak bizi duen errealitate gordina berriz ere lehen lerrora ekartzea”.

Musika nagusi izango da jaialdian, eta dagoeneko honako artistek eta taldeek parte hartuko dutela jakinarazi dute: Anari, Belako, Bengo, Borla, Chuleria Joder!, Dena, Eire, La Furia, Gailu, Hofe, Ibil Bedi, J Martina, Ke Lepo, Lukiek, Malakias, Ødei, Olatz Salvador eta Mateo Zikuta.

Gainera, bertsolariak, bakarrizketak eta dantza ere izango dira jaialdian. Eta, izen gehiago iragartzeko daudela adierazi dute antolatzaileek.

Sarrerak dagoeneko salgai daude 15 edo 25 euroan. “Ekimen honen helburua erresistentzia sustengatzea denez, bi prezio dituzue aukeran. Ez dago alderik sarreran, ekarpen ekonomikoak baizik. Ekitaldi solidarioa izanik, bakoitzak bere ahalmenaren edo nahiaren arabera erabaki dezala zenbatekin lagundu nahi duen Palestinaren aldeko borroka eta errepresioaren aurkako kutxa”, diote.

Hego Uribe eskualdean Basaurin eta Galdakaon jarri dituzte sarrerak eskuragarri: Fissions eta Berezi tabernetan Basaurin, eta Zurrut tabernan Galdakaon. 

Osorik irakurri

☉ Hego Uribe

Eskolarteko Herriarteko eskuzko txapelketa jokatuko dute Basaurik, Galdakaok eta Zeberiok

|

Partidak asteburu honetan hasiko dira // Geuria

Eskolarteko Herriarteko eskuzko txapelketa hasiko da asteburu honetan. Hego Uribe eskualdetik Basaurik, Galdakaok eta Zeberiok hartuko dute parte txapelketan.

Basaurik Zaldibarren, Lezamaren eta Abadiñoren kontra jokatuko du; Galdakaok Larrabetzuren, Durango Bren eta Orozkoren aurka; eta Zeberiok Igorreren, Gallarta Bren eta Orduñaren kontra.

Guztira zortzi multzotan banatuta, Bizkaiko hainbat udalerri daude ordezkatuta txapelketan: Gallarta A, Markina A eta Amorebieta-Etxano (A taldea); Lemoa A, Bermeo, Gernika Lumo eta Balmaseda (B1 taldea); Iurreta, Amorebieta-Etxano B, Durango A eta Lea Ibarra (B2 taldea); Zeanuri, Sopela, Markina B eta Dima (B3 taldea); Larrabetzu, Durango B, Galdakao eta Orozko (B4 taldea); Basauri, Zaldibar, Lezama eta Abadiño (B5 taldea); Igorre, Zeberio, Gallarta B eta Urduña (C taldea); eta Barakaldo, Santurtzi, Lemoa B, Elorrio, Sestao eta Muskiz (D taldea).

Egutegia | Hego Uribeko taldeak

Urtarrilak 30, ostirala
– Igorre vs Zeberio (1. jardunaldia)
17:14 Igorreko frontoia

– Basauri vs Zaldibar (1. jardunaldia)
18:00 Artunduagako frontoia

Otsailak 1, igandea
– Galdakao vs Orozko (1. jardunaldia)
10:30 Kurtzeko frontoia

Martxoak 1, igandea
– Abadiño vs Basauri (2. jardunaldia)
– Durango B vs Galdakao (2. jardunaldia)
– Gallarta B vs Zeberio (2. jardunaldia)

Martxoak 29, igandea
– Basauri vs Lezama (3. jardunaldia)
– Galdakao vs Larrabetzu (3. jardunaldia)
– Zeberio vs Urduña (3. jardunaldia)

Osorik irakurri

☉ Hego Uribe

Bideoa | Faxismoaren aurkako manifestazioarekin bat egiteko deia egin dute Hego Uribeko GKStik

Urtarrilaren 31n manifestazioa deitu du GKSk Bilbon. Hego Uribe eskualdean antolatu eta aurkezpenak eta hainbat ekintza burutu dituzte

|

Faxismoaren eta estatuen autoritarismoaren aurka manifestazioa deitu du Gazte Koordinadora Sozialistak (GKS).

Urtarrilaren 31n, larunbatez, izango da mobilizazioa Bilbon (Jesusen Bihotzetik, 18:00etan) eta Iruñan, eta Hego Uribeko GKStik deialdiekin bat egiteko deia luzatu dute. 

Eskualdetik manifestaziora joateko hitzorduak zehaztu dituzte: Arrigorriagan 17:10ean tren geltokian, Basaurin 17:00etan Arizko metro geltokian, Galdakaon 16:45ean Eroski aurreko autobus geltokian, eta Usansolon 16:45ean tren geltokian.

“Faxismoa eta Estatuen joera autoritarioa egun indarra hartzen ari diren bi auzi dira. Biak ala biak egiturazko baldintza bati erantzuten diote, krisi kapitalistari alegia. Izan ere, irabazi tasa beherantz doan momentu honetan oligarkia atlantistak faxismoaren eta estatu autoritarioaren aldeko apostua egiten ari da bere interesak defendatzeko helburuarekin”, diote.

Ildo horretan, faxismoaren kontrako borroka “indartu” behar dela adierazi dute: “Nahiz eta Euskal Herrian oraindik ere gorputz antolaturik ez duen arren, ideia erreakzionarioak hedatzen ari dira. Ideia arrazistak, klasistak, matxistak… zabaltzen ari dira eta geroz eta inpunitate gehiago lortu dute. Horren guztiaren seinale da egun euskaraz eta sinbologia aurrerakoiz mozorrotzen diren euskal adierazpen arrazistak eta faxistak”.

“Estatu autoritarioari eta faxismoari gaurdanik aurre egiteko balditzak sortu behar ditugu eta Gazte Koordinadora Sozialistatik urtarrilaren 31n deitu dugun mobilizazioak horri ekarpena egitera dator. Gaur egun kalera atera eta indar erakustaldi bat egitea ezinbestekoa da indarra hartzen ari den zentzu komun geroz eta atzerakoagoari euste horma bat sortzeko eta mundu mailan artikulatzen ari den mugimendu faxistaren aurrean antifaxismo iraultzaile baten indarra erakusteko”, diote.

Osorik irakurri

☉ Hego Uribe

24. Korrika martxoaren 27an igaroko da Hego Uribe eskualdetik

Hego Uribe eskualdean Korrikak zehatz-mehatz egingo duen ibilbidea jakin nahi? Albiste honetan jaso dugu!

|

2024ko Korrika Basauritik igaro zenekoa // AEK

24. Korrikaren ibilbidea publikatu du gaur AEKk. ‘Euskara gara’ lelopean, martxoaren 19an abiatuko da Atharratzetik eta martxoaren 29an bukatuko da Bilbon.

Hego Uribe eskualdean martxoaren 27an, ostiralez, igaoroko da euskararen aldeko ekimen erraldoia.

Aurtengoa, gainera, goiztiarra izango da Korrika: 04:48ean helduko da lekukoa Ugaora Arrankudiagatik, eta Arrigorriaga, Basauri, Etxebarri, Galdakao eta Usansolo zeharkatuko ditu.

Guztira, hiru ordu emango ditu Korrikak Hego Uriben; izan ere, Bediarako bidea 08:07an egingo du lekukoak.

Zaratamotik eta Zeberiotik aurten ez da pasako Korrika, baina bertako herritarrek eta erakundeek bat egingo dute ekimenarekin beti bezala.

2.175 kilometro

Guztira 2.175 kilometro egingo ditu lekukoak Euskal Herrian zehar euskararen aldeko mezu sekretua barruan daramala, 11 egunez eta 10 gauez. Eta AEKko arduradunek zehaztu dutenez, 3.436 lekuko hartze izango ditu.

Kilometroak erreserbatzeko aukera otsailaren 1ean zabalduko du AEKk.

Hego Uribe eskualdean 70 kilometro egingo ditu lekukoak, 2.408tik 2.477ra.

Ugaon zortzi kilometro egingo ditu, 2.408tik 2.415era (04:48tik 05:02ra); Arrigorriagan 11 kilometro, 2.416tik 2.426ra (05:06tik 05:32ra); Basaurin 26 kilometro dira Korrikak egingo dituenak, 2.427tik 2.452ra (05:35tik 06:36ra); Etxebarrin bost kilometrokoa izango da ibilbidea, 2.453tik 2.457ra (06:39tik 06:56ra); Galdakaon 15 kilometro egingo ditu, 2.458tik 2.472ra (06:59tik 07:47ra); eta Usansolon beste bost kilometro egingo ditu, 2.473tik 2.477ra (07:51etik 08:07ra).

Korrika 2026 | Ibilbidea Hego Uriben

Martxoak 27, ostirala

HERRIAKILOMETRO ZENBAKIAHELBIDEAORDUA
Ugao2408Ugaoko Sarrera. Sabino Arana eta Arana y Lupardo bidegurutzea04:48:05
Ugao2409San Bartolome kalea – Txakala04:50:02
Ugao2410Udiarraga, 69 – Felipe taberna04:51:59
Ugao2411Torre de Ugao, 9 – Laboral Kutxa04:53:37
Ugao2412Victor Chavarri y Salazar etxetaldea04:55:34
Ugao2413Udiarraga kalea, 504:57:11
Ugao2414BI-625. Txako auzoa, 1604:59:28
Ugao2415BI-625. Txako industrialdea05:02:23
Arrigorriaga2416BI-625. Errepide erdian, IAT inguruan05:06:17
Arrigorriaga2417BI-625. Martiartu industrialdearen sarrera05:10:11
Arrigorriaga2418BI-625. Aixarte etorbidea, 21. Gasolindegia05:14:05
Arrigorriaga2419Aixarte etorbidea, 8. Monty tailerra05:17:20
Arrigorriaga2420Aixarte etorbidea, 5. Sugar taberna05:19:37
Arrigorriaga2421Sebero Otxoa kalea, 15. Laboraleko bus geltokia05:22:13
Arrigorriaga2422Sebero Otxoa kalea, 3. Natalia05:24:10
Arrigorriaga2423Urgoiti pasealekua, 10. Osasun zentroa05:26:07
Arrigorriaga2424Sebero Otxoa, 7. Zubi zaharra05:28:43
Arrigorriaga2425Sebero Otxoa, 10. Lonboko biribilgunea05:30:59
Arrigorriaga2426Lanbarketa. Autobus geltokia05:32:59
Basauri2427Atxukarro sarrera05:35:52
Basauri2428Elizondo eta Basauri kaleen arteko bidegurutzea05:39:26
Basauri2429Hernan Cortes plaza05:42:22
Basauri2430Goiri auzoa05:45:56
Basauri2431Abaroa kalea, 1105:49:50
Basauri2432Kareaga Goikoa, 54. Marienea05:53:44
Basauri2433Kareaga Goikoa, 42. Mikel autoeskola05:55:41
Basauri2434Agirre Lehendakaria, 905:57:38
Basauri2435Kareaga Goikoa, 5305:59:35
Basauri2436Kareaga Goikoa, 1606:02:11
Basauri2437Kareaga Goikoa, 3806:04:47
Basauri2438Kale Nagusia, 206:06:44
Basauri2439Doktor Jose Garai kalea, 206:08:41
Basauri2440Agirre Lehendakaria kalea, 6706:10:58
Basauri2441Catalunya kalea, 2506:13:14
Basauri2442Agirre Lehendakaria kalea, 7606:15:11
Basauri2443Urbi. Kartzela06:17:21
Basauri2444Agirre Lehendakaria kalea, 81. Zubia06:19:25
Basauri2445Agirre Lehendakaria kalea, 5106:22:11
Basauri2446Kale Nagusia, 3306:23:58
Basauri2447Uribarri kalea, 2006:26:14
Basauri2448Elkano kalea, 306:28:11
Basauri2429Nafarroa kalea, 1606:30:28
Basauri2450Matxitxako kalea, 1306:32:44
Basauri2451Matxitxako kalea. Zubia. Gaztetxea baino lehen06:34:53
Basauri2452N-634. Etxebarri kartela06:36:50
Etxebarri2453N-634. San Antonio Hiribidea, itzulbidea. Igoera06:39:26
Etxebarri2454Maribi Iturbe eta Euskal Herria kaleen arteko bidegurutzea06:43:00
Etxebarri2455San Esteban Hiribidea, 1606:46:54
Etxebarri2456Antonio Epalza kalea, 2606:52:26
Etxebarri2457San Esteban Hiribidea. Kanpoko biribilgunea06:56:47
Galdakao2458Bilbo-Galdakao errepidea. La Baskonia zubia06:59:23
Galdakao2459Miguel Unamuno plaza, 90. BBK07:06:32
Galdakao2460Aperribai Bidea, 507:11:05
Galdakao2461Aperribai Bidea, 1307:15:38
Galdakao2462Sixta Barrenetxea kalea, 907:18:53
Galdakao2463Sixta Barrenetxea eta Bizkai kaleen arteko bidegurutzea07:21:10
Galdakao2464Urreta kalea, 5. Kurtzea. Biribilgunea07:23:26
Galdakao2465Bizkai kalea, 2107:25:23
Galdakao2466Bizkai kalea, 1607:27:20
Galdakao2467Ganekogorta kalea, 2007:29:37
Galdakao2468Bernart Etxepare kalea, 207:31:34
Galdakao2469Gipuzkoa kalea, 1307:34:49
Galdakao2470Juan Bautista Uriarte, 62. Autobus geltokia07:38:23
Galdakao2471Abusu auzoa. Lehengo suhiltzaileak07:42:37
Galdakao2472N-634.15. Olabarri autos, Diamante07:47:10
Usansolo2473Labeaga, 1. Shiade07:51:23
Usansolo2474N-240.14. Labea auzoa. Biribilgunea pasata07:53:59
Usansolo2475Laminarrieta Bidea, 107:57:34
Usansolo2476Torreondo kalea, 1308:01:08
Usansolo2477Ibaiondo kalea, 908:05:02
Osorik irakurri